Posts tagged ‘Langabezia’

octubre 16, 2013

«Langabezia gora doalarik, gehiago lan eginaraztea absurdoa eta kaltegarria da»

Iturria: Berria.info – 2013/10/16

JEAN-MICHEL HARRIBEI. EKONOMISTA, ATTAC-EKO KIDEA

Azken urteetan akziodunei banaturiko aberastasun heina azkarki emendatuz joan da. Irabazien banaketa moldatzea lirateke erretreten kutxaren zuloa estaltzeko aterabidea, Jean-Michel Harribei ekonomistaren ustez. Baina horrelakorik ez dutela nahi nabarmendu du: «Gehiago lan eginarazi nahi digute irabazien banaketa justuagoa saihesteko». 

Erretretaren erreformaren aurkako manifestazioa, atzo, Baionan. / GAIZKA IROZGAIZKA IROZ

Erretretaren erreformaren aurkako manifestazioa, atzo, Baionan. / GAIZKA IROZGAIZKA IROZ

Azken urteetako erretreta erreformak zentzu berera doaz: kotizatu beharreko denbora emendatuz doa. Norabide horrekin ez duzu bat egiten. Zergatik?

Erretreten Norabiderako Kontseiluaren txostenek ere erakusten digute 2020rako aurreikusia den erretreta kutxen zuloa ez dela txoke demografikoari lotua, baina bai krisiari eta bai murrizketei. Murrizketa politikekin segituz zuloa emendatuko dela diogu. Beraz, gaur egungo testuinguruan, non eta langabezia gorantz doan, gehiago lan eginaraztea absurdoa eta guztiz kaltegarria da gerorako erretretadunentzat.

Erran nahi baitu…

Gero eta zailago izanen da kotizatu beharreko urte kopurua betetzea. Adibidez, lanpostu finko bat 27 urteetan lortzen duenak 70 urte arte lan egin beharko du, eta hori langabezia garairik ezagutu gabe, gainera. 70 urte arte lan egitea jasangaitza da! Gehien-gehienek ezingo dute ordura arte lan egin, horretaz kasik segur gara. Beraz, lehenago joanen dira erretretara eta pentsio txikiagoak hunkiko dituzte.

Gobernuak zein patronalak, biek dute bat egiten norabide horrekin. Sindikatuek ere ez dute ozenki kritikatzen gehiago lan eginarazteko erabakia.

Arrazoia sinplea da: beste molde batez erantzun nahi balute, irabazien banaketa moldatu beharko lukete… eta hori ez dute nahi! Azken urteetan akziodunei banaturikoa emendatuz joan da, eta, noski, langileen kalterako izan da. Duela berrogei urte, enpresa frantsesek aberastasunaren %4,4 banatzen zieten akziodunei; gaur egun, haatik, %22 eta %23 artean banatzen diete. 40 urtez akziodunei banatu aberastasunaren proportzioa bostez biderkatu da. Horrek gaitu krisian sarrarazi, eta langabeziaren txikitzea oztopatzeaz gain, ezberdintasunak emendatzen ditu.

Hori lortu bitartean, dibidenduak kotizazio pean ezartzea proposatzen duzu.

Bai. Proposamen horrekin ez dugu lanari hunkitzen, kapitalari begira gaude. Dibidenduak banatuak dira, dena dela; beraz, kotizatu edo ez, lehiakortasuna ez da trabatzen.

Lanaldi denbora emendatzeko arrazoi izpirik ez dela diozu.

Gehiago lan eginaraztea historia sozialaren beste zentzura doa. Lan denbora txikitzeko erabili da betidanik hobetze ekonomiko eta soziala, eta mugimendu historiko hori gelditzeko arrazoi izpirik ez da. Batetik, arrazoi sozialengatik, langabezia izaki absurdoa delako. Bestetik, ingurumenari begira, gehiago lan egitea ezinezkoa delako, ikusirik gainprodukzioan eta gainkontsumoan garela. Jendeari gehiago lan eginarazi nahi diote, irabazien banaketa justuagoa saihesteko. Gainera, bigarren ondorio baikor bat ere eragiten die: langabeziak irauteak ondorioak ditu soldatetan, langabezia handia denean lanpostu bilatzailea ez delako hain exijentea.

Alta, etengabean entzuten dugu denbora gehiagoz bizi garenez gehiago lan egin behar dugula.

Egia da bizi-itxaropena emendatuz doala, baina ahulki emendatuz doa. Zergatik emendatu da azken mendean? Sortu berrien heriotza tasa biziki-biziki txikitu delako, eta horrek du batez besteko bizi-itxaropena igoarazten. Etengabean emendatuko denik ez gara segur. Jendeari oraindik gehiago lan eginaraziz, bizi-itxaropenaren emendioa gelditu egingo da, eta batzuetan, berriz, ahulduko. Gainera, baliteke osagarri oneko bizi-itxaropena ahultzen hastea. Dena dela, osagarri oneko bizi-itxaropena 61 urtekoa da gizonezkoentzat, eta 62 urtekoa emazteentzat. Horrek erran nahi du muga horretarik gora ariko garela lanean.

Azken 40 urteetan bakoitzaren produktibitatea emendatu dela, haatik, ez dute sekula zehazten…

Erretretadun-aktibo ratioaren emendioa ez da erraten duten bezain inportantea. Erretreten Norabiderako Kontseiluak dio 1,6 aktibo direla erretretadun batentzat eta 1,35 izanen direla 30-40 urteren buruan. Gutxitze bat da, baina ez da ikaragarria. Gainera, produktibitateari begiratu behar zaio. Gerora, produktibitatearen emendioa ez da orain artekoa bezain inportantea izanen; emendio ttipi batzuei buruz, ez errateko emendio gabeari buruz bideratzen gara. Hori jakinik, orain- dik azkarragoa da irabazien banaketa justuagoaren beharra.

Etiquetas: , ,
junio 4, 2013

Apirilean baino 1.630 langabe gutxiago zeuden maiatz amaieran Hego Euskal Herrian

Iturria: Berria.info – 2013/06/04

231.403 langabe zeuden Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan maiatz amaieran. Iaz, maiatzean, gehiago jaitsi zen langabe kopurua.

Jaitsi egin da Hego Euskal Herriko langabe kopurua maiatzean, apirilaren aldean. 1.630 pertsona gehiago zeuden lanean maiatz amaieran, eta orotara 231.403 behargin daude lanik gabe. Iazko maiatzarekiko, ordea, 20.946 pertsona gehiago daude lanik gabe.

Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, jaitsi egin da langabezia, baina igo, aldiz, Bizkaian. Nafarroan murriztu da gehien langabe kopurua.

Langabezia tasak behera egiteko hilabetea izan ohi da maiatza, eta hala egin du aurten ere. Hala ere, iazko maiatzean handiagoa izan zen langabe kopuruaren beherakada; 2012ko maiatzean 2.344 pertsona gehiago ari ziren lanean iazko apirilarekiko; aurten, 1.630 gehiago.

Datuak

Araba. Maiatz bukaeran, 28.161 langabe.

Apiriletik, -162 (-%0,57); iazko maiatzetik, +3.203 (+%12,83).

Bizkaia. Maiatz bukaeran, 100.188 langabe.
Apiriletik, +190 (+%0,19); iazko maiatzetik, +9.575 (+%10,57).

Gipuzkoa. Maiatz bukaeran, 49.869 langabe.
Apiriletik, -399 (-%0,79); iazko maiatzetik, +4.532 (+%10,00).

Nafarroa. Maiatz bukaeran, 53.185 langabe.
Apiriletik, -1.259 (-%2,31); iazko maiatzetik, +3.636 (+%7,34).

Hego Euskal Herria. Maiatz bukaeran, 231.403 langabe.
Apiriletik, -1.630; iazko maiatzetik, +20.946.

mayo 3, 2013

Enplegu gehiago ala lan gehiago?

Iturria: Endika Alabort / Berria – 2013/04/28

Lanaldiaren luzapena gero eta ohikoagoa da gure enpresa eta administrazio publikoetan, nahiz eta zenbait salbuespen izan. Estatistikak eskuan, 2011. urtean Hego Euskal Herriko urteko lanaldia 1.694 ordukoa izan zen; Alemaniak baino ia 280 ordu gehiago. Administrazio publikoa aztertzen badugu, Nafarroako Foru Erkidegoan, aurtengo lanaldia 1.592 ordutan mantentzea adostu da. EAEn, aldiz, 1.614 ordura handitu, martxoan Jaurlaritzak 35 orduko lanaldia alde batera utzi baitzuen, nahiz eta Legebiltzarra neurri horren aurka jarri den. Luzapen horiek eragin zuzena dute enpleguaren gain, eragin erabat negatiboak. Zenbait kalkuluren arabera, EAEko administrazioak lanaldia berriz luzatzearen ondorioz, 9.000 lanpostu galduko dira. Bai sektore publiko eta bai pribatuko enpresa askotan, lanpostua mantentzen dutenek kaleratutako langileen eginkizunak egiten dituzte: lanordu gehiago soldata berberagatik, hots, soldata jaitsi. Azken egoera hori uler daiteke langabeziak duen diziplina boterea dela eta.

Erakunde publiko zein pribatuen aldetik ez da inoiz aipatzen lanaldia murrizteko aukera. Badirudi gaur egun hori eskatzea alferren gauza dela. Agenda publikotik at uzten duten gaia da. 1886ko maiatzaren lehenean, zortzi orduko lanaldia eskatu zen, nahiz eta AEBetan ez zen onartu 52 urte pasatu arte. Depresio Handian, lanaldia murriztu, enplegua sortzeko eta aberastasuna banatzeko. Proposamen berriak izan dira, eta denbora nahikoa izan dugu horrelako neurriak aplikatzeko. 1980ko hamarkadan, eguneko lau orduko lanaldiak proposatu ziren; 1990koan, aldiz, asteko 35 orduak aldarrikatu ziren, gure administrazio publikoetan aplikatu dena aurten arte.

2011n, New Economics Foundationek 21 orduko lan astea sostengatzen duen proposamena egin zuen, elkar harremandutako hainbat arazo gainditzeko bidea erraztuz: langabezia eta lanaldi amaiezinen paradoxa, gainkontsumoaren arazoa, berotegi efektua sortzen duten gas emisio neurrigabeak kontrolatzea, ongizate gabeziari aurre egiteko proposamenak… Klima aldaketaren erronkari aurre egiteko indar handiko aldaketa litzateke, natur baliabideak babestuz. Gure bizitzaren erritmoa eraldatuko luke, gizatiarragoa eginez. Produkzioekonomia eta erreprodukzioekonomia birbanatzea exijitzen du, zaintzen ekonomiari balioa emanez, eta gizon eta emakumeen arteko lana era zuzen batean esleitzen. Etorkizuneko egoera honetara heltzeko ibilbide orria ez da erraza izango, baina egin beharreko apustua da.

Azken hamarkadetan produktibitatea areagotu da, produktu edo zerbitzu bat ekoizteko gero eta denbora gutxiago behar izanez. Hazkunde horrek babes dezake horrelako bidea hautatzea, baina arlo instituzionaletik ere kontrako bideak jarraitu dira, horren adibide argia krisi garaian administrazioen jokaera izanik. Gogoratu behar dugu 2008. urtean Europako Kontseiluak egindako proposamena, asteko 65 lanaldiaren alde eginez. Europako Legebiltzarrak atzera bota zuen neurria, baina badirudi egoera sozioekonomiko berri honetan balia daitezkeela atzeko atetik neurria aplikatzeko. Gizartea eta ekonomia zuzentzen duten interesek ez dute helburu moduan gizarte beraren onura. Horrela uler daiteke lanaldi handitzearen atzean dauden presioak, baita sektore publikoan ere.

Lanean denbora gutxiago emateak onura asko ditu, lehen esan den bezala. Baina eztabaidan planteatzen diren lehenengo erronkak hurrengoak dira: lan gutxiago, soldata gutxiagoren truke? Era proportzional batean murriztu beharko litzateke soldata? Edo ez murriztu? Planteamendu bat soldata handien murrizketa eta txikiak maila berean mantentzea izan daiteke, soldata horiek transferentzia publikoekin osatua izatea da. Kontuan hartzekoa da lanaldia ez bada zorrozki murrizten, poliki-poliki egiten baizik, enpresek lanaren produktibitatearen bitartez aurre egiteko aukera izan dezaketela, enplegu mailan eragin txikia izanik.

Gure etorkizuna kultura mota batetik bestera igarotzeko gaitasunean dago, non lan harremanak guztiak irabazteko planteatzen diren. Planteaturiko arrazoi guztiak har ditzagun, gizarteak bere osotasunean irabaz dezan.

Etiquetas: , ,
abril 2, 2013

El desempleo sigue batiendo marcas en Hego Euskal Herria

Iturria: Amaia Ugarte / Naiz.info – 2013/04/02

A finales de marzo había en Hego Euskal Herria 235.827 personas engrosando las listas oficiales del paro, casi 1.300 más que el mes anterior. Bizkaia alcanza ya los 100.400 desempleados, mientras que en Araba y Gipuzkoa ha bajado ligeramente.

El Ministerio español de Empleo ha hecho públicos los datos relativos al desempleo en marzo, según los cuales en Hego Euskal Herria se contabilizaron 235.827 personas en las listas oficiales del paro, 1.297 más que en febrero.

Según los datos facilitados, en Bizkaia había a finales de marzo 100.399 personas sin empleo, 1.183 más que el mes anterior (+1,19%).

En Araba el paro ha aumentado un 1,15% respecto a febrero, con un total de 28.643 parados, 325 más.

Nafarroa y Gipuzkoa son los únicos territorios en los que la tasa mensual de desempleo ha bajado ligeramente, un 0,07% y un 0,34%, respectivamente.

En Nafarroa había a finales de marzo 56.486 parados, 38 menos que el mes anterior, y en Gipuzkoa 50.299, 173 menos.

En cuanto a la evolución anual, Araba sigue siendo el territoriio con peores datos, ya que el paro ha crecido un 13,36% en los últimos doce meses. Le siguen Gipuzkoa, con un 10,31% más de desempleo; Bizkaia, con un 10,26% más; y Nafarroa, con un incremento del 9,57%.

Baja en el Estado español

En el Estado español se registraron 4.979 desempleados menos en marzo, lo que significa una bajada del 0,1% respecto a febrero. En total había 5.035.243 personas en paro.

noviembre 8, 2012

Trabajadores de Guardian Llodio llevan 2 semanas en huelga indefinida

Iturria: EITB.com – 2012/11/08

Los sindicatos denuncian que la empresa recurre a la amenaza pero no se aviene a negociar un convenio sin despidos.

Guardian Llodio lleva dos semanas de huelga indefinida con los trabajadores concentrados en la puerta y siete miembros del comité de empresa encerrados en la fábrica. La empresa acaba de plantear un ERE de extinción que supondría el despido de 120 trabajadores.

Guardian alega para el ERE un descenso en los pedidos. Los sindicatos denuncian que la empresa recurre a la amenaza pero no se aviene a negociar un convenio sin despidos.

Llegados a esta situación, hace ya un año que sindicatos y empresa comenzaron las negociaciones por el convenio.

Por su parte, la sección sindical de LAB ha denunciado la “total falta de voluntad” de la dirección para sentarse a negociar y ha llamado a participar en una manifestación de protesta que recorrerá las calles del municipio este viernes.

En un comunicado, el sindicato ha criticado la “amenaza” de la empresa de despedir a 120 operarios de producción de la planta de Llodio.

Filtración de información

Asimismo, ha acusado a la dirección de haber “filtrado” información a los medios de comunicación “donde se apunta que la próxima semana pretende presentar un expediente de extinción que afectaría a un indeterminado número de trabajadores”.

Manifestación, el viernes

En protesta contra esta situación, se ha convocado una manifestación para este viernes que partirá de las puertas de la empresa a las 18:00 horas y que transcurrirá por las calles de Llodio hasta la plaza del Ayuntamiento.

octubre 23, 2012

Guardian plantea 120 despidos en su planta de Laudio

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/10/22

ELA ha denunciado que la dirección de Guardian ha planteado 120 despidos en su planta de Laudio, en vísperas del inicio de la huelga indefinida en defensa del convenio colectivo, lo que demuestra la nula voluntad de la dirección de buscar una solución al conflicto.

Para ELA, los despidos presentados suponen para los trabajadores una ruptura unilateral de las negociaciones por parte de la dirección.

Esto hecho ha provocado que los trabajadores se reafirmen en una decisión ya anunciada la semana pasada de transformar a partir de mañana en huelga indefinida los paros parciales que habían convocado hasta ahora.

octubre 23, 2012

Guardianeko zuzendaritzak 120 langile kaleratu nahi ditu Laudiko lantegian

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/10/22

Enpresa batzordeak greba mugagabea deitu du urriaren 23rako Laudioko Guardian lantegian. Bezperan zuzendaritzak 120 langile kaleratzeko plana aurkeztu du. ELAren iritziz, erabaki honekin argi gelditu da enpresak ez duela negoziatu nahi.

ELAk salatzen duenez Guardianeko zuzendaritzak negoziazio bide guztiak zapuztu ditu 120 kaleratzeak aurkeztu dituen une berean. Erabaki honekin langileak beldurtu nahi izan ditu, baina grebak ez du atzera bueltarik. Enpresa batzordeak lan hitzarmena negoziatzea eskatzen du.

octubre 18, 2012

Islandian langabezia, jaitsi eta jaitsi

Iturria: Berria.info – 2012/10/18

%5eko langabezia tasa dago orain. Bederatzi mila lagun baino ez daude lanik gabe. Azken urteetan herritarrek protesta handia egin dute sistemagatik.

Islandian langabezia %5era jaitsi zen irailean eta orain, lana egiteko adina duten 180.700 lagunetatik, bederatzi mila baizik ez daude langabezian.

Duela urtebete langabezia %6koa zen Islandian, 2010ean %12koa.

2008an hango egoera erabat aldatu zen, herritarrek protesta egin eta ekimena hartu ondotik. 2008ko udazkenean, herrialdeko hiru banku handienak —Glitnir, Landsbanki eta Kaupthing-ek— salbatu behar izan zituen Islandiako Gobernuak, neurrigabe hedatu eta pilatutako zorra finantzatu ezinik gelditu zirelako —Islandiako BPGren halako hamar—. Islandiako txapona, koroa, amildu egin zen ondoren, eta Nazioarteko Diru Funtsari laguntza eskatu behar izan zion gobernuak. Herritarren presioagatik, gobernuak dimisioa eman behar izan zuen. Gobernu berriak uko egin zion hondoratutako bankuen zorra pagatzeari. Islandiarrei beren aurrezkiak itzuli zizkien, baina atzerritarrei ez.

Erreferendum bidez, erantzukizuna krisiaren benetako errudunei, bankuei egotzi zieten, eta bankuetako arduradunak atxilotu eta epaitu egin zituzten. Herritarrek garbi adierazi zuten ez daudela prest bankuen gehiegikeriak ordaintzeko.

Olafur Ragnar Grimson Islandiako presidenteak esan izan du berak deitutako bi erreferendumei esker, “2008an Islandiako ekonomia amildu zenean galdutako konfiantza berreskuratu” dutela. Haren arabera, emaitzek “demokrazia indartzen dute”.

octubre 9, 2012

Langabeziaren igoera eta gizarte babesaren jaitsiera

Iturria: Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa – 2012/10/09

Langabe kopurua 213.816 pertsonatara igo daira ilean Hego Euskal Herrian, abuztuan baino 5.339 gehiago eta 2011ko irailean baino 29.292 gehiago. Datu hauek %15,9ko langabezi tasara garamatzate, 27-EBeko %10,5a baino nabarmen altuagoa. Langabezia da arazo nagusia, eta arduradun politikoak ez dira batere berataz arduratzen. Defizit publikoaren murrizketari ematen diote lehentasuna, horretarako gero eta jende gehiago langabeziara daramaten politikak aplikatuz.

ELAren Azterketa Bulegoaren 11. Buletinetik hartua

Langabeziaren datuak eta bere bilakaerarenak oso larriak badira ere, langabezian daudenen egoera larria ere azpimarratu nahi du ELAk, langabeen%40,2ak ez baitu inolako langabezi saririk jasotzen. Portzentaje hau %38,1koa zen orain dela urte bete, eta prestaziorik gabeko langabeen portzentajeak igoz jarraitzen duela erakusten du honek. Era berean, langabeek jasotzen duten zenbatekoa gero eta baxuagoa da:

• Kotizaziopeko prestazioa jasotzen dutenen portzentajea murriztu egin da, eta kotizaziopekoa ez den saria jasotzen dutenena,aldiz, igo. Zehazki, kotizaziopeko saria jasotzen duten langabeen portzentajea %38,5koa izanda, orain dela urte beteko %39,6aren aldean.

• Etengabeko murrizketek ere eragina daukate langabezi prestazioan: uztailean eta abuztuan onarturiko langabezi sariaren zenbatekoan,lanaldi partziala dutenen langabezi sarian, edota langabezia subsidioan murrizketak, honen adibide dira, eta baita 400 euroak jasotzeko mugaketa ere.

Urteko lehen 9 hilabeteetan 645.718 lan kontratu sinatu dira Hego Euskal Herrian, eta hauetatik 39.547 bakarrik izan dira behin-betikoak. Agerian geratzen da, berriro ere, sinaturiko kontratuen gehiengoak behin-behinekoa izaten jarraitzen duela, kontratu guztien %93,9a izan baitira(2011ko lehen 9 hilabeteetan baino 3 hamarren gehiago).

Aplikatzen diren politikak langabezia, jendearen zailtasun ekonomikoak eta pobrezia areagotzenari dira, eta era berean, atzeraldia sakontzen. Sektore finantzarioa saneatzeko helburuarekin gizartearen aurka doazen politika hauek praktikatzea arduragabetasun osoa da, are gehiago, sektore finantziero hau izan dela egoera honetara eraman gaituena kontuan hartzen badugu.

Politiketan erabateko aldaketa eskatzen du ELAk, kalitatezko enplegua sortu eta jendearen lan eta bizi baldintzak hobetzeko. Hau da joan den irailaren 26ko greba orokorraren aldarrikapenetariko bat. Mobilizazioa da politikak aldatzeko bide bakarra.

octubre 3, 2012

Los parados sin prestación aumentarán en 2013

Iturria: Finanzas.com – 2012/10/03

La rebaja de la prestación, el fin de la ayuda de los 400 euros y las pocas posibilidades de encontrar empleo en 2013 provocará una disminución de la tasa de cobertura

Tras la campaña estival, el paro volvió a subir en septiembre y rebasó, de nuevo, los 4,7 millones de desempleados. Y es que no parece que la tendencia de destrucción de empleo se vaya a frenar en los próximos meses. Ya que para el próximo año, las previsiones del Ejecutivo son que la tasa de paro, que se publica a través de la Encuesta de Población Activa, permanezca prácticamente sin cambios en el 24,3%, frente al 24,6% con la que cerrará este año. Es decir, el próximo año se seguirán rozando los casi seis millones de parados y solo 72.500 personas encontrarán un empleo.

Pero el drama del desempleo es doble cuando se le une también el agotamiento de la prestación por desempleo. Y es que según los Presupuestos Generales del Estado para 2013, presentados el pasado fin de semana, el próximo año habrá más parados sin prestación.

Según las Cuentas Públicas del próximo ejercicio, el gasto para prestaciones por desempleo caerá un 6,3% hasta los 26.993,7 millones de euros.

Además, está previsto que el 31 de diciembre de 2012 finalice la vigencia de la prórroga de la medida por la cual se reponen las prestaciones por desempleo hasta un máximo de 180 días en los supuestos de suspensión del contrato de trabajo y reducción de la jornada por causas económicas, técnicas y organizativas.

Mientras tanto, los últimos datos del Ministerio de Empleo hablan por sí solos: casi dos millones de personas no reciben ningún tipo de prestación, frente a casi tres millones de desempleados cobraron la prestación por desempleo en agosto. Y de los que reciben el “paro” cobran de media 917,88 euros.

La tasa de cobertura sigue bajando hasta situarse, en agosto, en el 67,30%, 5,3 puntos menos que hace un año, cuando alcanzaba el 71,10%.

Para el próximo año, la situación no mejorará: el Estado se ahorrará casi 2.000 millones a través de varios puntos.

Por un lado, el Gobierno aprobó la reducción de la cuantía de la prestación por desempleo a partir del séptimo mes del 70% al 60% de la base imponible con el objetivo de estimular la búsqueda de trabajo. Esta medida que ya se está aplicando se notará a largo plazo.

Otro punto caliente fue la reforma de la ayuda de los 400 euros. El Gobierno excluyó del plan Prepara -que incluye una ayuda de 400 euros mensuales- a los desempleados que convivan con sus padres si estos tienen ingresos suficientes, según la ley, para mantener a toda la familia. Y considera ingresos suficientes 481 euros mensuales por cada miembro de la unidad familiar. Además, el programa se cobra una vez por un periodo de seis meses y sin posibilidad de repetir. La ayuda, que estará vigente solo hasta febrero de 2013, supuso para las arcas públicas un gasto de 1.050 millones desde la puesta en marcha del programa.

Las políticas activas de empleo, integradas en la política presupuestaria de fomento del empleo, también sufre un recortazo del 34,6% con respecto a 2012 hasta los 3.771,51 millones de euros.

Por último, la tasa de cobertura irá bajando a medida, ya que para recibir el máximo de la prestación, que dura aproximadamente dos años, debe haber cotizado 2.160 días (seis años). Para periodos de tiempo inferiores, la cobertura va descendiendo progresivamente. Además, para tener acceso, es necesario haber cotizado mínimo un año, lo que permitirá tener derecho al cobro durante tres meses.

A %d blogueros les gusta esto: