Garraio publiko duina nahi dute Leioako ikasleek

Iturria: Berria.info – 2013/05/03

EHUko errektoreak Bizkaibuseko ikasleen batzarreko kideei esan die foru aldundira eramango duela kexa

Leioako EHU Euskal Herriko Unibertsitateko campusean garraio publiko duina izan dadin, protestak egiten ari da ikasle talde bat. «Autobus zerbitzuaren kostu handiegiak, autobus bat baino gehiago hartzerakoan berriro ordaindu behar izatea eta erabiltzaileak arriskuak jartzen dituen masifikazioa», salatu ditu Bizkaibuseko ikasleen batzarrak.

Martxoan bideak itxi zituen batzarrak, protesta gisa. Aste honetan, berriz, desobedientzia kanpaina jarri du martxan, eta autobusean ordaindu gabe ibiltzera deitu ditu erabiltzaileak.

Astelehenean, hainbat autobus geldiarazi zituzten ikasleek. Bizkaibusek gidariei agindu zien unibertsitatetik ez irteteko eta hara ez sartzeko, campusetik kanpo dagoen biribilgune batean geltoki bat inprobisatuz. Ikasleak autobusetan zirela, ertzainak agertu ziren, eta bi aukera eman zizkieten: autobusetik jaistea edo identifikatzea. Ikasleek autobusetatik jaistea erabaki zuten. Asteartean, protesta berritzerakoan, Ertzaintza agertu zen, baina ez zen aparteko ezer gertatu.

Atzo, autobus bat okupatu zuen Bizkaibuseko ikasleen batzarrak, eta Ertzaintza agertu zen berriz ere. Bizkaibusek zerbitzua eten zuen eguerdi partean. Arratsaldean, zerbitzua martxan zen, eta ertzainek campusetik irteten ziren autobusak gelditu zituzten.

Batzarreko ikasle batzuk EHUko errektore Iñaki Goirizelaiarekin bildu ziren atzo, errektoreordetzan. Errektoreak esan zien gatazka ez dela bere eskumenekoa, baina kexa Bizkaiko Foru Aldundira eramango duela. Lehendik ere, ikasleek Bizkaiko Diputaziora helarazi dizkiote eskaerak, baina ez dute erantzunik jaso.

Astelehenean, batzarra egingo dute ikasleek, aurrerantzean zer egin erabakitzeko.

Etiquetas: , ,

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: