Archive for marzo 27th, 2014

marzo 27, 2014

Los trabajadores de FNAC Bilbao convocan una huelga para el sábado

Iturria: El Correo – 2014/03/26

El comité de empresa de la tienda, formado por UGT y ELA, protesta por la “insistencia en recortar salarios y derechos laborales, a pesar de los importantes beneficios”

El comité de empresa de la tienda del FNAC en Bilbao, formado por UGT y ELA, ha convocado huelga para este sábado en protesta por la “insistencia de la empresa en recortar salarios y derechos laborales, a pesar de los importantes beneficios que obtiene el grupo”. La huelga se enmarca dentro de las movilizaciones previstas en todos los centros del Estado.

La sección sindical de UGT en FNAC ha rechazado la que sería la primera modificación sustancial de las condiciones laborales por una “supuesta previsión de pérdidas en el sector de grandes almacenes en el 2014. Según sostiene, la realidad es bien distinta y el grupo tiene “una rentabilidad creciente aún en estos momentos de crisis”.

“Los trabajadores de este sector ya hemos sufrido unos sablazos brutales en nuestras condiciones salariales y laborales mientras vemos las cuentas de resultados crecer año tras año”, asegura UGT. Explica en este sentido que los trabajadores de FNAC ya han sufrido un recorte a través del convenio colectivo de grandes almacenes, que supuso una disminución salarial, fruto del incremento de la jornada anual y la congelación del salario base.
Por ello, rechazan este convenio y el “nuevo intento” de recorte por parte de la empresa, una empresa con beneficios “millonarios y, lo más importante, crecientes”. “En todos estos años, incluido 2013, la previsión de pérdidas ha sido superada por beneficios crecientes de un año con respecto al anterior”, insisten.

Anuncios
marzo 27, 2014

“Beste toki batzuetan, erreforma berdinekin, kutxek iraun egin dute”

Iturria: Berria.info – 2014/03/27

Hainbat sindikatuk eta gizarte eragilek salatu dute suntsitzen ari dela euskal finantza erakunde publiko bat sortzeko aukera.

Orain arte izandako prozesuan atzera egingo balitz, eta beharrezko neurri politiko eta legegileak hartuko balira, posible litzakete kutxen gaineko kontrol publikoa handitzea, kutxek irautea alegia. “Beste toki batzuetan, erreforma berdinekin, hala izan da”, adierazi dute, gaur goizean, euskal finantza sistema publikoa aldarrikatzeko egindako agerraldian.

ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek, EKA kontsumitzaile elkarteak eta RAES ekonomia solidarioaren sareak egin dute bat, besteak beste, eskaerarekin. Haien esanetan, Kutxabanken pribatizazioaren helburu bakarra da Hego Euskal Herrian urte luzeetan ereindako aurrezki eta aktiboak “etorkizuneko akziodunen eta espekulatzaileen” esku jartzea.

Halaber, esan dute suntsitzen ari dela euskal finantza erakunde publiko bat sortzeko aukera. Erakunde horrek kudeaketa “pertsonen eta gizartearen mesedeten” egin behar lukeela diote.

 

marzo 27, 2014

Lanbidek kontratuen %2 baino gutxiagotan egiten du bitartekaritza

Iturria: Berria.info – 2014/03/27

EAEko enplegu zerbitzu publikoak 21.600 kontratu diruz lagundu ditu 2013an, enpresei emandako pizgarrien bidez.

Lana lortzeko tenorean enplegu zerbitzu publikoek oraindik ere zer esan gutxi dute. Lanbidek, esaterako, 13.425 lan eskaintza bideratzeko bitartekaritza egin zuen 2013. urtean. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan sinatu ziren kontratuen %2 baino gutxiago izan ziren. Guztira, 678.945 egin ziren joan den urtean.

Datua Adolfo Alustiza Lanbideko zuzendariak eman du gaur, enplegu zerbitzu publikoaren iazko balantzea aurkezteko egin duen agerraldian. Bitartekaritzan dituzten emaitza eskasak arrazoitu nahi izan ditu Rikardo Barkala Enplegu eta Lan sailburuordeak. “Kontuan hartu behar da gaitasun gutxien dituzten pertsonekin egiten dutela lan bereziki zerbitzu publikoek, lehentasuna horiek dute. Besteek badakite euren kasa lana bilatzen”.

Lanbiden izena emanda 271.843 lagun zeuden urtea amaitu zenean. Horietatik 170.000 inguru langabeak dira, baina badira beste 100.000 lagun “lanpostua aldatu edo hobetu” nahi dutenak, Barkalaren hitzetan. Guztira, 137 milioi gastatu zituen Eusko Jaurlaritzak enplegu alorreko lan politika aktiboak finantzatzeko. Esaterako, 21.659 kontratu diruz lagundu zituen, enpresei emandako pizgarriei esker. Kontratu horietako bakoitza, batez beste, 2.000 eurorekin lagundu zuen Lanbidek. Laneratzeko orientazioari dagokionez, ia 100.000 lagunek jaso zuten Lanbidek dituen 42 bulegoetan. Formakuntzan, berriz, Hobetuz fundazioaren bidez kudeatzen diren ikastaroetara 37.170 langile joan ziren, eta langabeentzako ikastaroetan 23.049 pertsonek parte hartu zuten.

Zerbitzu publikoaren beste eginbehar nagusia gizarte laguntza nagusiak kudeatzea da. Tramitatzeko prozeduran egon diren arazoak onartu zituen Alustizak. Hala ere, epeak laburtu direla ziurtatu zuen. Legeak eskaerei bi hilabeteko epean erantzun behar zaiela dio. 2012 urtean soilik eskaerem %49 erantzuten zituen zerbitzuak epe horren barruan, eta kopuru hori %73ra igo dela azaldu zuen. Berehalako ordainketa eskatzen duten kasuetan, berriz, eskaeren %82 60 egun baino arinago tramitatzen direla azpimarratu du.Guztira, urte amaieran 62.817 lagun ari ziren diru sarrerak bermatzeko errenta kobratzen 2013 urtea amaitu zenean. Hamarretik sei emakumeak ziren, eta beste %28 pentsiodunak. Diru sarrerak bermatzeko errenta eta alokairua ordaintzeko osagarria finantzatzeko 435 milioi jarri zituen gobernuak.

Bestalde, enplegu politika aktibo guztiak gainbegiratuko dituen ikuskaritza zerbitzua prestatzen ari da Lanbide. Talde horrek hamazortzi ikuskari izango ditu, eta asmoa urtea amaitu baino lehen lanean jartzea da. Egitekoen artean, gizarte laguntzen kontrola hartuko dute euren gain ikuskari horiek.

A %d blogueros les gusta esto: