Posts tagged ‘GUNE’

marzo 11, 2014

Lehen etapa osatu du ‘Prekaritatearen eta pobreziaren kontrako martxak’

Iturria: Berria.info – 2014/03/11

Bi zutabek egin dute gaurkoa: batak, Ermua eta Zornotza artekoa, eta besteak, Arrasate eta Bergara artekoa.

Hainbat eragile sozial eta sindikalek bat egin dute Prekaritatearen eta pobreziaren kontrako martxan. Deitzaileek azaldu dutenez, “pobreziaren aurkako neurriak exijitzea” eta bide horretan “konpromiso instituzional argia” lortzea du helburu martxak. Gaurtik hilaren 20ra bitartean iraungo du: Iruñean bukatuko da, manifestazio batean. Bi zutabek ekin diote gaur martxari: Ermuatik abiatuta, Durangora eta ondoren Zornotzarainoko bidea egin du batek, eta Arrasatetik Bergarara besteak.

Martxaren bidez, Gune plataformak ekonomiari buruzko goi bileran Bilbon abiatutako bideari jarraipena eman nahi diote antolatzaileek. Gainera, martxa amaitu eta bi egunetara, martxoaren 22an, Madrilera joango da Gune plataforma, “duintasunaren aldeko” manifestaziora.

“Euskal Herrian pobrezia badago, eztabaida instituzionalean agertu ez arren, eztabaida instituzionala baldintzatzen ez duen arren, baina langile askoren errealitatea baldintzatzen ari da; gero eta sektore gehiagotan dago pobrezia”, adierazi du LAB sindikatuko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek. Pobrezia ez da existitzen “egoera ekonomiko txar baten ondorioz”, dio, “krisiaren aurrean egiten ari diren politiken ondorioz baizik”. Horren aurrean, alternatiba eraikitzea beharrezkoa ikusten du Etxaidek, “lana eta babes soziala” sortuko dituena: “Gizartearen gehiengo handi baten beharrak eremu ekonomikoak dioenaren gainetik jartzea da alternatiba”.

Adolfo Muñoz ELA sindikatuko idazkariak ildo berean hitz egin du, eta mobilizaziorako deia egin du: “Murrizketak ez dira amaitu, eta datorrena oso gogorra izango da”.

marzo 11, 2014

Pobrezia salatzeko martxak

Iturria: ELA sindikatua – 2014/03/10

Gune osatzen duten sindikatu eta eragile sozialek deituta pobrezia salatzeko martxan egingo dira Hego Euskal Herrian. Bihar, asteartea, hilak 11, irtengo da Ermutik lehen zutabea.

Hurrengo egunetan zutabeak irtengo dira Arrasate, Gernika, Eibar, Erandio, Azkoitia, Santurtzi, Bilbo, Donostia, Basauri, Laudi, Orduña, Irun, Gasteiz, Hernani, Zumarraga eta Iruñeatik.

Martxoaren 22rako deituta dago Madrilerako martxa.

Marchas contra la pobreza

Etiquetas: ,
marzo 11, 2014

Marchas contra la pobreza

Iturria: ELA Sindikatua – 2014/03/10

Los sindicatos y organizaciones sociales que integran la plataforma Gune han llamada a participar en las marchas que en los próximos días se llevarán a cabo en distintas comarcas de Hego Euskal Herria para denunciar “el empobrecimiento y la precariedad”. La primera columna saldrá de Ermua el 11 de marzo.

Los siguientes días partirán columnas de Arrasate, Gernika, Eibar, Erandio, Azkoitia, Santurtzi, Bilbo, Donostia, Basauri, Laudi, Orduña, Irun, Gasteiz, Hernani, Zumarraga e Iruñea.

El 22 de marzo tendrá lugar una marcha a Madrid.

Marchas contra la pobreza

octubre 14, 2013

La plataforma Gune exige a las instituciones vascas que «suplan el deterioro social» que provoca Madrid

Iturria:  diariovasco.com – 2013/10/14

El sábado por la tarde celebrarán manifestaciones en Vitoria, San Sebastián, Bilbao y Pamplona contra la reforma de las pensiones

La plataforma Gune, que lideran ELA y LAB e incluye a una cincuentena de organizaciones sociales y sindicales, saldrá a la calle el próximo sábado en las capitales vascas y en la navarra en contra de la reforma de las pensiones y para exigir a las instituciones vascas que “suplan el deterioro social” que provoca Madrid.

Las manifestaciones, anunciadas ya a finales de septiembre, se celebrarán este sábado por la tarde en las cuatro capitales y se centrarán en denunciar el “nuevo robo” que supone la última reforma de la pensiones y mostrar el rechazo a la misma, además de reclamar un sistema público de pensiones vasco y que Vitoria complemente y cubra la pérdida de ingresos que supondrá esa reforma a los pensionistas.

Los organizadores, con los secretarios generales de ELA, Adolfo Muñoz, y LAB, Ainhoa Etxaide, a la cabeza, han hecho hoy en Bilbao un llamamiento a la participación en estas marchas.

Con ello buscan, en palabras de Muñoz, impedir que la reforma se apruebe y “exigir a las administraciones vasca que suplan el deterioro social que provoca las decisiones que se están tomando en Madrid. Cualquier otra cosa que hagan no nos vale”. Y es que, según ha recordado, con el nuevo factor de sostenibilidad, las pensiones “automática y permanentemente se van a recortar, ya no va a hacer falta hacer más reformas”.

Muñoz, ha arremetido contra unos gobiernos y una clase política que se dedican a “intoxicar”, a fomentar la “ignorancia social” y que va “en limusina” frente al “deterioro monstruoso” que está sufriendo todo lo social. “Ya basta de que la política acepte ser cautiva, estar secuestrada, por un poder económico que está aprovechando la ocasión para hacerse de oro”, ha recalcado.

En este sentido, y junto al deterioro de las pensiones actuales y futuras, el dirigente de ELA ha recordado, además, que los salarios están cayendo “mucho más” que lo que dice el Gobierno español “y de eso no habla nada el Gobierno Vasco”. “Montoro miente y el ministro de Economía, Guindos, también porque la caída salarial está siendo muy grande”, ha insistido.

Rn la misma línea, Ainhoa Etxaide ha subrayado que la reforma de las pensiones no responde, como argumenta el Gobierno, a una necesidad económica o de ahorro, asegurando que “estamos ante una decisión política de seguir robando a la sociedad, de seguir desviando fondos públicos” y que “las instituciones vascas no tienen intención de hacer absolutamente nada ante esta situación”.

“El último pacto político del PSE-PP-PNV no es más que un pacto político para hacer políticas económicas que no cambian la situación, que van a seguir ahondando en la misma tendencia”, ha apuntado.

octubre 14, 2013

Pentsio erreformaren “lapurreta” salatzeko, kalera irteteko deia egin dute

Iturria:  Berria.info – 2013/10/14

Sindikatu eta eragile sozialak biltzen dituen Gune plataformak larunbaterako lau manifestazio deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan.

Pentsioen erreforma onartzea saihestu, eta hala izango ez balitz, Eusko Jaurlaritzari bere ondorioei aurre egin diezaiola eskatu. Helburu horrekin, larunbat honetan Iruñe, Donostia, Gasteiz eta Bilboko kaleak betetzeko deia egin dio euskal gizarteari Gune plataformak —sindikatu eta gizarte erakundeek osatzen dute—. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak argi esan du zergatik: “Iruzur handi bat egiten ari dira, eta dena langileak eta pentsiodunak gero eta pobreago izan daitezen. Dirua gure poltsikotik finantza botereetara eramaten dute”. Horregatik, elite ekonomikoa ala gizartea aukeratu behar dutela ohartarazi die Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak. Izan ere, pentsio erreformarekin 32.000 milioi euro aurreztu gura ditu Espainiako Gobernuak, “eta hor dago arazoa, aurreztu terminoan”. “Diru hori kendu egingo zaigu, eta bankuei eman”, esan du. Horregatik, sistema publikoa bideraezina dela esaten dela dioten mezuei erantzuna eman die: “Bideraezina politika hori da”.

Halako erreforma bat aurrera atera ahal izateko, “ezjakintasun soziala” ezinbestekoa da, Muñozen arabera. “Denek ontzat ematen dute Madrilek egiten duena”. Eta hori da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu diotena: gauza ezberdinak egitea. “Pentsio guztiek egingo dute behera, prekarietatea igoz. Alde horretatik, ezin dira beste aldera begira egon”, esan du Etxaidek. Eta nola aurre egin pentsioen erreformari? Aberastasuna banatuz. “Alternatiba badago, eta bidea zabaldu behar zaio”. Eta hori mobilizazioaren bidez lortzen delako, kalera ateratzeko deia berretsi dute eragile sindikal eta sozialek.

marzo 14, 2013

Milaka arrazoi kalera ateratzeko

A %d blogueros les gusta esto: