Posts tagged ‘Ertzaintza’

junio 18, 2013

Troquenorreko langileak indarrez kanporatu ditu Ertzaintzak

Iturria: Berria.info – 2013/06/18

Ertzaintza 10:30ean sartu da Troquenorren. Lantegia desjabetzeko, ehun ertzain inguru bidali dituzte epaitegiko ordezkariarekin, eta hiru ordutan atera dituzte 70 bat langile handik, azkena 13:30ean.Tentsio uneak izan dira. ELAk Jaurlaritza kritikatu du etorkizuna duen enpresan sortutako liskarrak Ertzaintza bidalita konpondu nahi izateagatik. Bideoa: protesta, kanpoan (#Troquenor Ez Itxi 1).

[youtube http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=gQH6kFuKi38]

Lantegi barruan tentsio uneak izan dituzte langileak kanporatu dituztenean. Langileak aurre egin, eta goiko aldera igo dira. Leihoetan pankartak zabaldu dituzte. Ertzaintzak, ordea, langileak aterarazi ditu, sare sozialetan zabaldu diren argazkietan ikus daitekeenez. Kalera atera ahala kanpoan bildutakoen txaloak jaso dituzte. Senitartekoak eta inguruetako enpresetako langileak joan zaizkie gaur babesa ematera ate nagusira. Azken langilea ateratzearekin batera, ordea, epaitegietako ordezkariak sartu eta serraila aldatu diote ateari.

Troquenorren gaur goizean gertatutakoa salatu du ELA sindikatuak. Adolfo Muñoz Txiki idazkari nagusiak Jaurlaritzari galdegin dio bere industria politika ertzaintza bidalzea den. “Herri honetan ez dago industria politikarik”, ondorioztatu du. “Produktua eta etorkizuna dauka enpresak”, baina “enpresa ia irtenbiderik gabe utzi dutenek ondasunekin geratzeko prozesua egin” dutela salatu du. Txalogarria iruditu zaio, berriz, “langileek erakutsi duten duintasuna beren lanpostuak defendatzerakoan”.

Maribi Ugarteburu Bilduko parlamentaria ere han izan da, eta kazetari batekin barrura sartzen uzteko eskatu die ertzainei, baina ukatu egin diote.

Ertzaintza 10:30ak inguruan sartu da lantegira alboko ate bat apurtu ostean. Maiatzaren 6tik zeuden langileak itxialdian, eta ertzainek sartuko zirela mehatxu egin arren, barruan geratzea erabaki dute. Ertzaintzako alboko atetik sartu da azkenean, goizetik kanpoan bilduta zeudenak saihesteko. Horiek enpresaren alde egitea aurpegiratu diete ertzainei, eta langileak direla esan diete, “ez delitugileak”.

“Historian lehen aldia da hau kaleratuak izan gabe enpresa bateko langileak kanporatzen dituztena”, esan du Jesus Alberto Llona langile batzordeko presidenteak. “250.000 eurogatik kanporatzen gaituzte, enpresariak Gizarte Segurantzari eta Eusko Jaurlaritzari zenbait milioi euro zor dizkion arren. Ordain dezala lehenengo zor duena, eta etor daitezela gero gu kaleratzera. Eurei ez diete ordainarazten”, gaineratu du.

Bitan banatu da Ertzaintza

Sondikako Troquenor lantegira (Bizkaia) 10:00ak inguruan iritsi da epaitegiko ordezkaria Ertzaintzaren babesarekin. Asko izan dira Sondikara hurbildu diren furgonetak, eta ertzainak, ehun inguru, bitan banatu dira lantegiaren eta langileen defentsan desjabetzea oztopatzeko bildu direnei iskin egiteko. Alde batetik, han bilduta zeudenei aurre egin die Ertzaintzak, eta, bestetik, sarrera nagusia ez den beste batetik lantegira sartu da.

Epaitegiko ordezkaria langile batzordeko ordezkariekin hitz egiten aritu da iritsi eta berehala. Esan die desjabetzea etetea ez dagoela bere esku. Langileek ez dute amore eman, ordea, eta bere horretan geratu da egoera, Ertzaintzak sartzea erabaki duen arte. Tentsio uneak bizi izan dira orduan.

Inguruetako enpresetako langileak, babesa ematen 

Enpresako jabeek tresneria eraman nahi dute, eta, hori oztopatzeko, 120 langileak zeuden lantegian itxita. Elkartasunez, goizean goizetik, horien familiak eta inguruetako enpresetako beste langile batzuk kanpoan bildu dira. Ertzaintzaren zain izan dira, eta goizeko hamarrak baino lehen iritsi dira horiek, epaitegiko ordezkariarekin. Hainbat ertzain joan dira Troquenorrera, hamar furgoneta inguru, eta tentsioa handitu da.

Desjabetzea oztopatzeko protesta egiteaz gain lantegiko atea kate batekin eta sarraila batekin itxi dute. Eraman nahi duten tresneria oso baliagarria dela esan dute langileek, eta, hori eramanez gero, ez lukete aterabiderik izango. Lehenago ere saiatu ziren enpresa desjabetzen, maiatzean. Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu diote langileek.

“Gizarte osoaren aurkako ekintza”

Langileek diotenez, desjabetuz gero “gizarte osoaren aurkako ekintza” izango da. Azaldu dute Troquenor zenaren ugazabek “hondoratu” zutela enpresa, “kudeaketa tamalgarriagatik”, eta gogorarazi dute milioika euroren zorrak dituztela erakunde publikoekin.

“Desjabetzearekin zituzten zorrei muzin egin, eta lantegiaren tresneria baliotsua eskuratzeko aukera izango dute”. Horrez gain, 120 langileak kalean geratuko direla adierazi dute. Hala, desjabetzea eragozteko laguntza eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Zazpi milioi euroko zorra

Langileek emandako datuen arabera, enpresak 7 milioi euro zor dizkio Jaurlaritzari, beste 7 milioi Gizarte Segurantzari, eta 3,6 milioi Bizkaiko Ogasunari. “Ezin dugu ahaztu langileok 250.000 euroko zor baten ondorioz kaleratuko gaituztela”. Enpresak etorkizuna izan dezakeelakoan daude, dituen tresnengatik eta langileriaren jakinduriagatik.

Maiatzaren hasieran epaitegiko ordezkaria eta sarrailagilea joan ziren lantegia desjabetzera, baina enpresako 120 beharginak aurkitu zituzten atarian, prozesua oztopatzeko asmoz, eta lortu zuten. Gaur ere, lanpostuak defendatuko dituztela iragarri dute.

Inasa gogoan

Troquenorren gertatzen ari denak Irurtzunen (Nafarroa) Inasa enpresarekin gertatutakoa dakar gogora. Han ere tresneria eraman nahi izan zuten jabeek, baina langileek herri harresia eraiki zuten, eta oztopatu egin zuten, beste irteera bat posible zela aldarrikatuz.

Aurreko astean inbertsoreak berriro izan ziren Inasan, negoziatzeko prest.

Anuncios
agosto 30, 2012

ELA Ertzaintza cree “irresponsable” la marcha de Ares, al que acusa de “abandonar el barco”

Iturria: El Correo / Europa Press – 2012/08/30

Ha asegurado que, en términos generales, la legislatura de el consejero se ha caracterizado por “los recortes para los trabajadores”, así como por una “mala gestión”

La responsable de ELA Ertzaintza Gala Paulogorran ha calificado de “irresponsable” la decisión de Rodolfo Ares de dejar el Departamento de Interior para coordinar la campaña electoral del PSE y le ha acusado de “abandonar el barco” porque “el trabajo no está terminado”.
Paulogorran ha asegurado que, en términos generales, la legislatura de Ares se ha caracterizado por “los recortes para los trabajadores”, así como por una “mala gestión”.
“Los cursos, comisiones, plazas, todo aquello que han sacado, ha sido con trabas y sacando puntilla a todo”, ha explicado. Como consecuencia, ELA cree que el servicio a la ciudadanía “se ha visto mermado” porque “cuando se corta, se reduce la calidad”.
Además, ha censurado que haya dejado su cargo institucional “por intereses partidistas”, en una actitud “irresponsable total” para los ciudadanos y la propia Ertzaintza, a la que “deja embarrada con unas comisiones de servicios que no hay por donde cogerlas”. La responsable sindical ha advertido a Ares de que “el trabajo no está terminado” por lo que su decisión supone “abandonar el barco”.
Paulogorran ha acusado al todavía consejero de “no haber dado ni agua” a ELA Ertzaintza durante su mandato, pese a haber solicitado reuniones o información, actitud que no ha mantenido con “sindicatos más afines”. “A nosotros, ni agua”, ha lamentado.
ELA ha reiterado que “queda trabajo que hacer, hay muchos temas por cerrar, por lo que es una actitud irresponsable con la Ertzaintza y la sociedad”.
julio 13, 2012

ELA-Ertzaintza denuncia la “gestión desastrosa” de SOS Deiak por parte de Interior

Iturria: Deia.com – 2012/07/12

ELA Ertzaintza ha denunciado la “gestión desastrosa” del  Departamento de Interior respecto al servicio SOS Deiak de  Emergencias, que ha sufrido, según han dicho, “modificaciones  sustanciales”.

BILBAO. La central sindical ha indicado en un comunicado que, inicialmente, el  pasado mes de diciembre, se modificó la normativa en lo referente a tasas y precios públicos para hacer posible el cobro a la ciudadanía por búsquedas, rescates y/o salvamentos, lo cual “afecta  de manera mas grave a la ciudadanía de menor poder adquisitivo”.

Con posterioridad, en marzo, según su versión, se cambiaron “de  manera no regulada por la Ley de Emergencias”, los Centros de  Coordinación de Emergencias, de forma que se diseccionó la actividad  en dos apartados, “uno para conformar el servicio que recibe las  llamadas para ayuda y salvamento y otro, para el desarrollo de las  emergencias y coordinación de medios que participan en las mismas”.

Han criticado que se hayan cerrado los centros de Gipuzkoa y Araba  para recibir, en primera instancia, las llamadas, centralizándolas en  Bizkaia y ha recordado que “antes de dividir en dos el servicio” y  centralizarlo en territorio vizcaíno, era la Ertzaintza, “con el  personal adscrito a LAZLZ-SADAE”, la que “se responsabilizaba de  estas actividades”, en algunos casos “con el apoyo de personal de  subcontratas”.

“A partir de la citada modificación se ha excluido al personal de  la Ertzaintza de la recepción de llamadas, incluso cuando hay  momentos en que ese servicio de recepción esta sobrecargado”, ha  señalado.

FORMACION “INSUFICIENTE Y RACANA”

ELA ha censurado que, “salvo la formación insuficiente y rácana”  para enseñarles el funcionamiento de la aplicación Euskadi, la  Ertzaintza “no ha recibido ningún otro curso de formación o  actualización y reciclaje, y en lo que corresponde al centro de  Bizkaia ni tan siquiera se mantienen reuniones de trabajo o sistemas  similares para transmitir instrucciones nuevas”.

“La situación es de total marginación, sin olvidar que, además,  sin causas justificada alguna, se han utilizado con profusión los  cambios de ubicación interterritorial del personal y que personal contratado que, como consecuencia de la centralizacion del servicio,  no aceptó el traslado a Bilbao, ha sido despedido”, han añadido.

A juicio de ELA, estas decisiones, “han propiciado que la  actuación y actividad se centre en cumplimentar las meras medidas de  control impuestas por el Departamento de Interior, sin tomar en la  mas mínima consideración lo que piensan o demandan la ciudadana en general los trabajadores del servicio en particular o  las Instituciones de los diferentes territorios”.

Según ELA, cuando “en un Servicio de Emergencias los segundos se  pueden convertir en causa de vida/muerte, una de las consecuencias  que ha conllevado la decisión de unificación centralizada es la  ampliación del tiempo de respuesta además de que este alejamiento del  servicio respecto a la ciudadanía conlleva una perdida de calidad en  el servicio prestado, sin obviar los riesgos derivados para la  ciudadanía que pudiera encontrarse indefensa en el caso de una avería  o desastre que pudiera acaecer en ese único centro de atención.

Por todo ello, desde el sindicato han asegurado que las medidas adoptadas en este ultimo año son negativas y ha responsabilizado al  Departamento de Interior de este “empeoramiento por cuanto son  quienes, no respetando ni tan siquiera lo legislado, han propiciado  esta situación, subrayando que esta responsabilidad recae sobre ellos  y en ninguna caso sobre el personal que pese a estas circunstancias  se esfuerza en prestar el mejor servicio posible a la ciudadanía”.

A %d blogueros les gusta esto: