Posts tagged ‘Fondo Monetario Internacional’

mayo 11, 2012

Mikel Noval Errusiako RT telebistan Bankiaren nazionalizazioari buruz

Mikel Novali elkarrizketa Errusiako RT telebistan Bankiaren nazionalizazioari buruz.
Entrevista a Mikel Noval en la televisión rusa RT sobre la nacionalizacion de Bankia

2012/05/10

Anuncios
marzo 13, 2012

ELA eta Galiziako CIG-k erreformaren aurkako arrazoiak azalduko dituzte Madrileko Kongresuan

2012/03/13
 
Datorren ostegunean, ELA eta CIG sindikatuetako idazkari nagusiak, Adolfo Muñoz “Txiki” eta Xesus Xeiso, alderdi parlamentarietako ordezkariekin elkartuko dira Madrileko Kongresuan erreformaren aurkako arrazoiak azaltzeko.

Bi sindikatuetako arduradunek erreformaren aurkako idatzia banatuko diete alderdi parlamentarioetako ordezkariei.

Sindikatuen esanetan, jokoan garrantzi handiko gauza asko dago, langile-klasearentzat eta gizarte guztiarentzat, batik bat talderik ahulenentzat. Gauza bat argi dago: Eskubide laboral eta sozialek ez daukate zerikusirik krisiaren jatorriarekin, baina ebidentzia hau gorabehera, egiten den politikak eskubide horiei ordainarazi nahi die krisia. Jokabide hau injustizia nabarmena da.

Baina larria ez da hori bakarrik. Eskubide laboral eta sozialei eraso egiteko erabakiak ez dio onik egiten ekonomia errealari; aitzitik, egoera ekonomikoa zeharo okertzen du, krisiari irtenbide solidarioa emateko aukera galarazten du, eta jende asko pobrezian eta bazterketan erortzea eragiten du. Greba orokorra aski dela esateko egingo dugu, zentzurik gabeko joera hau geldiarazteko eta ez hanka ez bururik ez duen egoera hau amai dadin; bestelako ikuspegi bat indartu nahi dugu, eta hau gizarteratzea ezinbestekoa da.

Bestalde, zor eta defizit publikoa aprobetxatu egiten dira doikuntza estrukturalen agenda errazago zuritzeko. Neoliberalismoaren aspaldiko errezetak, zeinak munduko beste eskualde batzutan hondamendi itzelak eragin dituzten, Europan ere gogotsu ari dira ezartzen; Europak makalik zegoen eta fama txarra zuen Nazioarteko Diru Funtsa berpiztu du. Hau da Europak hartu duen rola, ia klase politiko guztiaren babesarekin.

ELA y el sindicato gallego CIG mostraran su rechazo a la reforma en el Congreso de Madrid

13/03/2012
 
El próximo jueves, los secretarios generales de ELA y CIG, Adolfo Muñoz “Txiki” y Xesus Xeiso, mostrarán su rechazo a la reforma laboral en un encuentro con los partidos políticos con
representación en el Congreso de los Diputados en Madrid.

Los representantes sindicales presentarán un documento en el que se subraya la gravedad de la reforma que socava los derechos laborales y sociales de los trabajadores y trabajadoras que “no tienen ninguna responsabilidad en el origen de la crisis”.

Pero la gravedad no se reduce sólo a eso. “La decisión de que los derechos laborales y sociales sean atacados, lejos de afectar positivamente a la economía real, empeora gravemente la situación económica, impide una salida solidaria a la crisis y condena a muchas personas a la pobreza y a la marginación. La huelga general la hacemos para decir basta, para parar este sinsentido y para reforzar un planteamiento alternativo que existe y que es imprescindible socializar”.

Los sindicatos ELA y CIG critican que “la deuda pública y el déficit público se instrumentalizan para argumentar más fácilmente la agenda de los ajustes estructurales. La vieja receta del neoliberalismo que tantos estragos ha causado en otras zonas del mundo se está aplicando con fruición en Europa, que ha resucitado al maltrecho y desprestigiado Fondo Monetario Internacional. Ese es el papel que desempeña hoy Europa con el aplauso de prácticamente toda la clase política”.

A %d blogueros les gusta esto: