Akordiorik gabe, lanuzteak egingo dituzte astearte honetan Bizkaibusen

Iturria: eitb.com – 2013/09/24

07:30etik 09:30era, 18:00etatik 22:00etara eta 22:30etik a 00:30era egingo dituzte lanuzteak. Irailaren 26an greba eguna deitu dute.

protestas_bizkaibus_foto610x342

 

Bizkaibuseko sindikatuetako ordezkariek eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek lau orduko bilera egin dute astelehen honetan Bilbon, baina ez dute akordiorik lortu eta, ondorioz, astearte honetatik aurrera deitutako lanuzteei eutsiko diete langileek.

ELAk, CCOOk, UGTk, LABek eta USOk aho batez erabaki dute deitutako protestei eustea, eta 07:30etik 09:30era, 18:00etatik 22:00etara eta 22:30etik a 00:30era egingo dituzte lanuzteak astearte honetan.

Halaber, greba eguna deitu dute hilaren 26rako.

Sindikatuek salatu dutenez, ez dute Aldundiaren idatzizko bermerik jaso Bizkaibuseko zerbitzuen eskaintza berriaren aurrean.

“Konpromisoa paper batean jasotzeko asmoa geneukan, baina ezinezkoa izan da. Ez dute argitasunez eta zehaztasunez jardun”, azaldu du CCOO sindikatuko ordezkariak.

Aldundiak, bestalde, atsekabea agertu du akordio falta dela-eta, eta akordio hori ”datozen egunotan” lortzeko esperantza agertu dute aldundieko iturriek.

Bizkaibuseko zerbitzuaren inguruan Bizkaiko Foru Aldundiak abuztuan kaleratutako eskaintzak langileen lan baldintzetan izan dezakeen eragina dela-eta deitu dute langileek protesta. Zehazki, TCSA, CAV, Encartaciones, Pesa Bizkaia, Autobuses de Lujua eta Adnor enpresetako 1.400 langileri eragiten die eskaintza berri horrek.

Etiquetas: , , ,

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: