Posts tagged ‘gasteiz’

mayo 22, 2013

Sábado 25, manifestaciones contra los recortes y por los Derechos Sociales en Bilbo, Donostia, Gasteiz e Iruña

Iturria: Kaos / Berri-Otxoak (Plataforma contra la Exclusión Social y Por los Derechos Sociales) – 2013/05/21

El conjunto de agentes sindicales y sociales que han realizado el llamamiento a la Huelga general del 30 de mayo realizarán este próximo sábado 25 de mayo una serie de manifestaciones contra los recortes y por los derechos sociales y laborales.

Sábado 25, manifestaciones contra los recortes sociales

Maiatzaren 30eko greba orokorra antolatu duten kolektiboek, hainbat mobilizazio egingo dituzte Maiatzaren 25ean, Larunbata. Mobilizazioak murrizketen aurka eta lan eskubideen zein eskubide sozialen alde izango dira. Mobilizazioak izango dira: Iruñea 12:30ean San Lorenzon, 17:30ean Bilbon (Bihotz sakratuan) eta Donostian (Boulevarden) eta 19:00etan Gasteizko Bilbo plazan.

y Por los Derechos Sociales y Laborales Dignos!.

El conjunto de agentes sindicales y sociales que han realizado el llamamiento a la Huelga general del 30 de mayo realizarán este próximo sábado 25 de mayo una serie de manifestaciones contra los recortes y por los derechos sociales y laborales. En concreto estas movilizaciones saldrán a las 12:30 desde San Lorenzo en Iruña; a las 17:30 horas del Sagrado Corazón en Bilbo y del Boulevard en Donostia; y a las 7 de la tarde de la Plaza Bilbao de Gasteiz.

M30 GREBA ORROKORRA

BERRI-OTXOAK
(Plataforma Contra la Exclusión Social y Por los Derechos Sociales)

Mani25mayo2
Anuncios
marzo 12, 2013

Milaka pertsona elkarretaratu da Lehendakaritzaren aurrean murrizketen aurka

Iturria: ELA sindikatua – 2013/03/12

Eusko Jaurlaritza aurrekontuen proiektua eztabaidatzen ari zen bitartean, milaka pertsona elkarretaratu da gaur goizean Lehendakaritzaren atarian ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuak eta hainbat eragile sozialeko kideek deituta. Aurrez, manifestazioan parte hartu dute Gasteizko kaleetan zehar. Sindikatuok eta eragile sozialetako ordezkariek datorren larunbatean murrizketen aurka eta enpleguaren alde Bilbon egitekoa den manifestazioan parte hartzera deitu dute.

Euskal Herrian azken urteotako historian inoiz egin den murrizketarik handiena onartuko duela Eusko Jaurlaritzak, salatu dute. Gastua 1.250 milioi euro murriztuko duen aurrekontu-proiektua onartu da, hau da, % 11,5eko murrizketa, 2012ko aurrekontuekin alderatuta.

“Gizarte-estaldurek jasango dituzte murrizketa ikaragarri horiek. Osasungintzak, hezkuntzak, etxebizitzak, gizarte-prestazioek. Hartara, zerbitzu publikoek eta prestazioek okerrera egingo dute, nabarmen. Gizarteak eskatu eta behar duenaren aurkako noranzkoan doa Jaurlaritza. Gizarte-babes handiagoa behar da, ez eskasagoa. Pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da behar dena, ez kaltetzea”.

Sindikatu eta eragile sozialetako ordezkariek Urkulluk eta bere gobernuak, gainera, langabeziaren aldeko apustu argia egin dutela, azpimarratu dute manifestazioaren amaieran. “Jakin badakite murrizketek langabezia handitzea dakartela, baina ez zaie axola. Langabezia-tasa %17tik gora dago, Europako batez bestekoa baino 7 puntu gorago. Langabeziak gora egiten du hilean-hilean, baina gobernatzen dutenek murrizketen politikari ekiten diote, langabezia areagotzen duen arren. Sektore publikoan lanaldia luzatzeak ere langabezia handitzea dakar. Hain zuzen ere, 35 orduko lanaldia bideratu zuen legea baliogabetu nahi dute, eta haren oinarrian dagoen Gizarte Eskubideen Gutunean jasota dauden gizarte-eskarien aurka jardun”.

Era honetan, enplegua sortzeari eta gizarte-eskubideei lehentasuna emango dieten politikak exijitzen jarraituko dutela, azaldu dute. “Eredu sozial eta ekonomiko berria eskatzen dugu. Proposamen zehatzak ditugu. Proposatzen dugun eredua, posible ez ezik, ezinbestekoa ere bada”.

marzo 12, 2013

Varios miles de personas protestan contra los recortes ante Lehendakaritza

Iturria: ELA Sindikatua – 2013/03/12

Mientras el Gobierno vasco debatía el proyecto de presupuestos, varios miles de personas se han concentrado esta mañana ante la Lehendakaritza convocados por los sindicatos ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE e Hiru y diversos movimientos sociales. Previamente, se ha celebrado una manifestación por el centro de Gasteiz. Representantes de estos sindicatos y de las organizaciones sociales han llamado a participar en la manifestación convocada para el próximo sábado en Bilbao, en protesta por los recortes y en favor del empleo.

El Gobierno Vasco va a dar hoy un nuevo paso a la hora de recortar los derechos sociales y laborales, han denunciado. “Van a aprobar el proyecto de presupuestos que recoge el mayor recorte producido en Euskal Herria en la historia reciente. Ese proyecto reducirá el gasto en 1.250 millones de euros. Es decir, una disminución del 11,5% respecto al presupuesto de 2012”

Al término de la protesta han criticado, también, que “éste brutal recorte va a afectar a las coberturas sociales. A la sanidad, a la educación, a la vivienda, a las prestaciones sociales. De este modo se va a producir un fuerte deterioro de los servicios públicos y de las prestaciones sociales. Se va en la dirección contraria a la que la sociedad demanda y necesita. Se requiere más protección social, no menos. Se requiere que se mejore la calidad de vida de las personas, no que se empeore”

Han denunciado que Urkullu y su gobierno hacen una apuesta segura por el paro.” Saben que los recortes suponen más paro, pero no les importa. La tasa de paro supera el 17%, siete puntos por encima de la media europea. El desempleo se está disparando mes a mes, pero quienes gobiernan siguen con su política de recortes que supone más paro. Aumentar la jornada laboral en el sector público supone también más paro. Y va en contra de las demandas sociales recogidas en su día en la Carta de Derechos Sociales, cuya tramitación dio lugar a la ley de las 35 horas, ley que ahora se quiere echar para atrás”.

En este sentido, han señalado que van a seguir exigiendo el abandono de las políticas de recortes y el incremento de las partidas de gasto social para converger en protección social con Europa. “Las organizaciones sindicales y sociales aquí presentes exigimos un cambio de raíz de las políticas presupuestarias, de las políticas fiscales, de las políticas que nos han llevado a fuerte aumento del paro, de la pobreza y de la desprotección social”.

m16kalera_m12

noviembre 30, 2012

Milaka lagun elkartu dira Euskal Herria Martxaneko azken mobilizazioetan

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/11/30

Amaitu berri da Euskal Herria Martxan lelopean sindikatu eta gizarte eragile ugarik antolatu duten borroka eta mobilizazio astea. Azken ekitaldiak Bilbon, Gasteizen eta Donostian egindako manifestazioak izan dira; jendetza elkartu da hiru manifestazioetan.

ELAk oso balorazio positiboa egiten du gizarte zerbitzuen alde eta enplegu duinaren alde antolatu den kanpaina honen inguruan.

http://www.ela-sindikatua.org/eu/aktualitatea/albisteak/gaur-arratsaldean-manifestazioak-donostia-bilbo-eta-gasteizen-lan-duinaren-eta-eskubide-sozialen-alde//image_large

noviembre 30, 2012

Miles de personas han participado en los últimos actos de Euskal Herria Martxan

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/11/30

Acaba de concluir la semana de lucha y movilización que numerosos sindicatos y organizaciones sociales han organizado bajo el lema Euskal Herria Martxan. Los últimos actos han sido las manifestaciones celebradas en Bilbo, Gasteiz e Donostia, donde han participado miles de personas.

ELA valora muy positivamente esta campaña que ha tenido como objetivo exigir empleo digno y defender los derechos sociales.

http://www.ela-sindikatua.org/es/actualidad/noticias/esta-tarde-manifestaciones-en-donostia-bilbo-y-gasteiz-en-defensa-del-trabajo-digno-y-de-los-derechos-sociales//image_large

septiembre 26, 2012

Arratsaldean ere jendetza handia atera da murrizketei ezetz esatera

Iturria: Berria.info – 2012/09/26

Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean manifestazio jendetsuak egin dituzte eguerdian; ELAren arabera, 105.000 lagun manifestatu dira eguerdian. Arratsaldean eskualdekako manifestazioak dituzte antolatuta sindikatuek. Eguerdiko manifestazioaren ondoren bezala, istilu handiak sortu dira arratsaldean Iruñean, Sarasate pasealekuan.

Arratsaldean ere jendetza handia atera da kalera Hego Euskal Herrian, murrizketen aurkako greba orokorraren harira. Eguerdian 105.000 pertsona zenbatu ditu ELA sindikatuak: Donostian 30.000, Bilbon 30.000, Gasteizen 25.000 eta Iruñean 20.000. Arratsaldeko protestak ere oso jendetsuak izan dira dozenaka herritan. Istiluak sortu dira, eguerdian bezala arratsaldean, Iruñean.

Sindikatu deitzaileetako ordezkariak Bilboko protestan izan dira eguerdian. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak eskerrak eman dizkie grebarekin bat egin dutenei, eta murrizketei aurre egiteko modu bakarra mobiizazioa dela gaineratu du. “Bake soziala nahi dute, gure eskubideen aurka gudan dauden bitartean; belauniko jarri nahi gaituzte”, salatu du. Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak planto egiteko eskatu die politikariei.

Jendetza handia batu da goizeko manifestazio guztietan. Hainbat zutabe atera dira auzoetatik, eta, ondoren, manifestazio nagusia osatzeko bildu dira. Poliziak oso gertutik zaindu ditu manifestazioak, eta Iruñean protesta handiak sortu dira martxaren amaieran, Poliziak kargatu egin baitu. Ke poteak eta pilotakadak bota dituzte manifestarien aurka, Sarasate pasealekuan. Arratsaldean ere leku horretan bertan lehertu dira istiluak. Eserialdia egiten ari ziren pertsonei oldartu zaie Polizia.

“Greba orokorrek eta mobilizazioek ez dutela ezertarako balio pentsarazteko abilezia dauka sistemak, eta pertsona askok hori pentsatzen du”. Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak, ordea, grebari eraginkortasun handia ikusten dio: “Lorpen sozial guztiak borrokan lortu dira, mobilizatuz eta kalera ateraz”. Horregatik, orain gizartea mobilizatzen ez baldin bada “txikitu egingo gaituzte”, haren esanetan. Greba orokorrak tresna baliagarriak direla esan du, eta botere ekonomiko eta politikoak sortzen duen “beldurrari” aurre egiteko mobilizazioarekin erantzun behar zaiola aldarrikatu. “Beldurra sortzen ez badute, ez dira ezer; eurentzat beharrezkoa da”.

Hori dela eta, beldurrak uxatzeko bidea “kolektiboki” egin behar delako, gaur kaleak hartzeko deia egin diote gizarteari ELA, LAB, ESK, CNT, CGT, EILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek eta hainbat eragile sozialetako ordezkariek.

Herenegun egin zuten agerraldi bat sindikatuek, herritarrei dei egiteko. Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiaren esanetan, “beharrezkoa da erantzuna antolatzea”. Gaurkoarekin, bosgarren greba deialdia izango da krisi ekonomikoa hasi zenetik, eta ibilbide horretan mugimendu sozialek eta sindikatuek egin duten lana nabarmendu du Etxaidek: “Une honetan inork gutxik defendatzen du politikan egindako murrizketek emaitzak izango dituela”. Horrez gain, gogorarazi du multzo sozial “handi batek” amore ez emateko jarrera erakutsi duela.

Gutxieneko zerbitzuak

Eusko Jaurlaritzak herenegun argitaratu zuen greba egunean bermatu beharreko gutxieneko zerbitzuen dekretua. Besteak beste, %30eko zerbitzuak ezarri ditu garraio publikoetan. Espainiako Sustapen Ministerioak, ordea, zehaztu du Renfeko aldiriko trenetan zerbitzuen %75 bermatuko dituela puntako orduetan, eta %50 gainerakoan.

Lan egiteko eskubidea defendatu du Confebaskek

Gaurko greba orokorrak “lanerako eskubidea egikaritu nahi dutenengan” eraginik ez izateko eskatu du Confebaskek. Patronalak nabarmendu du aukeratzeko askatasuna “beste edozeren gainetik” egon behar dela, eta lanera joatea erabakitzen dutenek horretarako bermeak izan behar dituztela. Grebaren kontra ere egin du Confebaskek; “enpresei krisitik ateratzeko ahaleginetan lagundu” behar zaiela esan du: “Enpresak dira gure ekonomia, ongizatea eta enplegua sostengatzeko berme bakarra, eta horiei kalte egitea da egin dezakegun akatsik larriena”. Egungo egoera ekonomikoa aintzat hartuta, greba egiteak “ez du ezer konpontzen; areago, okertu egiten du”, esan du Confebaskek.

Halaber, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi du indartu egingo duela polizia taldea. 5.000 ertzain arituko dira lanean.

Ezkerreko hainbat alderdik “borroka” egitera deitu dute

Alternatiba, Antikapitalistak, Aralar, Equo eta Gorripideak taldeek “borroka eta desobedientzia zibila” aldarrikatu dituzte, eta gaurko grebarekin bat egiteko deia egin dute. Salatu dute PPren neurriekin herritarrak eskubiderik gabe geratuko direla, eta ordu gehiagoz lan egin beharko dutela.

septiembre 26, 2012

Euskal gizarteak ezezkoa eman dio murrizketei

Iturria: LAB Sindikatua – 2012/09/26

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia

Bosgarren greba orokorra hiru urtetan

«Bosgarren greba orokorra hiru urtetan. Bigarrena aurten. Gehiegizkoa ez ote den galdetu digute elkarrizketa guztietan. Argi genuen eta gaur argiago oraindik. Miseriara kondenatu nahi gaituztenean justizia sozialaren alde kalera ateratzea ez da sekulan gehiegizkoa izango.

Indibidualismoz, beldurrez eta etsipenez bete nahi dituzten enpresa asko eta asko hustu ditugu. Eta kaleak bete ditugu langileon elkartasunez, duintasunez eta borrokarako konpromisoz. Hau ez da gehiegikeri bat, hau duintasuna da.
Aldaketa sozialak bakarrik lortzen dira langile mugimendu indartsua badago. Eta horrela indartzen da langileria. Zailtasun guztien gainetik elkartasunean eta kolektiboaren indarrean sinestuz.

Langile mugimenduak oso argi izan behar ditu beti non dauden marra gorriak eta horiek zapaltzen dituztenean eman behar den erantzuna gure eskuetan dagoen indartsunea da. Azken erreformak marra gorri guztiak zapaldu ditu langabetuak eta pentsionistak berriro zigortuz, etorkinei osasunerako eskubidea kenduz, zainketak behar dituztenei bizkarra emanez eta zaintzaileei, emakumeei, bizitza oraindik eta gehiago zailduz. Egoerak marra gorri guztiak gainditu ditu gazte guztiei etorkizun duin bat izateko aukera lapurtzea erabaki dutenean. Bosgarren greba bai, guztiz zilegia eta behar beharrezkoa.

Eta benetan greba gehiegi dagoela iruditzen bazaie, badago hau ebitatzeko modua. Gobernuak izatea behingoz urratsa ematen dutenak, klase politikoa izatea boterea dutenei aski dela esan eta planto egiten dutenak. Ez bilatu sindikatuetan eta eragile sozialetan greba deialdi gehiago ez egotearen erantzukizuna. Ez gara geldirik geratuko eta gure erantzuna ez da greba honetan geratuko.

Ya hemos denunciado que nos están imponiendo una dictadura económica. Reforma tras reformas, estas no son las primeras ni va a ser las ultimas. El poder economico dicta, la elite política legisla y los gobiernos someten a la sociedad.

Dictadura economica. No es un titular llamativo. Es la dimensión real de la crisis política viviendo. Gobiernos que se autodefinen como democráticos asumiendo la misión de finiquitar definitivamente un modelo de Estado que reconozca y garantice derechos.
Mañana presentan los nuevos presupuestos del Estado. Van a anunciar nuevos recortes. Van a atacar pensiones, prestaciones y servicios publicos. El que diga lo contrario miente. Con o sin rescate, con o sin intervención. Los recortes no se han terminado.

Los especuladores lo tienen claro. El neoliberalismo es la fase de la que más se ha beneficiado el capital. Ha sido el mayor y mejor negocio de los especuladores hasta ahora. Y lo que hay que hacer para mantener el negocio es darle otra vuelta de tuerca.

Aplicar medidas ultraneoliberales donde las medidas neoliberales yan han dado lo que tenien que dar. Cuantas? Todas las que puedan y las más extremas posibles. Hasta cuando? mientras puedan. Y cuando termina esto pregunta todo el mundo? Si es por ellos en ningun momento, nunca.

Esto solo parará CUANDO SE LES PARE. Hay alguien que de verdad piensa que el capital va a renunciar a sacar el máximo beneficio ha esta situación? De verdad se creen los gobiernos que llegará el dia en el que los especuladores digan voluntariamente que ya tienen suficiente y que es hora de hacer politicas de crecimiento al servicio del pueblo y de la economía real?

Esto solo terminará cuando se le diga a la banca que no se le va a dar ni un euro más, que los recursos publicos se van a utilizar para hacer politicas publicas al servicio de la sociedad. Cuando se le diga a la patronal que ya basta de robar derechos a la clase trabajadora, que lo que ahora toca es devolver todo lo que han robado y está bien guardado en paraisos fiscales.

Habrá gobiernos dispuestos ha hacer eso? Un gobierno que se plante, diga basta, se niegue a recortar, haga una reforma radical en fiscalidad. No miramos a Madrid cuando nos preguntamos eso. Es responsabilidad de las instituciones vascas plantarse ya ante todo esto.

Mañana impondran una autoridad fiscal. Un grupo de tecnócratas impuestos por el Estado español que vendrán también a las administraciones de Hego Euskal Herria para intervenir las cuentas y decir en que tenemos que gastar. Un grupo de personas con más poder que los responsables institucionales que se va a cargar la ya anoréxica capacidad de autogobierno del marco estatutario. Seguir acatando todo esto es un suicidio politico y economico. No dar pasos reales y efectivos YA! es añadir más dificultades a una solución que ya es suficientemente dificil.

El otro dia decia Lujua que el pais no está para huelgas. Que mejor haríamos trabajando de lunes a viernes y movilizandonos los fines de semana. No tenemos ninguna intención de poner las movilizaciones cuando a la patronal mejor le convenga, no tenemos ninguna intención de renunciar a nuestro derecho a la huelga. Pero sí, efectivamente, mucho mejor nos iria si aquí hubiera trabajo, si tuvieramos un empleo digno, dias de descanso reconocidos y prestaciones sociales suficientes para disfrutar todos y todas de los fines de semana.

Mucho mejor nos iria si estuvieramos hablando de como se consigue eso. Porque poder se puede. Se puede si se reparte el trabajo y se reparte la riqueza. Se puede si se desarrollan los servicios publicos, si se hacen políticas publicas. Se puede si se invierte. Si se invierte en modelo economico y modelo social. Eso es lo que venimos demandando desde el principio. Dejar de especular e invertir en euskal herria. Invertir en sociedad que eso siempre, siempre da beneficios.

Biderik zailena hartu genuen 2009an greba orokorra deitu eta eredu berri baten alde borrokatzea erabaki genuenean. Zaila eta luzea izango da. Bai. Baina gaur dagoen bide duin bakarra da, etorkizuna ziurtatzen digun bide bakarra.

Planto egiteko momentua da, ezin dugu bide honi lotuak jarraitu. Langileak erakutsi dugu ez gaudela eskulotuak. Erabakiak hartzen direnean posiblea dela herri hau gelditzea beste bide bat hartzeko. Urrats handia eman dugu gaur langileak. Zorionak gaur kalera atera zareten guztiei, gure elkartasunik beroena greba eskubidea bortxatu zaielako hemen ez dauden gizon eta emakumeei. Aldaketa sozialak langile mugimendu indartsu batek bakarrik lortzen dituela esan dugu. Gehiago diogu, langile mugimendua indartzen jarraitzen badugu EZ DAGO ALDAKETA SOZIALAK EKARRIKO DITUEN BIDEA GELDITZERIK.

Gora euskal herriko eta munduko langileria!
Gora langile borroka!»

septiembre 26, 2012

Irailak 26: Greba eta Mobilizazio Eguna – Gasteiz

Iturria: Gatesteiz Hoy – 2012/09/26

Manifestación del 26 de septiembre en Vitoria-Gasteiz.

septiembre 26, 2012

Adolfo Muñoz: “Gizarteko eztabaida irabazita dago; politikoa ez, kalean gertatzen denari entzungor egiten baitiote”

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/09/26

Eguerdian Bilbo, Iruñea, Donostia eta Gasteizeko kaleetan bildu den jendetza gaurko greba orokor deialdia izaten ari den babes zabalaren adibiderik onena da. Orotara 105.000 lagun izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan kalera atera diren lagunak.

Hau izan da bere parte-hartzea

septiembre 26, 2012

Irailaren 26rako Hego Euskal Herrian deitutako greba orokorraren jarraipena zabala izaten ari da

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/09/26

Grebaren deitzaileek (ELA, LAB, STEE-EILAS, ESK, Hiru, EHNE, CGT eta CNT, hainbat gizarte-kolektiborekin batera) gaurko greba egunaren jarraipen zabalari buruzko iritzi ona dugu. Lanuztea Hego Euskal Herriko arlo eta enpresetan orokorra izan da. Esaterako, industriako enpresen %56, itxita dago.

Komunikatu osoa PDF formatuan, taula eta guztia

Aztertutako enpresa guztien artetik %70,74an erabateko lanuztea edo %30etik gorakoa izan da.

Gure datuen arabera, erabateko lanuztea –%70etik gorakoa– 297 enpresatan izan da, hots, %56,03an.

Nafarroan lanuztea itxurazkoa izan da Iruñerrian, non enpresa garrantzitsu askotan greba egin baitute. Sakanan, Leitzan eta Baztango bailaran jarraipena handia izan da.

Beste batzutan bezala, kooperatiba-mugimenduko enpresa esanguratsuetan ere greba egiten ari dira langileak: Orkli, Irizar, Fagor Ederlan, Ampo.

Bestalde, greba egiten ari den enpresa handien kopuruaz gainera, aipatzekoa da enpresa txiki eta ertain (este) askotan ere deialdiarekin bat egin dutela beharginek.

Beraz, arlo industrialeko datu erkatuek adierazten dute grebak jarraipen orokorra izan duela, eskualdez eskualde desberdina bada ere.

Greba egiten ari diren enpresa batzuk aipatze aldera, honako hauek ditugu:

ARCELOR MITTAL BERGARA, TALLERES DE ESCORIAZA, TALLERES DE ESCORIAZA–IRUN, ARCELOR MITTAL ZUMARRAGA, INDAR (GRUPO INGETEAM), GRUPO BELLOTA, GKN LEGAZPI, CAF BEASAIN, CAF IRUN, CIE LEGAZPI, ARCELOR MITTAL OLABERRIA, CORRUGADOS AZPEITIA-LASAO, KSB ITUR, INDUSTRIAS AUXILIARES GETARIA Y AIA, HUYCH.WANGNER (ANTIGUA PEROT), SAPA OPERACIONES, CIE RECYDE, RODISA, FUNDIC. WIND ENERGY CASTING SA DEBA, HIJOS DE JUAN DE GARAY, S.A.,ARCELOR MITTAL AGURAIN, SAPEM, WIND ENERGY CASTING FUNDICIONES, JEZ SISTEMAS FERROVIARIOS, KIME, S.A., GOMETEGI, S.L., ARALUCE, S.A, TARABUSI, S.A, GEA IBERICA, S.A., ORMAZABAL Y CIA., MATRICERIA DEUSTO. S.L., IND.DE TUBERIAS AERONAUTICAS, ESPECIAL GEAR TRANSMISIONS (EGT), ELECTROT.ARTECHE HNOS,S.A., MFS – SINTERING (FERSINT)…

Lanuztea hauetan ere egiten ari da:

SARRIO PAPEL, MUNSKJO, KIMBERLY, SMURFIT, ARALAR, MONDY, CEMOSA, GUARDIAN LLODIO, ARKEMA, UNIPAPEL, MEAD, SAVASA…

Gainerako arloetan, frogatutako datuek honoakoa adierazten dute:

Bidaiarien garraio sektorean, Eusko Trenen eta Eusko Trenbide Sarean gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira egin. Metroan eragin handia izan du lanuzteak. Gasteizen aipagarria da TUVISAn %80ko jarraipena lortu duela grebak. Salgaien garraioan greba handia da.

Eraikuntzan, greba ia erabatekoa izan da Gipuzkoako lanetan, eta oso garrantzitsua Bizkai, Araba eta Nafarroan. Gainera, aipatu beharra dago zementu lantegi guztiak gelditu egin direla: Lemona Industrial, Añorgako eta Arrigorriagako Financiera y Minera). Bilboko Portuan ere lanuztea izan da.

Arlo publikoari dagokionez, irakaskuntzan grebaren jarraipena oso handia izan da. Irakaskuntza publikoan lanuzteak ikastetxeen %75ean eta Haurreskolen %85ean izan du eragina. Itunpeko ikastetxeen artean, ikastola gehienek ateak itxita ditute, eta gainerako zentroetan jarraipena handia da, lurralde eta eskualdeka desberdina izanik. Unibertsitatean ere greba handia izan da: Leioako eta Arabako campusetan jarduera %10ekoa izan da, eta Ibaetan, berriz, %5ekoa.

Grebaren jarraipena udal eta foru-aldundietan oso garrantzitsua izan da EAEko hiru lurraldeetan, batik bat Gipuzkoan, non ia udal guztiek bat egin baitute grebarekin, Irunek eta Eibarrek izan ezik. Bizkaiari dagokionez, aipagarria da eskualde batzutako lanuzte orokorra (Busturialdea, Durangaldea…), baita Bilboko Udalean eta Arabako Aldundian izan dena ere.

Administrazio Autonomikoan, jarraipena handia izan da, %70etik gorakoa, eta justizia arloan, erantzun zabala lortu du grebak; kasu askotan gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira izan.

Osakidetzako arloetan, ospitaletan zein lehen arretako sarean, erantzuna ez da hain handia izan, gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak zirelako eta berez langile kopurua eskasa delako.

Arlo sozio-sanitarioan grebak jarraipen handia lortu du, eta kasu gehienetan gutxieneko zerbitzuak soilik zeuden irekita. Hain zuzen, Justizia Goi-Auzitegiak Lan sailak gutxieneko zerbitzuei buruz emandako agindutik geriatrikoei zegokien artikulua indargabetu du, ezarritako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak zirela ebatzita. Gehiegikeria honi aurre egiteko denbora faltak ez du eragotzi grebaren emaitza ona.

Zerbitzu pribatuetan, greba handia izan da:

Merkatu handien artean Donostialdeko Mercabugattiko jarduera ia erabat gelditu da, eta Mercabilbaon ere greba ia erabatekoa izan da.

Kale-garbitasunaren arloan, lanuztea oso handia izan da, bereziki Donostian eta Gasteizen; bi hiri hauetan greba ia erabatekoa da. Eraikinen eta lokalen garbitasunari dagokionez, jarraipena itxurazkoa izan da. Ikastetxeetako jantokien arloan, sukalde zentraletan zein ikastetxe publiko eta pribatuetako jantokietan, greba oso garrantzitsua izan da.

Finantza arloan, berriz, eragina han-hemenka izan du grebak, eta jardueran arazoak eragin ditu. Aurrezki-kutxetan lanuztea %25etik gorakoa izan da.

A %d blogueros les gusta esto: