“Beste toki batzuetan, erreforma berdinekin, kutxek iraun egin dute”

Iturria: Berria.info – 2014/03/27

Hainbat sindikatuk eta gizarte eragilek salatu dute suntsitzen ari dela euskal finantza erakunde publiko bat sortzeko aukera.

Orain arte izandako prozesuan atzera egingo balitz, eta beharrezko neurri politiko eta legegileak hartuko balira, posible litzakete kutxen gaineko kontrol publikoa handitzea, kutxek irautea alegia. “Beste toki batzuetan, erreforma berdinekin, hala izan da”, adierazi dute, gaur goizean, euskal finantza sistema publikoa aldarrikatzeko egindako agerraldian.

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek, EKA kontsumitzaile elkarteak eta RAES ekonomia solidarioaren sareak egin dute bat, besteak beste, eskaerarekin. Haien esanetan, Kutxabanken pribatizazioaren helburu bakarra da Hego Euskal Herrian urte luzeetan ereindako aurrezki eta aktiboak “etorkizuneko akziodunen eta espekulatzaileen” esku jartzea.

Halaber, esan dute suntsitzen ari dela euskal finantza erakunde publiko bat sortzeko aukera. Erakunde horrek kudeaketa “pertsonen eta gizartearen mesedeten” egin behar lukeela diote.

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: