Iturria: ELA sindikatua – 2013/05/28
Espediente horrek 18 langile kaleratzea eta lan-baldintzak larriki aldatzea ekarri zituen. Enpresa-batzordeak espedientearen kontsulta-aldiari buruz duen iritzia zera da: enpresak bilerak egin baditu ere, legearen arabera derrigorrezkoak direlako izan da; baina ez du inoiz izan negoziazio-jarrerarik. Amore eman duen puntu bakarra kaleratzeetatik bi kentzea izan da; gainerako gaietan ez du zirrikitu bat ere utzi nahi izan bestelako aukerarik bilatzeko.
Gatazkaren nondik norakoa ezagutzeko, urtebete atzera begiratu behar da; orduan Zuzendaritzak neurri-sorta bat aurkeztu zion Batzordeari, eta neurriak ezarri ondoren hitzarmena negoziatuko zuela hitzeman zuen. Alfus-en hitzarmenak 2011ko abenduaren 31n galdu zuen indarra.
Adostasuna lortu zuten Batzordearekin, irtenbide traumatikorik erabakiko ez zelakoan, eta 24 orduko zerbitzua plantillak egingo zuelakoan.
Uztailean hasi ziren negoziazioak Zuzendaritzaren eta Batzordearen artean, hitzarmena adosteari begira.
Hasieratik gaitzetsi zituzten blindaje-klausulak, eta hitzarmena bi alderdietarako loteslea izatea. Hori dela-eta, langileek mobilizazioei ekin zieten hitzarmen duin baten alde.
Azaroan Zuzendaritzak elkarrizketak eten zituen, berregituratze baten mehatxua eginez. Horren ondorioz langileekin harturiko konpromisoa ere hautsi zen.
Sei hilabete geroago, Zuzendaritzak langileen ordezkariei deitu zien, eta amaierako erregulazio-espediente bat aurkeztu zien. Espediente horrek 18 langile kaleratzea eta lan-baldintzak larriki aldatzea ekarri zituen.
Enpresa-batzordeak espedientearen kontsulta-aldiari buruz duen iritzia zera da: enpresak bilerak egin baditu ere, legearen arabera derrigorrezkoak direlako izan da; baina ez du inoiz izan negoziazio-jarrerarik. Amore eman duen puntu bakarra kaleratzeetatik bi kentzea izan da; gainerako gaietan ez du zirrikitu bat ere utzi nahi izan bestelako aukerarik bilatzeko.
Langileen ordezkariek etengabe eskatu diote Zuzendaritzari beste bideragarritasun-plan bat, aurkeztutakoan ez baita azaltzen nola jardungo duen Alfusek, 16 langile galtzen baditu. Sindikatuen eskariz enpresak berak emandako informazioaren arabera, ordea, deigarria da egunean ateratzen diren kamioien kopurua handiagoa dela, enpresan geratuko diren langileena baino.
Enpresarekin izandako azken bileran, kontsulta-aldia amaitutakoan, eta alderdien arteko aldea handia izanda ere, Batzordeak bere borondatea adierazi zion Zuzendaritzari, gatazka negoziazioen bidez amaitzeko.
Langileek, 36 eguneko greba egin ostean, apirilaren 29an mugagabeko greba bati ekin zioten.
Harez geroztik Zuzendaritzaren erantzuna hauxe besterik ez da izan: segurtasun pribatuko agenteak ugaltzea, detektibeak kontratatzea, eta Ertzaintzari deiak egitea. FCC ez da inoiz harremanetan jarri langileekin, egoera bideratzearren. Esan beharrekoa da bi batzordekidek (bat LABekoa, eta bestea ELAkoa) 14 egun daramatela ITXIALDIAN ENPRESAREN BEDIAKO INSTALAZIOETAN, beste grebalariek 24 orduko txandak egiten dituzten bitartean.
Egoera ito-puntuan dagoenez, maiatzaren 24an langileen ordezkariok FCC-Ambito Norteren Getxoko bulegoetara joan ginen EEEaren ordezko aukera idatziz aurkezteko. Aukera hori kontsulta-aldiko azken egunean adierazi genion Zuzendaritzari, baina ez zuten arretaz aztertu.
Enpresak galdera bat egin zien behin langileei, ea haien ustez enpresa bideragarria zen. Eta gure oraingo proposamena galdera hari erantzutera dator. Gure ustez enpresa bideragarria da, eta hala adierazi diegu idatziz. Baina 16 langile kaleratuz gero, ezin izango da aurrera atera FCC-Alfusko ohiko lana. Izan ere, 16 langile gutxiagorekin ezin da ziurtatu enpresaren bideragarritasuna. Gure proposamenean ez da kaleratze traumatikorik jasotzen, baina bai malgutasun-elementuak negoziatzeko aukera. Eta horrela adierazi genion joan den ostiralean FCC-Ambito Norteko ordezkariari. Halaber, beste bilera bat izatea proposatu genuen, eta FCC-Ambito Norteko ordezkariek maiatzaren 24rako, ostirala, eman ziguten beren onespena. Hori dela-eta, FCC enpresako ordezkariekin egin beharreko bilera horren zain gaude, egoera geldo honetatik ateratzeko irrikan.
Langileok egoera desblokeatzeko eman dugun saiakera horri esker, espero izatekoa da, behintzat, FCCk maiatzaren 31rako iragarrita zeuzkan kontratu-amaierak ez betearaztea.
Bitartean, espedientearen aurkako mobilizazioak aurrera joango dira, eta horren haritik aste honetako asteazkenean —maiatzak 29— Arratiako Mankomunitatearen Osoko Bilkuran langileen ordezkaritza bat agertuko da, eta gatazkaren berri ematen duen idazki bat aurkeztuko die, eta gainera solaskide aritzeko ere eskatuko die.