Gallardok egunotan Corrugados Azpeitiako langile guztiak kaleratuko dituela jakinarazi dio batzordeari

Iturria: Gara.net – 2013/07/17

Azken urtean Corrugados Azpeitiako langileek bizi izan duten egoera are zailago bilakatu da azken asteetan. Izan ere, atzo ELA sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi zuenez, Gallardo taldeak langileen gehiengoa kaleratzeko asmoa duela adierazi dio batzordeari. Kaleratzeak hurrengo egunetan gauzatuko direla uste du sindikatuak.

Albiste horren aurrean, ELAk orain arte izandako kaleratzeak eta aurrerantzean etorriko direnak ere salatu zituen. Neurri horrek ehunka familia kinka larrian jartzeaz gain, Urola eskualdeko, Gipuzkoako eta EAEko industria kaltetuko dituela ohartarazi zuen.

Gainera, erabakia argudio sendorik gabe hartu dela adierazi du sindikatuak, enpresa bideragarria dela defendatzen baitu. Azken hilabeteetan izandako negoziazioetan, Gallardok akordio batera iristeko borondate falta izan duela dio langile batzordeak, sindikatuek aurkeztutako proposamenei «muzin egin» baitie.

Era berean, Gipuzkoako Aldundiak egindako bitartekaritza lanei esker lortutako 150.000 tonako kontratua kontuan hartu ez izana salatu zuen. Horrez gain, Gallardok berak 300.000 tona material ekarriko zituela agindu zuela gogorarazi zuen, baina material hori ez da inon ageri.

Lakuaren arduragabekeria

Gatazka honetan Lakuako Gobernuak izandako jokabidearekin ere desengainatuta agertu zen sindikatua. Enpresako 241 lanpostuak mantentzeko baldintzarekin, bost milioiko mailegua eskaini zion Lakuak Gallardori, baina Extremadurako taldeak ez du emandako hitza bete. Horren aurrean, Gallardori dirua bueltatzeko eskatu beharrean, Gobernuak jarrera «erabat pasiboa» hartu duela salatu zuen, «langileen eskaerari entzungor eginez».

Gauzak horrela, eta hurrengo egunetan langile guztien kaleratzea gerta litekeen arren, lanpostuen alde borrokan segituko dutela azpimarratu zuten ELAk, horretarako mobilizazioak eta bide juridikoa baliatuz.

Ildo horretan, zuzendaritzak lehen lan erregulazio espedientea aurkeztu zuenetik abiatutako prozedura judizial guztietan epaitegiek langileen alde egin dutela nabarmendu zuen sindikatuak, eta horrek borrokari eusteko beste arrazoi bat ematen diela.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: