Posts tagged ‘Nafarroako gobernua’

octubre 15, 2012

ELAk erabat arbuiatzen du abenduko ordainsaria kentzeko Foru Gobernuaren proiektuak Parlamentuan aurrera segitu izana

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/10/15

ELAk talde politikoei gogoraratzen die 2012ko soldataren %7a mantentzeko ardura osoa daukatela. Oso kritikagarria da UPNren proiektu horren aurkako zeuden alderdi batzuek, bozkatzeko orduan, azkenik onartu izan dutela euren abstentzioen bidez.

ELA sindikatuak erabat arbuiatzen du abenduko ordainsaria (hau da, urteko %7ko soldata) kentzeko Foru Gobernuaren proiektuak Parlamentuan aurrera segitu izana, atzoko osoko bilkuran oposizioko alderdiek ez zutelako euren gehiengoa aprobetxatu Barcinari bere proiektua itzultzeko. Oso kritikagarria da UPNren proiektu horren aurkako zeuden alderdi batzuek, bozkatzeko orduan, azkenik onartu izan dutela euren abstentzioen bidez.

ELAk talde politikoei gogoraratzen die 2012ko soldataren %7a mantentzeko ardura osoa daukatela, LORAFNA legeak Nafarroari ematen baitio arlo horren ahalmen osoa, beste inon gertatzen ez dena. Horrela aitortzen dute Parlamentuko zein Gobernuko txosten juridikoek.

Gauzak horrela, ELAk ez du uste batzorde parlamentari bat sortzea balizko irtenbide onena denik, arazoa luzatzeaz gain, abenduko ordainsaria kentzeko proposamena ere bere baitan hartuko duelako. Dena den, Parlamentuko alderdiei eskatzen diegu behar diren neurri guztiak hartzeko, beti ere 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan dauden ordainsari guztiak ordaintzeko, langile publiko guztiontzako eta aurreikusita dagoen epean.

Zentzu honetan, eta batzorde hori jada gauzatu den neurrian, ELAk eskatzen du bere baitan parte hartzea bere jarrera ezagutzera emateko. Gainera, ELAk berresten du bere mobilizazioaren aldeko apustua, talde politikoengan presioa egiteko beste biderik ez dagoelako.

Anuncios
septiembre 11, 2012

ELAk salatzen du Gobernuak langile publikoen 14. ordainsaria kenduko duela, nahitaez

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/09/10

ELAk Mahai Orokorrean kritikatzen du Funtzio Publikoaren arduradunen jarrera, eta murrizketa honen estaldura ez emateko eskatzen die gainerako sindikatuei.
 
ELA sindikatuak salatu du, gaurko Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean, Nafarroako Gobernuak iragarritako asmo irmoa -eta hainbat aldiz azpimarratuta-: 25.000 langile publikoen 14. ordainsaria behin betirako kentzea. Gobernuaren ordezkariek argitu dute “ordainsari hori ez dela inondik inora itzuliko”. Gainera, “Estatuko pentsio funtseen antzeko neurriren bat ikertuko dutela” esan dute, baina han ez dela “inolako bermerik”, gehitu dute, eta inongo kasuetan 2015 baino lehen. “Beste gauza da -Gobernuaren esanetan-, zein hilbatetetan ordaintzen diren datorren urteko udako eta Gaboneko ordainsariak”.
 
Horrek guztiak ELAk esandakoa baieztatzen du: langile publikoek haien urteko soldataren %7ko murrizketa jasango dute, etorkizunean berreskuratzeko inolako aukerarik gabe. Gainera, ELAk salatzen du Gobernuak Tokian Tokiko Administrazioan (Udaletxeetan eta abar) zein enpresa publikoetan (hitzarmen kolektiboak etenda geldituko dira) 14.ordainsaria kenduko duela, nahitaez.
 
25.000 langile nafarren soldataren aurkako eraso bortitza honen aurrean mobilizazioa baino beste biderik ez dagoela azpimarratzen du ELAk. Gauzak horrela, ELAk gainerako sindikatuak estutzen ditu neurri honen estaldura ez emateko, Mahai Orokorrean zein beste mahaietan ere ez. Azkenik, ELAk langile publikoak greba orokorrean parte hartzera animatzen ditu, murrizketa guztien aurkako jarrera agerian uzteko asmoan.
A %d blogueros les gusta esto: