«Platerak garbitu eta materiala desinfektatu leku berean egiten dugu»

Iturria: Berria.info – 2013/09/19

Datorren astean mobilizazioak hasiko dituzte Ambuibericako langileek, lan baldintzak okertu direla salatzeko

Kezkatuta agertu ziren atzo Bizkaiko anbulantzietako langileak: Ambuiberica enpresak zerbitzua kudeatzen duenetik —uztailaren 16tik—, «eskarmentu handiko hiru langile» egotzi dituzte, kaleratze horiek ordu gehigarrien bidez betearazi dituzte, eta beharginen lan baldintzek eta baliabideek okerrera egin dute. Aspaldi ohartarazia zuten gaixoen segurtasuna eta osasuna arriskuan jar zitekeela, eta atzo berretsi egin zuten. «Otorduetako platerak garbitu eta odolez edo okaz zikindutako osasun materiala desinfektatu leku berean egin behar dugu, ez daukagulako besterik», jarri zuen adibide Begoña Amantek, langile batzordeko presidenteak. Datorren astean mobilizazioak egingo dituzte, ELA eta CCOO sindikatuek deituta.

25 urtean DYAk eta Gurutze Gorriak kudeatu dute anbulantzien zerbitzua, baina 2012ko ekainean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak lehiaketara atera zuen zerbitzua. Langile batzordeak salatu duenez, lehiaketako baldintzek «agerian» utzi zuten «sektore hori ere pribatiza daitekeen negozioa» dela, eta Jaurlaritzak lehentasuna eman zion «eskaintza merkeenari, ekipamendu eta ezaugarri teknikoei bainoago». Adibidez, beharginek azaldu dutenez, Ambubericako anbulantziek deiei erantzuteko zenbat denbora beharko zuten baloratu zuen Osakidetzak, enpresaren zentroak non kokatuko ziren jakin aurretik.

Arazoa «azpikontratazioan» datzala nabarmendu du Iñaki Oliden ELAko kideak, eta Osakidetza jo du errudun, oinarrizko zerbitzu bat pribatizatzeagatik: «Osasunari prezioa jarri dio. Larrialdietako osasun garraioaren zerbitzua merkantilizatu du, eta irabaziak soilik helburu dituen enpresa pribatu baten esku utzi du». Amantek erantsi du Ambuibericak egin zuen eskaintzarekin «ezinezko» izango zitzaiola mozkinak lortzea, subrogatutako langileen lan baldintzak eta soldatak kontuan hartuta.

Horregatik, uste du enpresak murrizketak egin dituela: «Kontratazio berriak estatuko lan hitzarmenaren arabera egiten ari da. Txanden sekuentzia ere aldatu du, eta langile askorentzat orain ia ezinezkoa da lana eta bizitza pertsonala uztartzea». Lehiaketako baldintzak ez betetzea ere leporatu diote enpresari.

Ambuibericak urte amaierara arte du kontratua, baina orain eteteko eskatuko diote Jaurlaritzari langileek, datorren astean Bizkaiko ospitaleetan egingo dituzten elkarretaratzeen bidez: hilaren 23an Gurutzetan (Barakaldo), 25ean Basurtun (Bilbo), eta 27an Galdakaon. Era berean, urriaren 3an manifestazioa egingo dute Bilbon.

Ambuibericaren erantzuna

Langileen hitzak gezurtatu zituen atzo bertan Ambuibericak. DYAn eta Gurutze Gorrian ziharduten 158 langile subrogatu dituztela nabarmendu zuen, eta «kalitatezko zerbitzua» ematen duela ziurtatu: «Baldintzak zehatz-mehatz betetzen ditugu». Kaleratutako hiru beharginak ordezkatu egingo dituela ere esan zuen.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: