Etxebarriko TMAn greba mugagabea hasi dute

Iturria: Xabier Martin / Berria.info – 2013/04/26

Talleres Mecanicos Arakistain enpresako 22 langileek lanuzteari ekin diote, eta zor dizkieten soldatak jaso arte egingo dute.

Azken hilabeteetan aldi baterako hainbat lan dosier pairatu behar izan dituzte Etxabarriko (Bizkaia) Talleres Mecanicos Arakistaineko langileek. “Gure langabezia saria amaitzen ari gara”, salatu zuten iazko udan. Soldatak nabarmen jaitsi zizkieten, enpresaren egoera ekonomiko txarra dela eta. Hiriko auto elektrikoaren proiektuan sartuko ote ziren esperantza bazuten, enpresako kudeatzaileak hala esan zielako. Baina egungo errealitatea beltza da. Enpresak hainbat soldata zor dizkie, eta TMAko 22 langileek greba mugagabeari ekin diote, haiek jasotzea lortzeko.

Datorren astehelenean langileek euren egoeraren inguruko xehetasun gehiago emango dituzte, eta Etxabarriko udaletxera joango dira, “urgentziazko mozio bat” aurkeztera. Udalaren elkartasuna nahi dute langileek.

Etiquetas: , ,

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: