Posts tagged ‘Elkarkidetza’

octubre 29, 2012

ELAk Elkarkidetzako ekarpenak egin daitezkeela eta egin behar direla berresten du

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/10/26

ELAk positibotzat jotzen du Konstituzio epaitegiak, Eusko Jaurlaritzak jarritako inkostituzionalitate errekurtsoa tramitera onartu izana eta EAEko administrazio guztiei exijitzen die bertan behera utzi dituzten Elkarkidetzara egin beharreko ekarpenak mantendu eta aktibatu ditzaten.

Aurreko abenduan, Rajoyren Gobernuak, Dekretuz, administrazio publikoei enplegu pentsio planei egin beharreko ekarpenak egiteko ezintasuna ezarri zien. EAEko udal eta foru administrazioan, urte askotan borrokaz eta negoziazioaz lortu eta kontsolidaturiko Elkarkidetza BGAEari eraso zuzena suposatu zuen horrek.

Dekretu hauek medio, Rajoyren Gobernua inposatu nahian dabilen erabakiak, Pentsio alorrean Europako ildoen kontrako erabakiak dira, bizi arteko Elkarkidetza bezalako sistemen alde egin eta langileak babestu beharrean, berauek txirotu eta babesik eta erregulaziorik gabe uzten baititu. 

Hau ez da langileen lan baldintzen aurkako eraso bat bakarrik, baita Euskal Autogobernuaren aurkako eraso argi bat ere. Izan ere, BGAE alorrean, konpetentziak transferituak daude eta Espainiako Gobernua gai honetan dekretuz sartzean, berauek bereganatzen ari baita.

Zentzu honetan, positibotzat jotzen dugu Konstituzio epaitegiak, Eusko Jaurlaritzak  administrazio publikoei pentsio planei ekarpenak egiteko debekua ezartzen dien 20/2011 Erret Dekretuaren aurka jarritako inskostituzionalitate errekurtsoa onartu izana,

ELAk Hego Euskal Herriko instituzioei exijitzen die Madriletik ezarri nahi dizkiguten dekretuak ez aplikatzeko eta Euskal Herrian politika propioak aplikatzeko, eta ildo honetan, Elkarkidetzara egin beharreko ekarpenak mantendu eta bertan behera utzitakoak aktibatu ditzatela, izan ere gaur egun, ekarpenak egiteko borondate politikoa duenak, egin baititzake.

Anuncios
octubre 29, 2012

ELA insiste en que se pueden y se deben hacer aportaciones a elkarkidetza

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/10/26

ELA valora positivamente que se haya aceptado a trámite el recurso de incostitucionalidad que interpuso el Gobierno Vasco y exige a todas las administraciones de la CAPV a que mantengan y en su caso reanuden las aportaciones suspendidas a Elkarkidetza.

El pasado mes de diciembre el Gobierno de Rajoy dictó mediante un Decreto, la prohibicion para las administraciones publicas de realizar aportaciones a planes de pensiones de empleo.

Para la administracion local y foral de Euskadi, un ataque gravísimo a la EPSV Elkarkidetza, logrado y consolidado mediante muchos años de lucha y negociacion.

Las decisiones que a base de decreto está queriendo imponer el Gobierno de Rajoy contradicen las directrices Europeas en el tema de las pensiones, ya que en vez de proteger a los trabajadores/as y apostar por un sistema vitalicio como el de Elkarkidetza, desregulan y desprotegen a los mismos apostando por empobrecerles.

No es sólo un ataque a las condiciones laborales de los/as trabajadores/as, sino también un ataque claro al Autogobierno vasco al estar transferidas las competencias en materia de las EPSV y al decretar el Gobierno en esta materia, se está apoderando de las mismas.

En este sentido valoramos positivamente que el Tribunal Constitucional haya admitido a trámite el recurso de inconstitucionalidad que interpuso el Gobierno Vasco  contra el Real Decreto Ley 20/2011 que prohibe a las administraciones publicas realizar aportaciones a planes de pensiones.

Desde ELA, exigimos a las instituciones de Hego Euskal Herria, a que no acepten los decretos de Madrid y apliquen políticas propias en Euskadi, y por consiguiente mantengan o reanuden las aportaciones suspendidas a ELKARKIDETZA, ya que hoy, el que tenga voluntad política de pagar, lo puede hacer.

A %d blogueros les gusta esto: