Bilboko goi-bilera ekonomikoaren kontrako mobilizazioen gida

Iturria:  Urko Apaolaza – argia.com 2014-02-26

Martxoaren 3an, Foro Global España 2014 gailurrean elkartuko dira munduko enpresa eta finantza erakunde nagusien ordezkariak. “Troikari eta bere lagunei” ongi etorria egiteko mobilizazio ugari antolatu dituzte eragile sozialek.

Guggenheim museoan egingo den bilkuran izango dira, besteak beste, Nazioarteko Moneta Funtseko zuzendari Christine Lagarde, ELGA garapen antolakundeko buru Angel Gurría, Europako Batzordeko hainbat kide –agian Durao Barroso bera ere–, Eurotaldeko eta Europako Inbertsio Bankuko presidenteak, Espainiako Gobernuko presidente Mariano Rajoy, Iñigo Urkullu lehendakaria eta BBVA, Telefónica, Inditex, Iberdrola, Siemens eta beste hainbat multinazionalen exekutiboak.

ICEXek eta Esportatzaile eta Inbertitzaile Espainiarren Klubak sustatu dute foroa, De la estabilidad al crecimiento(Egonkortasunetik hazkundera) lelopean, eta aztertu nahi dute ekonomiaren nazioartekotzeak hazkunderako ematen dituen aukerak. PPren muturreko ideologia neoliberalaren bultzatzaile eta azken erreforma ekonomikoen egileak, Espainiako Ekonomia ministro Luis de Guindok, munduko baldintza lehiakorretara “egokitu” beharra azpimarratu du, Bilboko zitaren karietara.

Sindikatuen, langabetuen asanbladen eta eskubide sozialen aldeko kolektiboen kritika jaso du foroak eta bertan parte hartuko dutenen politika ekonomikoak; jendarteak jasaten duen prekarietate, pobrezia eta langabeziaren errudun jo dituzte. Bilboko Elizbarrutiak ere oharra kaleratu du, parte hartzaileei eskatuz “krisiaren biktimei” entzuteko.

Hauek dira egunotan egingo diren mobilizazio eta ekitaldietako batzuk:

   – 10:00etan Zutabeak aterako dira Jesusen Bihotzetik eta Arriagatik Guggenheimera.

   – 9:30etan Ezkerraldetik, Zorrotzako parketik, beste martxa bat irtengo da, eskualdeko langabetuen asanbladak deituta.

   – 16:30etan hitzaldiak izango dira EHUko Paraninfoan.

   – 19:0etan Manifestazioa Euskadi Plazatik abiatuta (Iberdrola Dorrearen ondoan).

Mobilizazioen antolatzaileek #troikagohome etiketa proposatu dute sare sozialetan zabalpena egiteko. ARGIAk zuzenean jarraituko ditu eguneko ekitaldiak.

487241966731_10201302036342551_1064262794_n

Etiquetas: , ,

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: