Batasun sindikala eragin du langile publikoen lanaldia luzatzen duen dekretuak

Iturria: Berria.info – 2013/05/12

Milaka pertsonak dei egin diote Jaurlaritzari lanorduak areagotzen dituen dekretuan atzera egin dezan

Aspaldian ikusi gabeko batasun sindikala islatu da Bilbo, Donostia eta Gasteizko kaleetan. «Garrantzitsua da lehen aldiz sindikatu guztiok batu izana, eta zein zerbitzu publiko nahi dugun aldarrikatzea», esan zuen atzo Arantxi Sarasola LABeko zerbitzu publikoko arduradunak, Bilboko manifestazioa hasi baino lehen.Dekreturik ez! Enplegu suntsiketarik ez! Zerbitzu publikoen defentsan, hemen erabaki zioen pankartaren atzean mobilizatu ziren ELA, LAB, CCOO, UGT, EILAS eta SATSE eta SAE (erizainen sindikatuak).

Milaka pertsonak egin zuten bat martxarako deialdiarekin, Eusko Jaurlaritzari bere «norabidea aldatzeko» eskatzeko. Denek batera oihukatu zituzten «Zerbitzu publikoak defenda ditzagun», «Inposiziorik ez, Murrizketarik ez, gastu soziala bai» edo «Urkullu entzun, aurrean gaituzu» aldarrikapenak.

Sindikatu guztiak batera mobilizatzeko arrazoia Eusko Jaurlaritza bera izan da. Langile publikoen lan baldintzak arautzen dituen dekretua onartu zuen joan den martxoaren 5ean, eta besteak beste, lanorduak gehitu zizkien —1.592tik 1.614ra—, eta kontu partikularretarako har ditzaketen baimen egunak erdira jaitsi —seitik hirura—. «Zerbitzuari kalte egingo diola, eta lanpostuak berriz, suntsitu», esan zuen Igor Eizagirre ELAko Gizalaneko idazkari nagusiak. Denetara, 2.500 lanpostu galduko direla kalkulatu du sindikatuak.

Egoera larritzat jo du Arantxa Agote UGTko osasun saileko arduradunak, eta kritika zorrotza egin zion Jaurlaritzari: «Gobernu hau hipokrita hutsa dela uste dugu. Alde batetik diote enplegua bultzatzen ari direla, baina era berean milaka lanpostu publiko suntsitzen ari dira». Horrek «kalitateari eragingo dio»; gizarteak hori «jakin behar duela» azpimarratu zuen.

Legebiltzarrari entzun

Funtzio Publikoko Mahaitik altxatuta, sindikatu guztiek Jaurlaritzari eskaera jakin bat egin zioten: onartutako dekretua bertan behera utz dezala. «Guk inoiz ez genuen pentsatu Mahaitik altxatzea, baina agerian utzi dugu mahai horretan ez dela ezer adostu», esan zuen Pablo Garcia de Vicuña CCOOko Irakaskuntzako idazkari nagusiak. Horregatik, «sen ona berreskuratzeko» eskatu zion gobernuari, eta Legebiltzarrak eskatutakoari entzuteko. Martxoaren 25ean EH Bildu, PSE-EE eta UPDk langile publikoen baldintzak arautzen dituen dekretua kentzeko eskaera egin zioten Jaurlaritzari, legez besteko proposamen baten bidez.

LABeko Arantxi Sarasolak PSE-EEri erreparatu zion. «Oposizioko alderdi bat gobernu akordioari baiezkoa emateko tentaldian egon daiteke. Horrelakorik ezin du egin, enplegu publikoa suntsitzen baldin bada». Sozialistak akordioari baiezkoa emango baliote, dekretu hori atzera botatzeko izan dadila eskatu zion.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: