Posts tagged ‘Santiago ospitale’

julio 17, 2012

Osakidetzak Gasteizko Santiago Ospitaleko langileekiko daraman mehatxuzko jarrera salatu du ELAk

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/07/16

Arabako HUA proiektuak langile zein bezeroengan izan ditzakeen ondoriotaz 2010. urtetik informazio argi bezain nahikoak eman ditzan etengabeko eskaerak jaso arren, Osakidetza berean mantentzen da, inolako argibiderik eman gabe, eredu berritaz oinarrizkoak izan daitezkeen zalantzei erantzunik eman gabe.

Hauek argitu eta ezbaidatu arte ELAk, beste zenbait taldek bezala, proiektua geldiareztea eskatu bagenien ere, Osakidetzak berean darrai, eraketaz jarraituz, Sindikatu, bezero edota langileak albo batera utziz, eta bere kabuz, iluntasunean, eta norberekeriz beteriko erabakietan arituz.

Berbideratzerik izan ez dezan, presaka eta inolako fundamentu gabeko erabakiekin aritu da eta ari da Zuzendaritza, Txagorritxu eta Santiago ospitaleak HUA-ko egoitza soilak bihurtuz, eta legediaren babesik ez dituzten hainbat iharduera bultzatuz

Hori gutxi balitz, Arabako Ospitale Unibertsitarioko zuzendaritzak langileekiko daraman mehatxuz beteriko jarrera salatzen dugu ELA Sindikatutik, Santiago ospitale orokor gisa irekita izan arren Txagorritxura, zenbait kasutan iharduera finkaturik izan ez arren, joatera behartzen dituelarik

Baita ere, Arabako Ospitale Unibertistarioko zuzendaritzak hala behartuta, osasun arloko zenbait espezialitateren bateratzea eragin du, erizpide zuzenik mantendu gabe Santiago Ospitalea profesionalez hustuz, ondoren larriekin, besteren beste osasun zerbitzuaren kalteratzea dakarrelarik

Erabateko jarrera kritikoa adierazten duten profesionalak beldurtu nahiaz, gogaitasun eta desilusioa eragite ez besterik bideratzen ari dira Zuzendaritzatik, arrotasun eta jauntxokerizko agertaldiekin, argitasun, eztabaida edota negoziariorik gabe arituz, inolako irizpide gabeko erabakiekin Santiago Ospitalea erraitsiz.

Osakidetza nora ezean ari dela salatzen du ELAk, zeren, tamalez, Arabako Ospitaleko iharduera ez da bakarra, ikusi bait dugu LPE/OPE an gertaturikoa, udaldian ospitaleetan ohe uztea, langileen lanpostuak urrituz kargudun postuak gehitzea,…. beraz, zalantzarik gabe langileekiko zein bezeroenganako Osakidetzaren ardurakizun eza salatu beharrera eramaten gaituzte

A %d blogueros les gusta esto: