Feu Verteko Bizkaiko langileek greba mugagabean jarraituko dute

Iturria: Berria.info – 2013/07/03

Sestao, Ballonti eta Basauriko zentroetako 30 langileek mobilizazioak iragarri dituzte uztailerako, “baldintza duinak” aldarrikatzeko.

Feu Vertek Sestaon, Ballontin eta Basaurin dituen zentroetako 30 langileek jakitera eman dute mugagabeko greban jarraituko dutela “baldintza duinen” alde. Gainera, mobilizazio gehiago egitea aurreikusi dute hilabete honetarako, hala nola oinezko martxak eta auto ilarak.

ELAk Barakaldon duen egoitzan aurkeztu dituzte gaur protesta ekintzak. Bertan zehaztu dutenez, langileek aldarrikapenerako martxa bati ekingo diote, eta Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetatik ibiliko dira.

Gainera, jarraipena emango diote orain dela 136 egun hasitako grebari, “lan baldintza duinak” eskatzeko. Izan ere, ELAko ordezkari Xabier Barrondok azaldu duenez, eskubide horiek “kolpe batez” kendu zizkieten Feu Vertek 2006an aurrera eraman zuen hitzarmen aldaketarekin, “estatuko sindikatuekin elkar adituta”.

Etiquetas: , , ,

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: