Posts tagged ‘eskubideak’

diciembre 17, 2012

CAFeko zuzendaritzak atzera bota du lan erregulazio espedientea

Iturria: Berria.info – 2012/12/17

Goizean jakinarazi du neurria, eta langile batzordeak batzarrean jakinarazi die Beasaingo lantegiko langileei.

CAFeko zuzendaritzak gaur goizean langile batzordeari jakinarazi dio datorren urteko lehen sei hilebeteetako lan erregulazio espedientea erretiratu egingo duela. Langile batzordea langileekin bildu da gaur goizeko 08:00etan, Beasaingo lantegian, eta erabakiaren berri eman dio. Gaur ordu bateko lanuztea egingo dute langileek, baina bihar bertan zuzendaritzarekin bilduko dira irtenbidea aurkitzeko.

Azaroaren amaieran hasi zituzten protestak langileek. Zuzendaritzak ezarri nahi zuen espedienteak 800dik gora langileei eragingo zien, IV dibisioan lanean direnei. Langileek, ordea, mobilizazioak hasi zituzten horren kontra, Gaurko enplegua, biharko borroka lelopean. Langileek argudiatzen zuten ia 100 milioi euro irabazi dituen enpresa batek ezin duela nuerri hori hartu. Sindikatu guztiak agertu ziren neurriaren kontra hasieratik.

Azken aste hauetan euren protesta kalera eraman dute, eta bitan manifestatu dira Beasainen (azkenekoz pasa den ostegunean), behin Ordizian eta beste behin Donostian. Horrez gain, pasa den asteazkenean Eusko Legebiltzarraren parean egin zuten protesta, inbestidura saioan, beste zenbait enpresetako langileekin batera. Mobilizazio entzutetsuak izan dira, ia erabatekoa izan delako langileek protestei eman dieten babesa.

Etekinak, Goierrin eta Euskal Herrian

Lau orduko bederatzi lanuzte egin dituzte langileek, eta gaur hamargarrena egitekoak ziren. Gaurkoa, ordea, ordu batera murriztu dute gaurko berriaren ostean. Aurreko asteartean batzarrean erabaki zutenez, gutxienez urte amaiera arte mobilizazioekin jarraitzeko asmoa zuten. Pasa den ostegunean, gainera, Martin Garitanorekin bildu ziren enpresari interpelatzeko eskatu ziezaion horrek. Kutxabanki ere gatazka parte har zezan eskatu zioten.

Beasaingo, Ordiziako eta Lazkaoko alkateek hasieratik agertu zieten babesa langileei, eta Beasainen egin zen lehen manifestazioan izan ziren.

Enpresak dio datorren urteko lehen sei hilabeteetan ez dagoela lanik IV. dibisioan, eta lan prozesuaren amaieran dauden 892 langileri eragin ziezaieken. «Zertarako balio du CAFen moduko multinazional bat izateak, etekinak ekarri arren ez baditu Goierrin eta Euskal Herrian lanpostuak mantentzen?», galdetu zuten langile batzordeko ordezkariek Donostian egin zuten manifestazioan.

noviembre 27, 2012

Azaroaren 26etik 30era bitartean lan duinaren eta eskubide sozialen aldeko mobilizazio astea izango da Euskal Herrian zehar

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/11/27

Plataforma Sindikal eta Soziala osatzen duten sindikatu eta gizarte eragileek mobilizazio astea deitu dute azaroaren 26tik 30ra. Hego Euskal Herriko hiriburuetan egingo diren manifestazioek oihartzun berezia izango dute, baina, hiriburuez harantzago, antolatutako ekimenak ahalik eta gehien zabaltzea izango da helburua.

Mobilizazio astea gaur hasiko da, Durangon eta Urola-Kostan antolatutako ekitaldiekin. Bihar Irun, Errenteria, Elizondo eta Altsasuren txanda izango da. Asteazkenean Barakaldo, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Eibar, Bergara, Tolosa eta Iruñean izango dira protesta   ekintzak. Ostegunean, Laudio, Galdakao, Basauri, Erandio, Erromo eta Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan duen campusean dago hitzordua. Azkenik, azaroaren 30ean eta asteari amaiera emateko, Bilbo, Gasteiz eta Donostiaren txanda izango da.

Mikel Noval, arlo sozialeko arduradunaren esanetan, “azaroaren 26an murrizketen aurkako eta bestelako gizarte-politiken aldeko kanpaina berri bati hasiera eman diogu. Beti aldarrikatu dugu porrot egin duen sistema honen kontrako proposamen alternatiboak genituela, eta horretarako ezinbestekoa zela diagnostiko honetan bat egiten dugun horien mobilizazio agenda propioa izatea”.

Gai ugari jorratuko dira, eta ekimen bakoitzak bere nortasun propioa izatea da gure helburua. Enplegua landuko dugu, noski. Eta, hari lotuta, murrizketak eta bere ondorio larriak salatuko ditugu. Aberastasunaren bidezko banaketa bat lortzeko ditugun proposamenak ere plazaratuko ditugu eta, noski, azkenaldian pil-pilean dauden gaiei ere helduko diegu: pentsioak, gizarte-prestazioak, fiskalitatea, etxe-kaleratzeak…

Mobilizazio guztiek garrantzia berezia izango dute; bizi dugun abagune larrian gauzak ezin litezke bestela izan. Ezinbestekoa da gure ahotsa kalera ateratzea!

GAUR, ZER? ETA BIHAR? AGENDA EGUNEZ EGUN

AZAROAK 27

Irunen: Kontzentrazioa 12:00etan, San Juan Plazan.

Errenterian: Kontzentrazioa 19:00etan Herriko Plazan.

Altsasun: Kontzentrazioa 11:00etan Isasia Poligonoan (Gamesa zegoen tokia).

Gasteizen: Txirrindulari martxa 18:00etan Europa Jauregitik.

AZAROAK 28

Barakaldon: Kontzentrazioa 10:30etan, Lanbideren aurrean. Kontzentrazioa 19:30etan Bide Onera Plazan, Justizia Epaitegiaren aurrean.

Portugaleten: Kontzentrazioa 12:00etan Ogasun Ordezkaritzaren aurrean (Ogasun Ordezkaritza). Kontzentrazioa 19:00etan Lanbideren aurrean.

Santurtzin: Konzentrazioa 19:30etan Lanbideren aurrean.

Sestaon: Kontzentrazioa, 19:00etan Casco Plazan

Eibarren: Kontzentrazioa 19:00etan Unzaga Plazan

Bergaran: Hitzaldia 19:00etan “Stop deshaucios” taldearekin elkarlanean Miguel Altuna Ikastetxean.

Arrasaten: Kontzentrazioa 11,00etan Arrasateko Ospitale aurrean.

Tolosan: Giza-katea 19:00etan, Triangelu Plazan

Iruñan: Manifestazioa 19:00etan, Autobus Geltoki zaharretik

AZAROAK 29

Laudio: Goizeanbankuezberdinetatikbuelta.11,30etatik13,00etara.

Galdakao- Basauri: Martxa, 18,00etan, Galdakaoko udaletik hasi eta Basauriko udalean bukatu.

Gasteiz: prentsaurrekoa,11,00etan

Erandio-Erromo: Martxa, 17,00etan hasi (Erandioko metro esplanadatik) eta Erromon bukatuz.

Goizean: Kontzentrazioa EHU-UPVn, ordua zehaztu gabe.

AZAROAK 30

Manifestazioak Bilbo (18,30), Gasteiz (19,00) eta Donostian (19,00).

Ekintzen egutegia

noviembre 15, 2012

Sindikatu eta eragile sozialek etxebizitza duinaren alde manifestazioa deitu dute larunbaterako

2012/11/15

Sindikatu eta eragile sozialek etxe kaleratzeen aurka deitutako manifestazioa datorren larunbatean, hilak 17, Bilbon. Manifestazioa 17:30etan abiatuko da Bilboko Jesusen Bihotzaren enparantzatik.

Deitzaileen esanetan, botere publikoek mesede egin diete etxebizitzarekin negozioa egin dutenei. Eraikuntza-enpresen eta bankuen interesen alde jokatu dute. Horrela, bizileku bat izateko eskubidea espekulaziorako ondasun bihurtu da, eta herritar gehienentzako luxua. Arrazoia, bankuak eta aurrezki-kutxak eragile nagusi bihurtu izana, arlo publikoak bermatu beharreko eskubide izan beharko lukeen kasu batean.

Egoera honetan, etxe-huste guztiak behin betiko geldiaraztea, eskatzen dute.Ezin da saihestu herri- eta finantza-erakundeek ere erantzukizuna dutela hipoteken ordaina betetzen ez den kasuetan. Botere publikoak bankuen esanetara daude, eta hauek usufruktudun legez jokatzen dute, hipotekak finantzatzerakoan zinez abusuzko baldintzak ezartzen dituztelarik.

Sindikatu eta eragile sozialen deialdia

octubre 22, 2012

Langileen eskubideak: Nola lortu genuen galtzen ari garena

Iturria: ARGIA.com / Nagore Irazustabarrena – 2012/10/21

Langileei langile direla ahaztu eta klase ertaina direla sinestarazi zieten. Baina krisiak bere  onera (edo txarrera) ekarri  ditu langileak. Sortu ez duten krisia ordaintzeko, azken mendeetan neke handiz lortutako eskubideak kentzen ari zaizkie. Eta hutsetik hasi behar bada, hutsera jo beharko da, langileek eskubiderik ez zuten garaira.

XVIII. mendearen erdialdean Industria Iraultza abiatu zen Britainia Handian. Produkzio modu berri hark ekonomia eta gizartea goitik behera aldatu zituen. Gizarte talde berri bat sortu zen: laugarren estatua, proletarioak, langileak. 16 orduko lanaldi amaigabeak asteko zazpi egunetan gizon, emakume nahiz haurrentzat, soldata oso txikiak, higiene eta segurtasun baldintza eskasak… Etorkizuneko langileek iraganeko esklaboak ziruditen. 1815eko bakealdiaren ondoren, industrializazioa (eta harekin batera, langileen baldintza latzak) Alemanian, Belgikan eta Frantzian hedatu zen lehenik, Europako gainerako herrialdeetan, AEBetan eta Japonian ondoren.

Langile mugimenduari lotutako lehen liskarrak 1811n gertatu ziren, zenbait langile makinak hondatzen hasi zirenean, makinek lanpostuak murriztuko eta lan baldintzak okertuko zituztelakoan. Logikoa dirudi mekanizazioak langileei onurak ekarriko zizkiela pentsatzea: lan gutxiago eginda etekin handiagoak aterata, lanaldiak murriztu eta soldatak handitu zitezkeen. Baina orduko langileek ederki antzeman zioten enpresaburuen eta agintarien logikari, gaur egun ezartzen ari den logika berari: oparoaldian etekinak niretzat, krisialdian galerak zuretzat. Klase kontzientzia zabaldu ahala, mutualitateak sortzen hasi ziren eta, azkenik, 1824tik aurrera lanbide bereko langileen elkarteak sortu ziren, trade unions izenekoak, lehen sindikatuak.

Espainiako Estatuan industrializazioa berandu hasi zen, baina, hain zuzen, Hego Euskal Herria izan zen industria gune garrantzitsuenetakoa, Bizkaiko meategiak oinarri. Meatzaritzaren inguruan siderurgia modernoa eratu zen. Hala, 1880ko hamarkadan estatuko hiru siderurgia enpresa nagusiak sortu ziren Bizkaian.

Industrializazioa Gipuzkoara zabaldu zen berehala, armagintza, ehungintza eta papergintza oinarri. Araban eta Nafarroan prozesua motelagoa izan zen, eta are apalagoa Ipar Euskal Herrian.

1890: Bizkaiko meatzarien greba

Industrian aitzindari izaki, Euskal Herriko langile mugimendua ere Bizkaian hasi zen. XIX. mendearen bukaeran langileak industrialdeetan eta meategien inguruetan pilatzen hasi ziren, oinarrizko inolako azpiegiturarik gabe. Meatzeetan langileak konpainiek haientzako eraikitako barrakoietan bizi ziren eta produktuak konpaoniako saltokietan erostera behartzen zituzten. Egoera larri hark 1890ean egin zuen eztanda, langileek, lan baldintza eskasak salatzeko, grebara deitu zutenean. Greba Loma hitzarmenarekin amaitu zen: konpainietako saltokiak eta barrakoiak itxiko zituzten, lanaldiak murriztu eta soldatak hobetu. Baina hitzartutakoa ez zen errespetatu, langileen baldintza latzek hobekuntza gutxi izan zuten eta XIX. mendearen azken urteetan nahiz XX. mendearen hasieran grebak eta mobilizazioak ugaldu egin ziren. Gipuzkoako langileen baldintzak hain kaxkarrak ez ziren arren, langile mugimendua bertan ere hedatu zen (grebak izan ziren Arrasaten, 1893an, eta Eibarren, 1897an).

Espainiako Gobernuak langileen eskubideak bermatuko zituen legedi zabal eta zehatzik ezarri ezean, zenbait sektoretan hobekuntza txiki batzuk lortu ziren. Meatzarien adibidearekin jarraituz, 1914an langileek batez beste eguneko 3 edo 4 pezeta kobratzen zituzten. Lehen Mundu Gerrako krisialdian, soldatak zertxobait jaitsi ziren, baina 1916tik 1921era egunsariek %90 baino gehiago egin zuten gora. Industriak etekin izugarriak ematen zituen, eskulan premia hazi egin zen, eta patronalak igoera onartzea eta hurrengo urteetan  igoerari eustea erabaki zuen. EHUko Historia eta Erakunde Ekonomikoen saileko Pedro Maria Perez Castroviejoren arabera, faktore horiez gain, presio sindikal indartsuak ere eragina izan zuen soldaten eta beste lan baldintza batzuen hobekuntzan.

Urte horietan Bizkaiko industriaguneak UGT sindikatuaren eta PSOE alderdiaren sorleku nagusietakoak izan ziren, eta Facundo Perezagua izan zen meatzaritzako eta burdingintzako langileen buruzagi nagusietakoa. Sektore horretako langile gehienak industriaren hazkundeak erakarritako espainiar etorkinak ziren (Perezagua bera Toledon jaioa zen). Baina beste sektore eta eremu batzuetan langile euskaldunak ziren nagusi, eta haien baldintzak hobexeagoak izanik ere, eskubideei dagokienez, bazuten zer borrokatua. EAJri lotutako hainbat lagunek bultzatuta eta Euskalduna ontziola abiapuntu, 1911n Solidaridad de Obreros Vascos (VOS) sindikatu abertzalea sortu zen, gerora ELA izango zena. Euskal sindikalismoa banatuta egon zen orduz geroztik: UGT eta CNT  Espainiako sindikatuek langile etorkinak biltzen zituzten nagusiki, eta euskal jatorrikoak ELAra hurbildu zuen. 101 urte geroago, irailaren 26ko greban, Espainiako sindikatu nagusiek ez zuten bat egin sindikatu abertzaleen deialdiarekin.

1936an ELAk bere hirugarren kongresua burutu behar zuen Iruñean, baina Gerra Zibilak bertan behera utzi zuen biltzarra. Eta frankismoan bertan behera utzi zituen langile mugimendua eta horrek nahiz instituzioek langileen eskubideen eremuan emandako urratsak.

Estatuetako lan legeak

Espainiako Estatuko lehen lan araua 1873ko  Benot legea izan zen, 10 urtez azpiko haurren jarduna arautzen zuena. Hurrengo urteetan, ez zen lan legeria finkorik sortu, eta tarteka lege eta ordenantza bakan eta partzialak onartu zituzten: 1900ean lan segurtasunari buruzko lehen legea ezarri zuten, 1904an igandetako atsedena onartu zen, 1909an greba eskubide gisa onartu ez, baina delitu izateari utzi zion, 1911ko dekretu batek derrigorrezko gizarte asegurua ezarri zuen lehenengoz, 1918an 48 orduko lan astea ezartzen aitzindari izan zen Espainiako Gobernua… Lege horiek guztiak bat zetozen funtsezko ezaugarri batean: oso gutxitan betetzen ziren.

Primo de Riveraren diktadurako ekarpen nagusia 1926ko Aunós Kodea izan zen, lehenengoz lan kontratua arautzen zuena. Baina jauzia II. Errepublikan eman zen: 1931ko Konstituzioak, lehenengoz, lan eskubideak jaso zituen, eta, besteak beste, langabeziaren aurkako neurriak ezarri ziren.

Baina bost urteren buruan, Espainiako gerra Zibilak eta gerraren garaileak 40 urtez izoztuta utzi zuen langile mugimendua. Frankismoak Estatuko arau monopolioa eskuratu eta langile eskubideak nahi bezala moldatu zituen sindikatu bertikalaren mozorropean.

Horrenbestez, Hego Euskal Herrian industrializazioa abiatu eta mende ingurura hasi zen estatua langileen eskubideak legez onartzen eta bermatzen –eta tarte txikia behar izan du horiek urratzen hasteko–. Bitartean, Industria Iraultza berandu eta gelditu gabe igaro zen Ipar Euskal Herritik, baina Parisko Gobernuak lehenago eman zituen lan eskubideak onartzeko urratsak. Lanari buruzko lehen legeak industrializazioa bera baino lehen ezarri ziren, Frantziako Iraultzarekin batera, 1848an 12 orduko gehienezko lanaldia ezarri zen, 1884an sindikatuak ofizialki onartu ziren, 1919an hitzarmen kolektiboak finkatu eta urte berean lanaldia 8 ordura murriztu zen, eta Espainian gerra hasi zenean, Frantziako Estatuan lan bajak ordaintzen hasi ziren.

Langile eskubideen aldeko gorako bidea –luzeagoa eta nekezagoa Hegoaldean, leunxeagoa Iparraldean– ziztu bizian ari da maldan behera, atzera, Europako nagusigo neoliberalaren eta Espainiako Gobernuaren lan erreformen eskutik. Eta François Hollandek Frantziako hauteskundeak irabazi zituenean joera horri aurre egingo ziolako esperantzak lausotzen ari dira, desengainu bihurtzen.

Atzera begira ikusten da langileen eskubideen aldeko mugimenduaren oinarrian klase kontzientzia dagoela. Eta langileari kendu eta kendu ari zaizkion honetan, egoerak klase ertaineko kontsumitzaile izatearen lilura itsutzailea ere kendu behar dio begi paretik. Langilea langile baita, landun izatea geroz eta zailagoa denean ere

octubre 9, 2012

‘Nekeak hil egiten du!’ kanpaina martxan da

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/10/08

Urteroko legez, Garraiolarien Nazioarteko Federazioak “Nekeak hil egiten du” lemapean informazio kanpainari ekin dio gaur. Aste osoan zehar garraiolariek pairatzen dituzten lan baldintza txarrak salatuko dituzte mundu osoko sindikatuetako ordezkariek. ELAko kideak Biriatuko geldiunean izan dira gaur goizean informazioa banatzen garraiolarien artean.

ELAk salatzen duenez, garraiolariek ordu gehiegi egiten dituzte errepideetan eta asteko lanaldia araututa egon arren, 12 ordu baino gehiago egiten dituzte bolantearen aurrean. Era honetan, istripuren bat izateko aukerak biderkatu egiten dira.

Bestalde, ezin da ahaztu azken urteotan prezioek nabarmen behera egin dutela eta sektorean kaleratze ugari izan direla. Honek guztiak langileak ataka larrian utzi ditu, besteak beste sektoreak izan duen desregulazioa kausa.

junio 10, 2012

Ezkerraldeko ibilaldiko argazkiak

El pase de diapositivas requiere JavaScript.


 

 

May 28, 2012

Mobilizazio ajenda.

NAFARROA
 
HEZKUNTZA
 
ASTELEHENA 28 LUNES: Asambleas permanentes en centros/Ikastetxeetan asanblada iraunkorrak
 
ASTEARTEA 29 MARTES: Huelga enseñanza/Greba irakaskuntzan Manifestazioa 12tan Plaza del Castillo
 
ASTEAZKENA 30 MIÉRCOLES: Asambleas permanentes en centros/Ikastetxeetan asanblada iraunkorrak
 
OSTEGUNA 31 JUEVES:Huelga en la función pública/Greba funtzio publikoan Manifestazioa: 12tan autobus geltokitik/ 12:00 estacion de autobuses
 
LARUNBATA 2 SÁBADO: Gran manifestación a favor de la enseñanza pública/Irakaskuntza publikoaren aldeko manifestazio handia
 
OROKORRA:  OSTEGUNA 31 JUEVES: Huelga en la función pública/Greba funtzio publikoan Manifestazioa: 12tan autobus geltokitik/ 12:00 estación de autobuses
 
EAE/CAPV
 
IRAKASKUNTZA:
 
ASTEARTEA 29 MARTES: Elkarretaratze zaratatsuak ikastetxeetan/Concentraciones ruidosas en los centros de enseñanza
 
OSTEGUNA 31 JUEVES: Kontzentrazioak ikastetxeetan lehen orduan. Klaseak kalean eman. Atseden garaian protesta zaratatsuak (pankarta, kazerolada, txistuak)/Concentraciones en los centros de enseñanza a primera hora. Clases en la calle. En el descanso protesta ruidosa
 
UDALETXE ETA DIPUTAZIOAK/AYUNTAMIENTOS Y DIPUTACIONES
 
OSTEGUNA 31 JUEVES: 11:30tan kontzentrazio zaratatsuak instituzio guztien aurrean/11:30 concentraciones ruidosas en frente de todas las instituciones.
 
OSTEGUNA
 
31 JUEVES: Kontzentrazioak eta eserialdiak ospitaleetan/Concentraciones y sentadas en los hospitales.
 
OROKORRA: MANIFESTAZIOAK: 18:30tan: Donostia (Bulevar), Bilbo (Moyua), Gasteiz (Plaza Correos)
May 23, 2012

Administrazioko langileen aurkako ofentsibaren helburuak

May 21, 2012

Miles de personas salen a la calle contra los recortes sociales

Iturria: Berri-Otxoak (Plataforma Contra la Exclusión y Por los Derechos Sociales) – 2012/05/20

Miles de personas se han manifestado esta mañana por las calles de Bilbo y Gasteiz convocadas por decenas de colectivos sociales y sindicales de Euskalerria para denunciar los recortes en sanidad, educación y derechos sociales.

GIZARTE MURRIZKARIEK EZ!!

Miles de personas se han manifestado esta mañana por las calles de Bilbo y Gasteiz convocadas por  decenas de colectivos sociales y sindicales de Euskalerria. Movilizaciones previstas, también, para el fin de semana -sábado 26 de Mayo-, en Donisti y Gasteiz.

Con estas movilizaciones se pretende…
-Rechazar los recortes y las políticas que se vienen aplicando.
-Exigir a todas las instituciones de Hego Euskal Herria que no apliquen los recortes que Rajoy quiere imponer: en la sanidad, en la educación y derechos sociales.

-Exigir a nuestras administraciones un giro radical de sus políticas: derogar los recortes ya aplicadosen prestaciones sociales, en sanidad, educación, vivienda, servicios sociales, etc.-Una política fiscal justa y progresiva que dé marcha atrás en las reformas aprobadas en las últimas décadas.

-Diseñar políticas de igualdad de oportunidades, políticas efectivas de conciliación de la vida laboral y personal. Reparto del trabajo productivo y reproductivo.
-Conseguir un marco vasco de relaciones laborales y de protección social basado en el reparto de la riqueza y el trabajo.
-Reconocimiento de los derechos laborales y sociales.
Para finilizar señalar que sólo la movilización y la presión social van a hacer que este cambio de políticas se produzca.

BERRI-OTXOAK
(Plataforma Contra la Exclusión Social y Por los Derechos Sociales)

May 21, 2012

Bilboko manifa.

Mila esker Esteban Peredari argazkiengatik.