Patronalaren ordezkaritzari buruzko datu falta, berriro agerian

Iturria: Berria.info – 2014/03/11

Metalgintza, ehungintza eta larruen merkataritzako lan hitzarmenerako akordioaren oinarriak finkatu dituzte ELAk, LABek, CCOOk eta Dendartean-ek. Dendartean-ek ez duenez ordezkaritzaren erdia, oraindik ezin dute erregistratu.

Adostutakoa aurkezteari ekingo diote, %50eko portzentaje horretara iristeko helburuarekin. Hitzarmenak, besteak beste, ultraaktibitateari eustea eta inaplikazioak soilik bi aldeen oniritziarekin gauzatzea biltzen du. Halaber, 2009tik eguneratuko dira soldatak, KPIaren igoerak eragindako erosahalmenaren galeraren zati bat errekuperatuz.

«Kaos» gisa definitu du gaur egungo egoera Amador Viteri Dendartean-eko presidenteak, ez baitago erregistro publikorik patronal bakoitzak zenbat kide dituen eta zenbat langile ordezkatzen dituen jakiteko. Kate handiak, esaterako, ez daude inongo elkartetan. «Guk 1.300 enpresako afiliazioa dugu, eta 3.230 langilekoa. Horrez gain, kide ez diren beste enpresa askok adjudikatu digu euren partea lan hitzarmena negoziatzeko». Datu horiekin %25eko ordezkaritza dagokio Dendartean-i. «Orduan besteek esaten dute, automatikoki, %75 dagokiela, baina inondik inora ere ez».

Hain zuzen, Dendartean-ek eta sindikatuek adostutakoaz aparte, beste proposamen bat dago negoziazio mahaian, Adegik, Merkataritza Federazioak eta Aegak egindakoa. Sindikatuen esanetan, merkataritza orokorreko akordioa aplikatu nahi dute haiek azpisektore guztietan, eta horrek soldatak %15 baino gehiago gutxitzea dakar.

Etiquetas: , ,

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: