Eskubide Sozialen Gutuna sortzeko parte hartzera deitu dute eragileek

Iturria: Berria.info – 2013/05/22

“Herria pobreziara kondenatzen duen eredu soziopolitikoa aldatzeko” aukera zabalik dagoela esan dute M-30eko greba orokorrera deitu duten sindikatu eta eragile sozialek, eta dei egin dute Eskubide Sozialen Gutunaren nazio batzarrean parte hartzeko, maiatzaren 25ean, Eibarren.

“Urte askoan borrokaren bidez lortutako langileen eskubideak, zerbitzu sozialak eta herritarren bizi-baldintza duinak” galtzeko zorian daudela diote Eskubide Sozialen Gutuna sustatzen ari diren sindikatu eta eragile sozialek, besteak beste, ELA, LAB, EHNE, Hiru, ESK, Eilas, CGT eta CNTk. Krisiaren aitzakian gobernuek “bi helburu nagusi” dituztela esan zuen atzo Bildune Feministako Saioa Iraola eragile eta sindikatu ororen izenean: “Herritarrok pobreziara kondenatzea eta haien eskubideak ukatzea, batetik, eta elite politiko eta ekonomikoen poltsikoak beti bete-beteak egon daitezela bermatzea, bestetik”.

Eskubide Sozialen Gutuna bultzatzen ari direnek ez dute nahi “injustizian oinarritutako Euskal Herria”. Aitzitik, lan eskubideak eta justizia soziala oinarri hartzen dituen Euskal Herria nahi dute. Inork utopiatik gertu kokatu dezakeen esaldia ere bota zuen Iraolak: “Pertsonen arteko botere harreman ierarkikoak gaindituko dituen eta herritar guztien parte hartze soziopolitikoa bermatuko duen Euskal Herria nahi dugu”.

Finean, “bestelako eredu sozioekonomikoa” behar dela diote eragileek. “Madrilgo gobernuak dekretuz hartutako neurriak Iruñeko eta Gasteizko gobernuek onartu eta aplikatzen dituzte”. Alternatibak eraikitzeko unea dela uste dute, eta bide horretan Eskubide Sozialen Gutuna eraikitzeko deia egin zuen. “Borrokarako tresna baliagarria” izango dela uste dute eragileek, “eredu propioa” eraikitzeko tresna. “Euskal Herrian  eta Euskal Herriarentzat egin eta erabakia” izango da balizko eredu hori, “eta ez elite ekonomikoek erabakia”.

Eskubide Sozialen Gutuna eraikitzen hasteko Eibarren, hilaren 25ean (09:30, Eibarko Unibertsitatea) egingo duten nazio batzarrean parte hartzera deitu zuen Saioa Iraolak. Horrekin batera, egun horretan bertan euskal hiriburuetan manifestazioak egingo direla eta haiek sustengatzeko eskatu zion gizarteari. Maiatzaren 30eko greba orokorrean ere parte hartzea  “oso garrantzitsua”  dela gogoratuz amaitu zuen.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: