Manipulatzeko erraza

Iturria: Endika Alabort Amundarain – 2013/12/02

Berrian argitaratua (egitura sailean), 2013ko abenduaren 1ean.

2008 eta 2013 urte artean Hego Euskal Herrian soldatak %8 igo dira. Hori bai zorte ona! Krisi garaian geure patriketan duguna haziz doa… edo gutxienez hori esan digute. Idatzizko prentsan, irratian, solasaldi eta prentsaurrekotan aipatu da, estatuaren batez bestekoa bi puntutan gainditzen dugula nabarmenduz. Hori bai marka polita, aberatsagoak garenez ziur krisi honetatik laster aterako garela. Baina neure inguruari so egin eta ez dut soldata hazkunderik ikusten. Senide, lagun eta ezagunen artean langabetuak eta prekarioak gara nagusi. Lanpostua mantentzen dutenek ez dute soldata igoerarik nabaritu, gutxienez esaten dutena hauxe da. Kontraesan hauek Hegelek proposaturiko prozesu dialektikoa jarraitzera bultzatzen naute, ikertzaile lana hasiz.

Nahiko arin lortu nuen iturriaren oinarrizko informazioa. Komunikabide askok berriaren iturri bezala INE hartzen zuten, baina apur bat aztertuz, iturria beste bat zen: Espainiar eta Frantziako aldi baterako laneko enpresa (ALBE) garrantzitsu bat. Lehenengo ondorioa: ez da instituzio ofizial batek zabaldutako datua, baizik eta ALBE batek datu hauei buruzko interpretazio bat. Eta noski, erakunde publiko eta pribatu baten interesak erabat ezberdinak izateko aukerak oso handiak izan daitezke.

Bigarren pausua metodologia ezagutzea zen. Horretarako, txostenaren egileekin kontaktuan jarri nintzen, haien erantzuna nahiko arin izaten. Ez zuten metodologia berezirik erabili, egindako lan bakarra INEren datuei buruzko interpretazio bat ematea izan zen. Hartutako datua soldata-kostu osoa zen, hots, oinarrizko soldata, soldata-osagarriak, aparteko orduak, aparteko ordainsariak eta atzeratutako ordainketak, Gizarte Segurantzari ordainketak eta PFGEZren atxikipena egin baino lehen. Noski, langileek jasotzen dutena ez da kantitate hori, zergak eta gizarte segurantzak honen zati garrantzitsu bat hartzen baitu. Ondorioz, ezin dugu soldata-kostu osoaren eboluzioa langileak jasotzen duten soldataren sinonimotzat hartu. Txostenean sinonimotzat hartzen dira.

Beste alde batetik, elementu oso garrantzitsu bat alde batera utzi dute txosten honetan: bizitza kostuaren eboluzioa. Horretarako Kontsumorako Prezioen Indizea erabili ohi da. Hasteko, esan behar da indizea kalkulatzerako orduan, kontutan hartzen diren produktuek ponderazio edo pisu zehatz bat dutela, teknikoek aukeratutakoa, honek dakar arriskuekin. 2008 eta 2012ko urteko batez besteko KPIa hartuz (2013 urtea kontutan hartu barik), Estatu espainolean prezioek %7,31ko hazkundea izan dute, EAEn %7,55 eta Nafarroan %6,89. 2013ko urtarrila eta urria artean, %1,2, EAEn %1,9 eta Nafarroan %0,8 aldatu da. Datuak hauek izanda, argi geratzen da azken bost urteetan bizitza kostua soldata-kostu osoaren gainetik izan dela. Soldaten eros ahalmena ez da igo, jaitsi baizik.

Baina estatistikoki haratago joan gaitezke, errealitatea islatzen duten datuen bila. Lehenengoz, ezin dugula soldata-kostu osa hartu langileak kobratzen duten sinonimotzat, gizarte segurantza eta zergak deskontatu behar baititugu. Bigarrenez, bizitza kostuaren eboluzioa kontutan hartu behar dela planteatu da. Hirugarrenez, langile guztiak soldata bera kobratzen al dute?

Bataz besteko bat ez da neurri adierazgarri bat, Botin eta finantza zuzendarien soldatak kontutan hartzen baitira, adibidez, perturbazio estatistikoa ematen. 2010. urtean bataz besteko soldata gordina espainiar estatuan 22.790 eurokoa izan zen, sarrien kobratzen den soldata, aldiz, 16.490 euro. Bien artean alde nabarmena dago, azken hau edozein langilearen errealitatetik hurbilago egoten. Amaitzeko, datuak, estatistika eta ekonomia sarritan nahasten dira errealitatearen irudi desitxuratu eta alderdikoi bat emateko, ekonomia zientzia eta estatistikaren objektibotasuna aldarrikatuz. Mota honetako manipulazioak argitaratzea da gizarte zientzia hau ezagutzen dugunen erantzukizuna.

Kasu honetan, zorionez, kaleko jendearen sena gailendu da: sakelan diru gutxiagoa dugu, nahiz eta txosten batek kontrakoa esan.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: