Posts tagged ‘KPI’

septiembre 30, 2012

Eros ahalmena bermatzen eta hobetzen duten soldata igoera eskatzen du ELAk

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/09/28

Prezioak %3,5 igo dira 2012ko irailean, urte osoko igoerarik altuena izanik, aurreko hilean baino 0,8 puntu altuagoa. KPI-aren igoera honen aurrean, soldatak KPI-aren azpitik igotzea, eros ahalmena galtzea dela gogorarazten du ELAk.

ELAren ustez, botere politikoaren babesarekin, gizartearen gehiengoa pobretzeko helburu duen botere ekonomikoen sekulako erasoa jasaten ari gara. Eros ahalmena galtzeko politiken bidez, langileak pobretzea da estrategia honen ardatzetako bat.

Prezioen bilakaerak ez du soldaten bilakaerarekin zer ikusirik. Enpresariak beraien mozkinak handitzeko krisi ekonomikoaren aitzakia erabiltzen dute, lana dutenek soldak murrizteko eskatuz. Aberastasunaren banaketa ezberdin batean sakontzen da era honetan.

Egoera honi, eskubide eta prestazio sozialen etengabeko murrizketa prozesua eta lan eskubideak txikitzen dituzten lan erreformak gehitu behar zaizkio.

ELAk gogorarazten du ezinbestekoa dela politikak erabat aldatzea egoera honi giza aterabide bat emateko, eta hau soilik mobilizazioaren eta borrokaren bidez lortuko da.

Anuncios
A %d blogueros les gusta esto: