Posts tagged ‘STTE-EILAS’

marzo 5, 2012

Muñoz: “Haserre dagoen jendea kaleak hartuko ditu martxoaren 29an”

2012/03/05

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT-LKN, EHNE eta Hiru sindikatuetako eta 30 gizarte-eragiletako ordezkariek martxoaren 29rako deitutako grebaren beharra aldarrikatu dute Bilbon. ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozek agerraldian adierazi duenez, haserrea kalera eramateko ordua iritsi da, eta zalantzarik gabe greba arrakastatsua izango dela iragarri du.

Muñozen esanetan, onartu diren murrizketei ezetz esan behar diegu, eta etor daitezkeenei aurre egiteko prestatu behar dugula gaineratu du. “Hemen gauden sindikatu eta erakunde sozialek ezin dugu onartu gure eskubideak txiki-txiki eginda uztea. Ez gara murrizketen laguntzaile izango, eta ez dugu elkarrizketa soziala babestuko”.

Era honetan, alternatibak egin badaudela azpimarratu du. Horretarako beste zerga-politika bat eskatu du, eta ogasunei dei egin die egungo politika goitik-behera alda dezaten.

Irakurri adierazpen bateratua

Muñoz : “Vamos a llevar el descontento social a la calle”

Representantes de los sindicatos ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT-LKN, EHNE e Hiru y de más de 30 organizaciones sociales han presentado el Bilbao un manifiesto a favor de la huelga general del próximo 29 de marzo. El secretario general de ella, Adolfo Muñoz, Txiki, ha llamado a tomar las calles para hacer frente a “la cacería contra los derechos sociales”.

Muñoz ha señalado que “tenemos que decir no a los recortes ya aprobados y hacer frente a los nuevos recortes que están en la agenda de los gobiernos. Nuestras organizaciones no aceptan que la vía del destrozo de nuestros derechos sea ineludible. No vamos a acompañar los recortes. El diálogo social es pero teatro y no vamos a dar cobertura a los recortes”.

El secretario general de ELA ha recordado que hay una alternativa que “pasa por una fiscalidad más justa y un mejor reparto de la riqueza”.

Leer declaración conjunta

febrero 1, 2012

Alferrak eta krisiaren errudunak omen

Belen arrondo Aldasoro eta Jon Moñux Agote. STEE-EILAS sindikatuko kideak. (Gara, 2012ko urtarrilaren 30a)

 

Krisiaren aitzakiaz, Gasteiz zein Madrilgo gobernuak lasterketa zoro batean sartu dira, gastu soziala murrizteko

Zertarako manifak eta lanuzteak? Ezer onik aterako al dugu? Horiek eta antzeko galderak entzuten dira noizbehinka, etsipenez beteta. Gobernuak eta patronalak helburu horren bila dabiltza eta zenbait kasutan baita lortu ere. Baina jasotzen ari garen erasoek eta irain onartezinek tamaina bereko erantzuna merezi dute. Barruan daramagun haserrea eta desadostasuna kaleratu beharra dugu. Oinarrizko lan eskubideez ari gara, baita gure duintasunaz ere!

Gauza jakina da, krisiaren ondorioz garai txarrak bizi ditugula langileok, gizartearen gehiengoak bezalaxe. Hamarkadetan zehar eta borroka luzeen ondoren lorturiko eskubideak gobernuek di-da batean desagerrarazi nahi dituzte, zor publikoa gutxitzeko eta ekonomia suspertzeko aitzakia merkeak erabiliz. Baina inoiz baino argiago ikusten ari gara hemengo eta hango politika ekonomikoak aurpegirik gabeko merkatuen agindupean daudela eta ez gizartearen gehiengoaren zerbitzuan. Onartezina da, gehienon lan baldintzak eta bizi kalitatea gutxiengo baten aberaste grina mugagabearen menpe egotea. Maltzurkeria handiz, krisiaren errua guztiona dela sinetsarazi nahi digute gobernuek, eta gainera, zorra ordaintzeko denok estutu behar dugula errepikatzen digute lotsarik gabe. Bitartean, benetako errudunak, espekulatzaileak nahiz banketxeak, merkatua- ren mozorro azpian ezkutatzen dizkigute eta diru publikoa ematen diete euren etekinak handitzen jarraitzeko. Aberastasuna egon badago, noski, baina oso gaizki banatuta!

Krisiaren aitzakiaz, Gasteiz zein Madrilgo gobernuak lasterketa zoro batean sartu dira, gastu soziala murrizteko. Etengabeko murrizketak pairatzen ari gara lan eskubideetan, baita gizarte eskubideetan ere. Horren lekuko dira ezarri dituzten aurrekontu murriztaileak. Ez dute zerga politika aldatu nahi, ordea, gehien daukatenek gehiago ordain dezaten. Politika neoliberal eta atzerakoi horiek langileon aurka joateaz gain, zerbitzu publiko ahulagoak eta kalitate eskasagokoak dakartzate.

Guk adibide argiak ditugu irakaskuntzan. Irakasle zein bestelako langileen eginkizun eta ardurak gehitzen joan dira, ikastetxeetan guztion lan zama areagotu delarik. Giza baliabideak oso urriak dira eta horrek plantilletan, ordezkapenetan, funtzio ezberdinetan… du isla. Lanpostu berriak sortu beharrean murrizten ari dira eta gainera lan gutxiago eskaintzen zaie lanik gabeko ordezkoei.

Testuinguru honetan, gure lan baldintzak okertzen daramaten bide luzean, urrats bat gehiago eman dute enplegatu publikoei -funtzionarioak, laboralak, ordezkoak, partzuergokoak, unibertsitatekoak…- ezarri diguten dekretazoarekin. Lehenik, iritzi publikoaren aurrean susmagarritzat jo gaituzte -absentismo «jasangaitza», alferkeria…- eta ondoren neurri zorrotzak ezarri dizkigute gizartearen aurrean zorraren errudun gisa gu agertzeko. Azkenean, krisiaren eragileak funtzionarioak omen! Hau komeria, zerbitzu publikoetako langileak krisiaren errudun!

Jaurlaritzak Arlo Publikoko langileoi ordainarazi nahi digu bere politika ekonomikoaren porrota, bere ezgaitasuna irtenbide sozialak bultzatzeko, bere borondate eza fiskalitate progresiboa ezartzeko eta langileon interesen alde jokatzeko. Gaixotasun bajak «zigortu», soldatak berriro izoztu (%9ko galera 2009tik), erretiro diru-sariak kendu, errelebo kontratua desagerrarazi… atal guztietan erasotzen ari dira, neurririk gabe, ez dute mugarik. Lan eskubideetan inboluzioa ezarri nahi dute, baina ezin dugu onartu, ez dugu etsiko!

Tamalez, komenigarria da azpimarratzea neurri hauek edo antzekoak ez zaizkiela ezarriko soilik Jaurlaritzaren menpeko langileei. Ikusitakoak ikusita, aurreko murrizketekin gertatukoak jakinik, inork ez dezala pentsa itunpeko ikastetxeetan eraginik izango ez dutenik. Arlo horretako patronalek funts publikoen finantzaketa jasotzen dute eta ondo erakutsi digute zein aitzakia gutxi behar duten euren langileei Administrazio Publikoko murrizketa berberak ezartzeko. Beraz, oraindik itxura legala eman bitartean, hortxe daude aurrekariak eta mehatxuak.

Eraso hauen aurrean, langileon alde eta zerbitzu publikoen defentsa sutsuan jarraituko dugu eta zehazkiago irakaskuntza publikoa hezkuntza sistemaren ardatza izateko aldarrikapena errepikatuko dugu, hezkuntza oinarrizko eskubidetzat jotzen dugulako. Baina Mendia, Celaa, Lopez eta abarri argi utzi nahi diegu ezinezkoa dela zerbitzu publiko sendoak eta kalitatezkoak izatea bertako langileei lan baldintza kaxkarrak ezarrita. Biak ala biak txanpon beraren bi aldeak baino ez dira.

enero 12, 2012

Krisiari aurre egiteko jendartea kaltetu?

Iñaki Izagirre STEE-EILAS sindikatuko kidea

Probokazioak dira enpresariak inolako lotsarik gabe botatzen ari direnak. Harrotuta daude eskuinak dena oraindik eta errazago jarriko diela ikusita, eta sudur puntan jartzen zaiena esan eta egiten ari dira

Hori da behin eta berriro gertatzen ari dena orain arte gauzatu dituzten eta aurrerantzean zehaztu nahi dituzten neurriekin. Aspaldian esan genuen, gehiengo sindikalarekin batera, jasaten ari garen krisiari aurre egiteko ezinbestekoa dela bere jatorriari begiratzea ardurak non dauden jakiteko, gezurrik ez zabaltzeko, irtenbide faltsurik ez saltzeko eta ondorioei benetan aurre egiteko.

Bi hitzetan berretsiko dugu denok dakiguna eta batzuek ezkutatu nahi dutena: krisiaren sorrerak espekulazio finantzarioan eta ahalik eta etekin handiena denbora laburrenean irabazteko bankariek hedatu duten jardunean eta irizpidean du oinarri nagusia. Beraz, ezinbestekoa da horri erreparatzea eta aurre egitea benetan konponbideak topatzeko asmorik baldin badago. Eta hori da, hain zuzen ere, gobernuek egin nahi ez dutena eta estali nahi dutena; ondorioei begira jarri nahi gaituzte, hor «errazagoa» baitzaie mugitzea, kudeaketan murgilduz eta arazoen konponbideari heldu gabe.

Bankuek, boteretsuek, dirudunek eta espekulatzaileek sortu dute krisia, baina gizartearen gehiengoak jasaten du, eta gobernuek «denon artean» ordaindu behar dugula diote. Dagoeneko denon artean ordaindu ditugu miserable horien arinkeriak, milaka milioi euro joan zaizkie banku nagusiei fondo publikoetatik, denon dirutik, «beraiek direlako ekonomiaren motorra». Nortzuk eta dirutza hori guztia jaso ondoren hipotekatutako herritarrak kaleratzen dituztenak, autonomoei eta enpresa txikiei maileguak ukatzen dizkietenak, beren fiskalitatea ukitzen bazaie dirua beste alde batera eramango dutela esaten dutenak. Xantaia zale eta diru gose aseezinak dira.

Panorama horren aurrean gobernuak ditugu: tamalez boteretsuen zerbitzura daude eta ez daude prest haien aurka ezer egiteko. Ondorioak kudeatzea da gobernuek gizarte osoaren izenean egin nahi duten gauza bakarra. Horren harira, besterik ezin dela egin errepikatzen dute behin eta berriro eta euren jardunaren oinarrian dauden hiru mezu nagusi luzatzen dituzte: krisia oso gogorra da, ez dago dirurik eta denok jarri behar dugu zerbait arazoa konpontzeko.

Lehenik, krisi egoera oso gogorra dela ez digute azaldu beharrik, gizarte osoa baita guztia biziki jasaten ari dena: kaleratzeak, murrizketak, EREak, soldaten galerak, hipoteken gainkargak… amaiezina da sektore ahulenek bereziki pairatzen duten ondorioen zerrenda.

Bigarren baieztapenarekin gezurraren bideari heltzen diote inolako lotsarik gabe. Dirua egon badago. Betiko estereotipoak alde batera utzita (euren soldatak, propagandak, txantxulloak…), hor daude, adibidez, inposatutako azpiegitura obra erraldoiak, dirutza ikaragarriak eramango dituztenak. Ez al da zilegiago, hauen beharraren eztabaidaz gain, moratoriak aplikatzea eta oinarrizko zerbitzuetara eta gizarte beharretara dedikatzea? Krisi egoeran bagaude, zergatik ez dira aldatzen lehentasunak?

Baina, zoritxarrez, larriagoa da arazoa. Esaten dute dirurik ez dagoela eta ez dute planteatzen diru gehiago izateko aukera. «Dagoen» dirua birbanatu baino ez dute egiten, oinarrizko zerbitzuetan murrizketak eginez, gizarte kohesioa kaltetuz eta denok jarri behar dugula zerbait errepikatuz. Hortik doa hirugarren mezua. Baina badaude diru gehiago biltzeko aukera ezberdinak. Urteak daramatzagu neurri fiskal justuagoak exijituz: iruzur fiskalari aurre egiteko neurri zehatzak ezartzea (diru beltza, paradisu fiskalak, SICAV…), irizpide fiskal progresiboak finkatzea eta aberastasunei zergak handitzea gehiago ordain dezaten, pribilegiorik gabe. Oraindik ez dute inolako arrazoirik eman halako neurririk ez hartzeko, zentzuzko arrazoiez ari gara, noski.

Bost axola indarrean dauden araudiak, legeak, lan hitzarmenak, konpromisoak eta gainontzekoak. Langileon lan baldintzak eta eskubideak jasotzen dituzten lege eta arau multzoen aurrean intsumiso deklaratzen dira gobernuak eta patronalak. Inolako arazorik gabe apurtzen dituzte eta erraztasun gehiago eskatzen dute, oraindik, euren interes soilak defendatzeko.

Probokazioak dira enpresariak inolako lotsarik gabe botatzen ari direnak. Harrotuta daude eskuinak dena oraindik eta errazago jarriko diela ikusita, eta sudur puntan jartzen zaiena esan eta egiten ari dira. Nola ausartzen dira funtzionarioen pribilegioez hitz egitera euren meritu bakarra familia dirudun batean jaio izana edota besteen kontura dirutza eta aberastasun ikaragarriak egin izana baldin bada? Irabaziak izan direnean euren patrikara eraman dutenek eta garai okerrak etorri direnean langileak kaleratu dituztenek hitz egin nahi digute pribilegioez? Esango al die hauei lehendakari jaunak ez erabiltzeko herritarrak, ez erabiltzeko euren interesak gizarte osoa kaltetzeko?

Konbentzimendu osoa dugu egoera honetan bide bakarra uzten digutela boteretsuek eta haien mendeko diren gobernuek: erantzuten jarraitzea, mobilizatzea, ez dugula halako jokabiderik onartzen adieraztea, badaudela beste moduak krisiari aurre egiteko errepikatzea, gizartearen gehiengoaren beharrak eta interesak kontuan hartu behar direla berrestea, hau da, elkartasuna, kaltetuenekiko hurbiltasuna eta injustizien aurkako borrokaren aldarrikapena parametro hauetan egin ezean babesa emango diegu gobernuei, enpresari eta dirudunei. Ez dugula ezer lortuko? Norberaren zilborrari begira gelditzea da ezer ez lortzeko bide nagusia. Ez diezaiegun utz nahi dutena egiten, hori izango baita lehen lorpena.

enero 12, 2012

MURRIZKETARIK EZ !

MURRIZKETARIK EZ

EZ DUGULAKO ONARTUKO

EZ DUGULAKOONETSIKO

EZ DUGULAKO ONTZAT HARTUKO

MUGITU ADI ! 

EZ,EZ,EZ MURRIZKETARIK EZ

POR QUE NI LAS ACEPTAMOS

NI LAS VAMOS A TOLERAR

MOVILIZATE

EZ , EZ , EZ MURRIZKETARIK EZ

A %d blogueros les gusta esto: