Posts tagged ‘gerrilla’

marzo 27, 2012

GO pikete informatiboa martxoaren 29an martxan!

Martxoaren 29rako  Hego Euskal Herriko hainbat sindikatu eta gizarte mugimenduk egin duten Greba Orokorrerako deialdiarekin bat eginez, interneteko hainbat aktibistek GO pikete informatiboa berriro ere martxan jarri dugu, greba egunean tokian tokiko informazio zuzena emateko asmoarekin. Horretarako aurreko greba deialdietan erabilitako komunikazio estrategiari jarraipena emango diogu, herritarrek greba orokorrean egindako ekimenei bisibilitatea emanez. Interneteko tresnak erabiliko ditugu ekimenen jarraipena egiteko, eta gurte albiste eta balorazioak plazaratzeko. jarraipena egiteko tresna hauek erabiliko ditugu:

  • http://greba.euskalherrian.info/ Bertan egunean zehar jasotako bideo, argazki eta albisteak plazaratuko ditugu.
  • @grebaorokorra Twitterreko kontua zabalpenerako

Ekimena parte-hartzailea da, eta horregatik webgunearen eskuratu daitekeen informazioarekin, interneten dabilen greba orokorraren aldeko jende guztia edukiak sortu eta elkarbanatzera gonbidatu nahi ditugu. Horretarako greba egunaren bitartean #grebaorokorra traolarekin edukiak etiketatu eta elkarbanatu behar dira, eta greba egunean bertan #m29greba traola erabiliz. Edukiak igotzeko zer egin eta nola etiketatu azalduz bideo hau prestatu dugu:

Herritarren indarra erakusteko eta greba orokorraren benetako eragina ezagutzeko beharrezkoa da herritarrek antolatu eta sortutako gerrilla informatiboa, horregatik  zuenpartehartzea, eta bereziki ekimenaren zabalpena oso garrantzitsuak dira!

Martxoaren 29an guztiok grebara! #grebaorokorra #m29greba

GO pikete informatiboa

 

Anuncios
A %d blogueros les gusta esto: