Posts tagged ‘EILAS’

marzo 27, 2014

«Beste toki batzuetan, erreforma berdinekin, kutxek iraun egin dute»

Iturria: Berria.info – 2014/03/27

Hainbat sindikatuk eta gizarte eragilek salatu dute suntsitzen ari dela euskal finantza erakunde publiko bat sortzeko aukera.

Orain arte izandako prozesuan atzera egingo balitz, eta beharrezko neurri politiko eta legegileak hartuko balira, posible litzakete kutxen gaineko kontrol publikoa handitzea, kutxek irautea alegia. «Beste toki batzuetan, erreforma berdinekin, hala izan da», adierazi dute, gaur goizean, euskal finantza sistema publikoa aldarrikatzeko egindako agerraldian.

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek, EKA kontsumitzaile elkarteak eta RAES ekonomia solidarioaren sareak egin dute bat, besteak beste, eskaerarekin. Haien esanetan, Kutxabanken pribatizazioaren helburu bakarra da Hego Euskal Herrian urte luzeetan ereindako aurrezki eta aktiboak «etorkizuneko akziodunen eta espekulatzaileen» esku jartzea.

Halaber, esan dute suntsitzen ari dela euskal finantza erakunde publiko bat sortzeko aukera. Erakunde horrek kudeaketa «pertsonen eta gizartearen mesedeten» egin behar lukeela diote.

 

septiembre 27, 2013

Itunpeko eskolek 1988tik egindako greba indartsuena dela diote langileek

Iturria: Berria.info – 2013/09/27

Kristau Eskolak salatu du greban haien aurka jo dutela, eta esan du arduradun nagusia Eusko Jaurlaritza dela

«Gaurko greba giroa neurtzeko zen, eta ikusi dugu oso bero dagoela. Kristau Eskolari eta Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteari argi geratu zaie zer gerta daitekeen irtenbide bat ematen ez badigute». ELAko ordezkari Jon Navarrok atzo itunpeko eskolenen greba egunean egindako adierazpenak dira. Giroa «bero» zegoen. «Haserre» zeudela nabarmendu zuten manifestazioan bildutako irakasleek, eta azken 25 urteetako grebarik indartsuena izan zela ere bai. «1988tik egin ez den mobilizazio baten aurrean gaude. Pentsaraztea da gure helburua. Jendea oso haserre dago, jendea prest dago hau gehiagotan egiteko», gaineratu du LABeko ordezkari Gotzon Etxarrik.

«Nik datorren urtean ordu kopuruan berez murrizketa bat izan behar dut, eskola gutxiago eman behar ditut, eta hitzarmen hau aplikatuta badakit ez dudala eskubide hori izango. Aspaldian ez gara mugitu, eta orain arte izan ditugun eskubideei eutsi ahal izateko, borrokatzeko garaia dela iruditzen zaigu; duela 25 urte sakrifizio handiz lortu genuen hitzarmena mantentzeko garaia da», esan du izena gordetzeko eskatu duen Summa-Aldapetako irakasle batek. Bi hilabete pasatu zituzten urte hartan greban.

Oraingo asmoa ere mobilizazioekin jarraitzea da, datozen bi hilabeteetarako hainbat antolatu dituzte. Urriko eta azaroko azken asteetan —urriaren 21etik 25era, eta urriaren 25etik azaroaren 9ra— lanuztea egingo dutela iragarri dute, besteak beste. Argi utzi dute «borrokan» jarraituko dutela. «Berdin du eskola publikoa edo itunpekoa den, osasuna eta hezkuntza da herri bat aurrera ateratzeko gehien zaindu behar dena. Hori argi izanik, ezin gara geldirik egon», salatu du Xabi Etxeberria irakasleak. Berak astean 23 ordu egiten ditu eskolak ematen; gainerakoak, ikastetxeko beste lanetan. Espainiako hitzarmena aplikatuz gero, eskolen ordu kopurua 25era igoko diote.

Uztailaren 5ean patronalak eta itunpeko eskolek akordioa hautsi zutela salatu dute, bakarrik geratu zirela, eta negoziazio mahaitik altxatu zirenetik ez dutela bilera bakar bat gehiago ere egin. «Intrantsigentziazkoa» jarrera izan zutela salatu du LABek. Hitzarmen berria egin arte aurrekoarekin jarraitzea negoziatzen ari ziren, baina salatu dute lan erreformak eskaintzen zuen aukera baliatuz puskatu zutela akordioa.

Atzoko manifestazioa lehenengo pausoa dela ohartarazi zuten. «Guk ez dugu grebarik egin nahi, baina ez dugu beste hitzarmenik onartuko. Uste dut Kristau Eskola konturatzen ari dela benetan serio ari garela, guretzat ikasleak oso garrantzitsuak direla, eta horregatik ere gaudela hemen kanpoan», azaldu du Etxeberriak.

Sindikatuek hiru eskakizun egin dituzte: zuzendaritzak hitzarmena betetzea eta langileei zor dietena ordaintzea; hitzarmenaren negoziazioa aurreko hitzarmenetik abiatzea; eta lan erreformaren aurrean ikastetxe bakoitzean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hitzarmenaren edukia beteko dela bermatzea, eta hurrengo hitzarmena sinatu bitartean horrek balio izatea. Jaurlaritzari ere irtenbide bat emateko eskatu diote. «Berak ere zerikusi handia du egoera honetan. Gizartearen hezkuntza sistemaren arduraduna delako», esan du ELAk.

Milaka langile greban

Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleetan egin zituzten protestak atzo, eta milaka langile bildu ziren. CCOO, ELA, EILAS, LAB eta UGT sindikatuek egin zuten deia, eta grebak oihartzun handia izan zuela nabarmendu zuten, %80tik gorakoa. 250 ikastetxe baino gehiagoko ia 12.000 langile deitu zituzten. «Argi dakigu ez digutela musu truk emango; behartu egin beharko ditugu», adierazi zuten Donostiako manifestazioaren amaieran. Gainera, salatu zuten ikastetxe askok eraikinak ixteko erabakia hartu bazuten ere Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ematera behartu zituela, langilerik joan ez zen arren.

Kristau Eskola grebaren aurka

Kristau Eskolako zuzendaritza grebaren aurka agertu da, «ikastetxeetara zabaltzea akats bat» iruditzen zaie, eta ziurtatu dute lan baldintzak ez direla aldatuko, sindikatuek esan dutena «gezurra» dela. Grebak %48ko oihartzuna izan duela nabarmendu dute. «Uste dugu Kristau Eskolaren aurka egin dutela greba, eta argi dugu gatazka honen arduradun nagusia Jaurlaritza dela. Finantzaketa modulua jaitsi zuena bera izan zen, eta gatazkan sartu gintuen. Hura da gaizkile», adierazi du Mikel Ormazabal Kristau Eskolako zuzendari nagusiak. Jaurlaritzarekin hiru urte daramatzate negoziatzen, eta jakinarazi du lan hitzarmeneko mahaia martxan jarriko dutela ezarritako baldintzak betetakoan. Gainera, gobernuaren inplikazioa «beharrezkoa» dela esan du.

May 23, 2013

Eskubide Sozialen Gutuna sortzeko parte hartzera deitu dute eragileek

Iturria: Berria.info – 2013/05/22

«Herria pobreziara kondenatzen duen eredu soziopolitikoa aldatzeko» aukera zabalik dagoela esan dute M-30eko greba orokorrera deitu duten sindikatu eta eragile sozialek, eta dei egin dute Eskubide Sozialen Gutunaren nazio batzarrean parte hartzeko, maiatzaren 25ean, Eibarren.

«Urte askoan borrokaren bidez lortutako langileen eskubideak, zerbitzu sozialak eta herritarren bizi-baldintza duinak» galtzeko zorian daudela diote Eskubide Sozialen Gutuna sustatzen ari diren sindikatu eta eragile sozialek, besteak beste, ELA, LAB, EHNE, Hiru, ESK, Eilas, CGT eta CNTk. Krisiaren aitzakian gobernuek «bi helburu nagusi» dituztela esan zuen atzo Bildune Feministako Saioa Iraola eragile eta sindikatu ororen izenean: «Herritarrok pobreziara kondenatzea eta haien eskubideak ukatzea, batetik, eta elite politiko eta ekonomikoen poltsikoak beti bete-beteak egon daitezela bermatzea, bestetik».

Eskubide Sozialen Gutuna bultzatzen ari direnek ez dute nahi «injustizian oinarritutako Euskal Herria». Aitzitik, lan eskubideak eta justizia soziala oinarri hartzen dituen Euskal Herria nahi dute. Inork utopiatik gertu kokatu dezakeen esaldia ere bota zuen Iraolak: «Pertsonen arteko botere harreman ierarkikoak gaindituko dituen eta herritar guztien parte hartze soziopolitikoa bermatuko duen Euskal Herria nahi dugu».

Finean, «bestelako eredu sozioekonomikoa» behar dela diote eragileek. «Madrilgo gobernuak dekretuz hartutako neurriak Iruñeko eta Gasteizko gobernuek onartu eta aplikatzen dituzte». Alternatibak eraikitzeko unea dela uste dute, eta bide horretan Eskubide Sozialen Gutuna eraikitzeko deia egin zuen. «Borrokarako tresna baliagarria» izango dela uste dute eragileek, «eredu propioa» eraikitzeko tresna. «Euskal Herrian  eta Euskal Herriarentzat egin eta erabakia» izango da balizko eredu hori, «eta ez elite ekonomikoek erabakia».

Eskubide Sozialen Gutuna eraikitzen hasteko Eibarren, hilaren 25ean (09:30, Eibarko Unibertsitatea) egingo duten nazio batzarrean parte hartzera deitu zuen Saioa Iraolak. Horrekin batera, egun horretan bertan euskal hiriburuetan manifestazioak egingo direla eta haiek sustengatzeko eskatu zion gizarteari. Maiatzaren 30eko greba orokorrean ere parte hartzea  «oso garrantzitsua»  dela gogoratuz amaitu zuen.

May 12, 2013

Batasun sindikala eragin du langile publikoen lanaldia luzatzen duen dekretuak

Iturria: Berria.info – 2013/05/12

Milaka pertsonak dei egin diote Jaurlaritzari lanorduak areagotzen dituen dekretuan atzera egin dezan

Aspaldian ikusi gabeko batasun sindikala islatu da Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleetan. «Garrantzitsua da lehen aldiz sindikatu guztiok batu izana, eta zein zerbitzu publiko nahi dugun aldarrikatzea», esan zuen atzo Arantxi Sarasola LABeko zerbitzu publikoko arduradunak, Bilboko manifestazioa hasi baino lehen.Dekreturik ez! Enplegu suntsiketarik ez! Zerbitzu publikoen defentsan, hemen erabaki zioen pankartaren atzean mobilizatu ziren ELA, LAB, CCOO, UGT, EILAS eta SATSE eta SAE (erizainen sindikatuak).

Milaka pertsonak egin zuten bat martxarako deialdiarekin, Eusko Jaurlaritzari bere «norabidea aldatzeko» eskatzeko. Denek batera oihukatu zituzten «Zerbitzu publikoak defenda ditzagun», «Inposiziorik ez, Murrizketarik ez, gastu soziala bai» edo «Urkullu entzun, aurrean gaituzu» aldarrikapenak.

Sindikatu guztiak batera mobilizatzeko arrazoia Eusko Jaurlaritza bera izan da. Langile publikoen lan baldintzak arautzen dituen dekretua onartu zuen joan den martxoaren 5ean, eta besteak beste, lanorduak gehitu zizkien —1.592tik 1.614ra—, eta kontu partikularretarako har ditzaketen baimen egunak erdira jaitsi —seitik hirura—. «Zerbitzuari kalte egingo diola, eta lanpostuak berriz, suntsitu», esan zuen Igor Eizagirre ELAko Gizalaneko idazkari nagusiak. Denetara, 2.500 lanpostu galduko direla kalkulatu du sindikatuak.

Egoera larritzat jo du Arantxa Agote UGTko osasun saileko arduradunak, eta kritika zorrotza egin zion Jaurlaritzari: «Gobernu hau hipokrita hutsa dela uste dugu. Alde batetik diote enplegua bultzatzen ari direla, baina era berean milaka lanpostu publiko suntsitzen ari dira». Horrek «kalitateari eragingo dio»; gizarteak hori «jakin behar duela» azpimarratu zuen.

Legebiltzarrari entzun

Funtzio Publikoko Mahaitik altxatuta, sindikatu guztiek Jaurlaritzari eskaera jakin bat egin zioten: onartutako dekretua bertan behera utz dezala. «Guk inoiz ez genuen pentsatu Mahaitik altxatzea, baina agerian utzi dugu mahai horretan ez dela ezer adostu», esan zuen Pablo Garcia de Vicuña CCOOko Irakaskuntzako idazkari nagusiak. Horregatik, «sen ona berreskuratzeko» eskatu zion gobernuari, eta Legebiltzarrak eskatutakoari entzuteko. Martxoaren 25ean EH Bildu, PSE-EE eta UPDk langile publikoen baldintzak arautzen dituen dekretua kentzeko eskaera egin zioten Jaurlaritzari, legez besteko proposamen baten bidez.

LABeko Arantxi Sarasolak PSE-EEri erreparatu zion. «Oposizioko alderdi bat gobernu akordioari baiezkoa emateko tentaldian egon daiteke. Horrelakorik ezin du egin, enplegu publikoa suntsitzen baldin bada». Sozialistak akordioari baiezkoa emango baliote, dekretu hori atzera botatzeko izan dadila eskatu zion.

May 9, 2013

«Begirale» izateari utzi eta «kalera ateratzera» deitu dute sindikatuek

Iturria: Berria.info – 2013/05/09

  • «Ez dakigu zer utziko duten zutik», esan du ELAko buru Adolfo Muñozek greba orokorraren deialdia erregistratu ostean
  • «Politikariak behartu» behar direla uste du LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek

30eko greba orokorrerako bidean urratsak egiten doaz sindikatu deitzaileak, motorrak berotzen, alegia, «herria kalera atera dadin». Araba, Bizkai eta Gipuzkoako deialdi ofiziala erregistratu zuten atzo Donostian ELA eta LABeko idazkari nagusiek, Adolfo Muñozek eta Ainhoa Etxaidek, ESK, Hiru, EILAS eta CNTko ordezkariekin batera, eta «estatu kolpe ekonomikoa» salatu zuten. Nafarroan herenegun egin zuten erregistroa, Iruñean; beraz, M-30erako Hego Euskal Herri osorako deialdia egin dute jadanik.

«Ez dakigu zer utziko duten zutik lan eskubideen atalean», esan zuen Muñozek Jaurlaritzako Lurraldeko Enplegu ordezkaritzaren atarian. Erregistratu berria zuten greba orokorrerako deialdiak «hitz gutxirekin» azaldu daitekeela esan zuen jarraian. «Badakigu zer datorren: pentsio erreforma bat, langabezia saria ukituko duen beste lan erreforma bat, administrazio publikoaren suntsipena… Hau estatu kolpe ekonomikoa da, eta geratu egin behar dugu. Borroka da gauzak aldarazi ditzakeen aldagai bakarra».

Ildo berean egituratu zuen bere azalpena LABeko idazkari nagusiak, eta «mobilizazioaren beharrean» sakondu zuen. Murrizketa eta sufrimenduaren bidea derrigorrezkoa dela diotenak gezurretan dabiltzala esan zuen. «Alternatibak badira, baina erabaki politikoak hartu behar dira, eta erabakiak hartuko dituzte behartzen baditugu. Herria kalera ateratzen bada, politikariak behartuko ditu». «Herriari» zuzenean erreparatu zion, beraz, hilaren 30erako grebarako «lantokiz lantoki eta herriz herri» prestatu behar dela esanez. «Ez da beste greba bat», gaineratu zuen, «elite ekonomikoak bere eredua inposatzeko prest dagoelako». Egoerari «buelta emateko» dauden «aukera guztiak, aukera bakarrak», mobilizazioan daude, Etxaideren ustez. «Ez gaitezen izan begirale».

«Hiru gezur» gezurtatzen

«Alternatiba» hitza bolo-bolo baliatu zuten hala Etxaidek nola Muñozek greba orokorraren «tresnarekin» lotua. Gizartea egungo egoerara eraman duten politiken sustatzaileek « hiru gezur» nagusi zabaltzen ari dira gizartean aspaldian, ELAko buruaren iduriko. «Gezurra da egiten dutena baino beste alternatibarik ez dela». Hala balitz, «sobera» leudeke legebiltzarrak, politikariak «eta demokrazia bera». «Jar ditzatela funtzionario esanekoak kapitalaren aginduak betetzeko». Gezurra da, halaber, Muñozen ustez, greba orokorrak «ez duela ezertarako balio». Egiten ari direnaz «jabetzen» direnez, «jendeari aldaketaren esperantza» kendu nahi diotela dio. Gizartea «lokartu» nahi dutela uste du, «animoak apaldu». «Gobernuak» horretan dabiltzala dio, erreformak aurrera atera daitezen, «inolako erantzunik gabe».

Patronalak eta eskuineko alderdiek sindikatuei maiz leporatzen dieten interes ezkutuekin dauka zerikusia ELAko buruak aipatu zuen «hirugarren gezurrak». «Grebaren alde gaudenak bakarrik lanpostu finkoak duten langileak defendatzen ditugula diote. Lotsagarria da; jende serioaren kontua ez da hori. Edonork daki enplegua galtzen dutenen babesaren alde ere ari garela».

LABeko idazkari nagusi Etxaidek, berriz, eredu ekonomiko eta sozial berri bat aldarrikatu zuen, «erabaki politiko propioen bidez». «Herritarren beharrak elite ekonomiko baten gainetik» jarriko luke eredu horrek. Langileria «ongi antolatuz gero», eskubideak «eskuratu eta defendatu» egiten direla esan zuen, «eta etorkizunean ere» hala egin beharko dela. «Ez dugu amore emango; ez diogu uko egingo gure etorkizuna eraikitzeari. Horregatik egingo dugu M-30ean greba orokorra».

May 8, 2013

Gehiengo sindikalak grebara batu daitezela eskatu die CCOOri eta UGTri, Nafarroan

Iturria: berria.info – 2013/05/07

ELA, LAB, EILAS, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek Nafarroako Gobernuko Enplegu Departamentuan greba orokorrerako deialdia erregistratu dute, eta UGT eta CCOOri dei egin die, erantzuna ahalik eta zabalena izan dadin.

«Batasunaren balioa, erantzunak ahalik eta zabalen izateak duen balioa» defendatu du Mitxel Lakuntza Nafarroako ELAko buruak, eta nabarmendu du CCOOri eta UGTri egin dieten gonbitak bere horretan jarraitzen duela, «jende guztia kalera irten dadin arrazoiak» daudelako. Gehiengo sindikaleko ordezkariek greba erregistratu ondoren egin dute batasunerako deialdia.

Arrazoiak aipatzen hasita, osasunaren eta hezkuntzaren gainbehera agerikoak dira Lakuntzaren arabera, pentsioen beste murrizketa bat ere iragartzen ari dira, eta lan erreforma baten aukera ere aztertzen ari dira. «Murrizketa batek beste bat ekartzen du, eta egoera honetan gobernuek ezin dute soilik murrizketak eta ustelkeria proposatu». Greba egoera hori iraultzeko ahalegina egin behar dela uste du Lakuntzak, «sindikatu guztiek indarrak batuz».

LABeko bozeramaile Igor Arroyoren ustez, «amildegiaren ertzean» dago Nafarroa, gobernuaren urteetako jardun okerraren ondorioz, eta «larrialdi soziala» eragin du. Langabeziari erreparatu dio Arroyok, PPren lan erreformak kaltetutako langileei, «enpresarien mehatxuei eta jazarpenari». Zerbitzu publikoen gainbehera «harrigarria» ere aipatu du, hala nola, ospitale publikoetako sukalde zerbitzu «lotsagarriak». Aldaketa soziala bideratzeko «urrats bat aurrera» egin behar da haren ustez, eta hori programa «bateratu» baten bidez egin behar dela uste du.

septiembre 22, 2012

Milaka pertsona Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleetan grebaren alde

2012/09/22

Milaka eta milaka lagun atera dira gaur kalera Donostia, Bilbo eta Gasteizen irailaren 26ko greba orokorraren alde. Manifestazioa greba orokorra deitzen duten sindikatuek –ELA, LAB, EILAS, ESK, CNT, CGT, EHNE eta HIRU– eta eragile sozialek deitu dute.

Guztiek deialdi bera luzatu dute: ezinbestekoa da murrizketen aurka kalera ateratzea eta datorren asteko greban parte hartzea.

septiembre 22, 2012

Miles de personas salen a la calle en apoyo de la huelga general

22/09/2012

Miles de personas han participado en las manifestaciones celebradas esta tarde en Donostia, Bilbo y Gasteiz en contra de los recortes y en apoyo a la huelga general del próximo 26 de setiembre.

La manifestación había sido convocada ELA, LAB, EILAS, ESK, CNT, CGT, EHNE e HIRU y un gran número de organizaciones sociales. Adolfo Muñoz “Txiki”, que ha participado en la manifestación de la capital vizcaína, ha animado a “vencer al miedo y las presiones” y salir a la calle el próximo día 26.

May 28, 2012

Mobilizazio ajenda.

NAFARROA
 
HEZKUNTZA
 
ASTELEHENA 28 LUNES: Asambleas permanentes en centros/Ikastetxeetan asanblada iraunkorrak
 
ASTEARTEA 29 MARTES: Huelga enseñanza/Greba irakaskuntzan Manifestazioa 12tan Plaza del Castillo
 
ASTEAZKENA 30 MIÉRCOLES: Asambleas permanentes en centros/Ikastetxeetan asanblada iraunkorrak
 
OSTEGUNA 31 JUEVES:Huelga en la función pública/Greba funtzio publikoan Manifestazioa: 12tan autobus geltokitik/ 12:00 estacion de autobuses
 
LARUNBATA 2 SÁBADO: Gran manifestación a favor de la enseñanza pública/Irakaskuntza publikoaren aldeko manifestazio handia
 
OROKORRA:  OSTEGUNA 31 JUEVES: Huelga en la función pública/Greba funtzio publikoan Manifestazioa: 12tan autobus geltokitik/ 12:00 estación de autobuses
 
EAE/CAPV
 
IRAKASKUNTZA:
 
ASTEARTEA 29 MARTES: Elkarretaratze zaratatsuak ikastetxeetan/Concentraciones ruidosas en los centros de enseñanza
 
OSTEGUNA 31 JUEVES: Kontzentrazioak ikastetxeetan lehen orduan. Klaseak kalean eman. Atseden garaian protesta zaratatsuak (pankarta, kazerolada, txistuak)/Concentraciones en los centros de enseñanza a primera hora. Clases en la calle. En el descanso protesta ruidosa
 
UDALETXE ETA DIPUTAZIOAK/AYUNTAMIENTOS Y DIPUTACIONES
 
OSTEGUNA 31 JUEVES: 11:30tan kontzentrazio zaratatsuak instituzio guztien aurrean/11:30 concentraciones ruidosas en frente de todas las instituciones.
 
OSTEGUNA
 
31 JUEVES: Kontzentrazioak eta eserialdiak ospitaleetan/Concentraciones y sentadas en los hospitales.
 
OROKORRA: MANIFESTAZIOAK: 18:30tan: Donostia (Bulevar), Bilbo (Moyua), Gasteiz (Plaza Correos)
May 23, 2012

Itxialdia Hezkuntza delegaritzan

Hezkuntza delegaritzan egindako itxialdiaren argazki bilduma.

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Argazkiak: Fede Badiola