Bulego eta despatxuetako langileen manifestazioa Bilbon hitzarmenaren defentsan

Iturria: LAB sindikatua – 2013/06/27

ELA, COOO, UGT eta LAB sindikatuek Bizkaiko Bulego eta Despatxuetako hitzarmenaren aldeko manifestazioa deitu dute gaur arratsaldeko 19:00etarako Bilbon. Sindikatuek patronalaren asmo bakarra langileei dirua kentzea dela salatu eta gure eskubideak borrokaren bidetik bakarrik babestu ditzakegula aldarrikatu dute.

bulegoEtaDespatxuak

BULEGO ETA DESPATXUETAKO HITZAMENAK ERAGITEN DIGUN BEHARGIN ORORI  ELA, CCOO, UGT eta LABen DEIALDIA

Gaur egun bizi dugun egoera zaila da, maila orotan. Beharginok gure enpresetan eta kalean borrokatu behar dugu seguru, gobernuak nahiz enpresak “krisialdiaz” baliatzen ari direlako gu eraisteko, amiltzeko eta gure eskubide guztiak osteko.

Horixe bera jazotzen ari zaigu Bizkaiko Bulego eta Despatxuetako Hitzarmenaren negoziazioan ere, non patronalak antzinatasuna, gutxieneko bermea, ezintasun iragankorra kendu gura dizkigun, ordu gehiago eta gura dutenean lan egin dezagun gura duen, eta edozein diru-kopurua tarteko denean, hura kontuan hartzen duen artikulua ukitu gura duen. Azken finean, huraxe gura dutelako, “dirua”.

Hauen asmo bakarra beharra egitearren irabazten dugun dirua kentzea da; asko kendu gura digute gainera!

ELA, CCOO, UGT ETA LAB sindikatuok argi daukagu hau ez dugula inondik inora onartuko; borrokatuz bakarrik babestu ahal izango ditugu gure hitzarmena, haren baldintzak eta gure soldatak. Benetan borrokatu beharko dugu gainera, dena lortu arte! Doan egin gura duzu beharra ala? Huraxe gura du ba patronalak, beharra musu truk!

ESAIOZU OZEN ETA GARDEN EZETZ! Ekainak 27 izango dituenean, Bilbon, bulego eta despatxuetako hitzarmenaren alde egingo den manifestazioan hitzordua daukazu.

EKAINAK 27 (EGUENA) MANIFESTAZIOA
Bilbon.
Esan ozen, EZ!

One Trackback to “Bulego eta despatxuetako langileen manifestazioa Bilbon hitzarmenaren defentsan”

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: