Langile publikoen soldatak izoztuta jarraituko du 2014an

Iturria: Berria.info – 2013/09/27

Datorren urtea laugarrena izango dute langileek soldata bera jasotzen. Azken urteotan Espainiako langile publikoei ezarritako neurri guztiak inposatu dizkiete Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko langileei.

Espainiako Funtzio Publikoaren Mahaiko sindikatuetako ordezkariak deitu ditu gaur arratsaldean Espainiako Ogasun eta Administrazio Publikoetarako Ministerioak, jakinaren gainean jartzeko datorren urtean ere 2,6 milioi langile publikoek soldata izozturik izango dutela. 2012ko Gabonetako aparteko sariarekin ez bezala, 2013ko eta 2014ko biak errespetatuko dizkiela agindu du Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian administrazio batzuk saiatu ziren sari hori ordaintzen, eta Madrilek asmo horiek trabatu zituenenean, batzuek erabaki zuten aurtengo udako saria urtarrilera aurreratzea (eta Eguberrietakoa udan ematea). Debeku horri buruzko azken hitza epaitegiek izango dute. Urteko soldata osoaren %7 inguru da aparteko sari bakoitza.

Sindikatuetako ordezkariak kexu dira langileon erosteko ahalmena %20 jaitsi dela krisia hasi zenetik. Jose Luis Rodriguez Zapaterok ekin zion murrizketen bideari, 2010eko maiatzean iragarri zuenean urte horren erditik aurrera langile publikoen soldatak %5 jaitsiko zirela. 2011an soldata publikoak ez igotzea erabaki zuen gobernu sozialistak, eta berdin egin zuen PPrenak 2012an eta  2013an.

Sindikatuek protestak egingo dituztela aurreratu dute.

Erabaki horren bidez milaka milioi batzuk aurreztu nahi ditu Espainiako Gobernuak, defizit publikoa jaitsi ahal izateko. Langile publikoen soldataren kontura 33.000 milioi euro aurreztu ditu Espainiako Gobernuak azken lau urteotan. Soldaten jaitsiera errealari, langile publikoen kopuruaren jaitsiera batu zaio. Horrela, 2010eko aurrekontuetan 127.000 milioi aurreikusi zituen Espainiako Gobernuak bere langileei pagatzeko, eta 116.000 milioi  izan dira aurten.

Langile publikoen jaitsierak jarraituko du datorren urtean administrazio zentralean, baina agian erritmo motelago batean. Izan ere, azken urteotan soilik segurtasun indarretan edo iruzur fiskalaren aurkako taldeetan ordezkatu ahal izan dituzte erretiroa hartutako langile batzuk (hamarretik bat baizik ez); 2014an, berriz, ordezkapen tasa hori erabiliko dute hezkuntzan, osasunan, suhiltzaileetan, justizia admnistrazioan eta beste batzuetan ere.

ELAren erantzuna

Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari, diputazioei eta udalei «beren erabakitzeko esparrua defendatzeko» eskatu die ELAk, eta ez ditzatela bete Espainiako Gobernuaren inposaketak. «Berriro ere, gure botere publikoek erabaki behar dute politika antisozialei jarraipena eman nahi dieten ala gizartearen alde apustu egiten duten». Langile publikoak, berriz, mobilizatzera deitu ditu ELAk: «Lapurtzen ari zaizkigun lan baldintzak berreskuratzeko bide bakarra da».

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: