Etxaide: “Negoziazio kolektiboa desblokeatzeko oztopo nagusia Confebask da”

Iturria: berria.info – 2013/05/07

Akordio interprofesional batekin negoziazio kolektiboa blindatu ahal izateko, patronalari presioa egiteko eskatu dio LABek Jaurlaritzari.

Negoziazio kolektiboa “blokeatuta” dagoelako, LAB arduratuta agertu da gaur goizean. “Garai txarrak dira negoziazio kolektiboarentzat, eta datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira”, esan du Garbiñe Aranburu negoziazio kolektiboko idazkariak. Eta horren lekuko da EAEko Lan Harrenamen Kontseiluaren martxoko txosten soziolaborala.

Izan ere, urtea hasi denetik sektoreko sei lan hitzarmen sinatu dira bakarrik, eta enpresetako 27. “Sinatu diren sektoreko hitzarmen guztiak Confebasketik kanpo dauden patronalekin lortu dira”, esan du Ainhoa Etxaide sindikatuko idazkari nagusiak. Horregatik, negoziazio kolektiboa blokeatuta egotearen ardura nagusia Confebaski egotzi dio. “Eskaera egiten diogu, bere interes partikularren gainetik jar dezala gehiengoaren ongizatea”.

Presioa egitera deia

Baina patronalak urrats hori egin dezan, alderdi politiko eta erakundeei «presioa» egin dezatela eskatu die Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak. “Legebiltzarreko gehiengoa lan erreformaren aurka agertu zen PSE-EE eta EH Bilduren ezezkoarekin eta EAJren abstentzioarekin”. Beraz, gehiengo horrek blokeoa gainditzeko baliagarri izan behar duela uste du. “Ezin gara sindikatuok bakarrik agertu patronalaren aurka”.

Eta Eusko Jaurlaritzari ere mintzatu zaio, akordio interprofesional batekin negoziazio kolektiboa blindatu ahal izateko patronalari presioa egiteko. “Confebaskek jarrera politikoa hartu du lan erreforma bere horretan aplikatzeko garaian. Baina legea ez betetzea ez da legez kanpokoa”, esan du Aranburuk. Jarrera horren aurrean, LABek harremanetako euskal esparru baten alde borrokatuko dela aldarrikatu du.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: