Posts tagged ‘Mutuak’

septiembre 21, 2012

Mutualitateeko langileen protesta soldaten jaitsiera salatzeko

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/09/20

Mutualitateetako langileen protesta izan da gaur goizean Bilbon. Elkarretaratze honen helburua, aurten soldata %7,2 moztuko digutela, Rajoyren gobernuak emandako azken kolpea medio. Beraz, murrizketa Abenduko aparteko paga baino handiagoa da, soldata jaitsiera “2012ko soldata gordinaren hamalauren bat” izango baita.

Mutualitateetako langileei egingo zaigun lapurreta nabarmen hau ez da lehena, aurreko urteetan ere murrizketak jasan baititugu: %5 2010ean eta soldata izoztuak 2011 eta 2012 urteetan. Gainera, zenbait mutualitatetan (Mutualia eta Fremapen esaterako), 2010eko atzerapenak ordaintzeari utzi egin zitzaion (hots, beste %1,8, ohostutako %5az gainera).

2011 urteko inflazioa gehituz gero, emaitza izugarria da: Mutualitateetako langileek %17 galdu dute hiru urtean, eta horri aurtengo inflazioa gehitu beharko zaio. Beraz, duela hiru urte baino %17 pobreago gara.

 Lapurreta argia, areago Mutualitateen erreserba-funtsean estatuan milaka milioi euro baitaude jasota; honen zati bat pentsio arruntak ordaintzeko erabili da, neurrira egindako Dekretu bat medio (1445/2012, uztailaren 2koa); beronek funts hori pentsioetako gasturako erabiltzea ahalbidetzen du; gurean, berriz, Mutualiak uztailaren 24an 2011ko emaitza-kontua aurkeztu zuen, eta 18,7 milioi euroko soberakin finkatua iragarri zuen, pertsonal-gastuak 2009koak baino txikiagoak izan zirelarik.

Murrizketa basatien lehen biktimak mutualitateetako langileak dira, langile publikoak ez diren arren, eta etengabeko presioa jasaten dute istripua izan duten langileak sendatzeko epeak eta kostuak murritz ditzaten.

Azkenik, Mutualitateetako langileek bat egingo dute arlo publikotik eta gizartetik deitzen diren mobilizazioekin, murrizketek gehien eragiten dien kolektiboetako bat baitira, arlo pribatuko bestern kontura lan egiten duten arren. Hau izango da murrizketak salatzeko lehen deialdia; laster mobilizazio gehiago iragarriko dira.

Anuncios
A %d blogueros les gusta esto: