CAFeko zuzendaritzak atzera bota du lan erregulazio espedientea

Iturria: Berria.info – 2012/12/17

Goizean jakinarazi du neurria, eta langile batzordeak batzarrean jakinarazi die Beasaingo lantegiko langileei.

CAFeko zuzendaritzak gaur goizean langile batzordeari jakinarazi dio datorren urteko lehen sei hilebeteetako lan erregulazio espedientea erretiratu egingo duela. Langile batzordea langileekin bildu da gaur goizeko 08:00etan, Beasaingo lantegian, eta erabakiaren berri eman dio. Gaur ordu bateko lanuztea egingo dute langileek, baina bihar bertan zuzendaritzarekin bilduko dira irtenbidea aurkitzeko.

Azaroaren amaieran hasi zituzten protestak langileek. Zuzendaritzak ezarri nahi zuen espedienteak 800dik gora langileei eragingo zien, IV dibisioan lanean direnei. Langileek, ordea, mobilizazioak hasi zituzten horren kontra, Gaurko enplegua, biharko borroka lelopean. Langileek argudiatzen zuten ia 100 milioi euro irabazi dituen enpresa batek ezin duela nuerri hori hartu. Sindikatu guztiak agertu ziren neurriaren kontra hasieratik.

Azken aste hauetan euren protesta kalera eraman dute, eta bitan manifestatu dira Beasainen (azkenekoz pasa den ostegunean), behin Ordizian eta beste behin Donostian. Horrez gain, pasa den asteazkenean Eusko Legebiltzarraren parean egin zuten protesta, inbestidura saioan, beste zenbait enpresetako langileekin batera. Mobilizazio entzutetsuak izan dira, ia erabatekoa izan delako langileek protestei eman dieten babesa.

Etekinak, Goierrin eta Euskal Herrian

Lau orduko bederatzi lanuzte egin dituzte langileek, eta gaur hamargarrena egitekoak ziren. Gaurkoa, ordea, ordu batera murriztu dute gaurko berriaren ostean. Aurreko asteartean batzarrean erabaki zutenez, gutxienez urte amaiera arte mobilizazioekin jarraitzeko asmoa zuten. Pasa den ostegunean, gainera, Martin Garitanorekin bildu ziren enpresari interpelatzeko eskatu ziezaion horrek. Kutxabanki ere gatazka parte har zezan eskatu zioten.

Beasaingo, Ordiziako eta Lazkaoko alkateek hasieratik agertu zieten babesa langileei, eta Beasainen egin zen lehen manifestazioan izan ziren.

Enpresak dio datorren urteko lehen sei hilabeteetan ez dagoela lanik IV. dibisioan, eta lan prozesuaren amaieran dauden 892 langileri eragin ziezaieken. “Zertarako balio du CAFen moduko multinazional bat izateak, etekinak ekarri arren ez baditu Goierrin eta Euskal Herrian lanpostuak mantentzen?”, galdetu zuten langile batzordeko ordezkariek Donostian egin zuten manifestazioan.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: