FCCk %26 txikituko du langileak kaleratzeko dosierra

Iturria: Berria.info – 2013/04/19

842 langile kaleratuko ditu lan erregulazio dosier baten bidez, hasieran proposatutako 1.143 kaleratu beharrean. Hego Euskal Herriko langileen artean 34 ziren kaleratuen zerrendan zeudenak. Aldaketak euskal langileen artean eragina duen ikusteko dago.

FCC eraikuntzaren erraldoiaren zuzendaritza eta sindikatuak 1.143 langile kaleratzeko erregulazio dosierraren baldintzak negoziatzen aritu dira, Madrilen, azken egunetan, eta UGTk esan berri duenez, kaleratuen zerrenda txikitzea lortu dute, 1.143tik 842ra (%26 gutxiago). Dosierraren negoziazio mahaian CCOO (14 ordezkari), UGT (14) eta beste zazpi ordezkari egon dira. Enpresak egingo duen berregituraketaren zatirik handienak Madrilen izango du eragina. Katalunian ere langile asko utzi nahi dituzte kalean.

Euskal Herrian ere badu eraginik FCCren lan dosierrak. 34 dira guztira erregulazioan azaltzen diren euskal langileak, horietatik lau Nafarroan; baina ikusteko dago Madrilen egindako negoziazioak aldaketak dakarkion euskal langileen egoerari.

Negoziazio epea ez da orandik amaitu; bihar bilera egingo dute berriro, izan ere. Enpresatik ateratzeko baldintzei dagokienez, akordiotik hurbil daudela diote sindikatuek. 300 bat langilek aldez aurretiko erretiroen bidez enpresa uzteko aukera lukete, 58 urtetik gorakoek.

Sindikatuek diote konpainiaren aurreikuspenei erreparatuta, dosierrak ez liekeela 732 langileri besterik eragin beharko. Gaur egun 3.820koa da lantaldea. Zuzendaritzak produkzioaren %40ko gainbehera aurreikusiko du eraikuntzaren sektorean aurtengorakoa, 1.102 milioi euro arte.

Etiquetas: , ,

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: