Archive for abril 4th, 2013

abril 4, 2013

Krisiak areagotutako topikoak desegiten

Iturria: Mikel Garcia Idiakez / Argia.com – 2013/03/21

Euskal Herrian ez omen gara arrazistak eta xenofoboak. Ea hurrengo baieztapenetatik zenbatekin egiten duzun bat.

Etorkinek prestazio sozialak eta diru-laguntzak kentzen dizkigute. Azterketa guztien arabera, etorkinek jasotzen dutena baino ekarpen handiagoa egiten diote Gizarte Segurantzari. Aintzat hartzekoa da gehienak gazteak direla –lanerako adinean, beraz– eta erregularizatua dutela beren egoera –Euskal Herriko etorkinen %80-85ak erregularizatuta du bere egoera eta egoitza-baimena du–, eta ondorioz zergak ordaintzen dituztela, gainerakoon moduan (Espainiako Estatuan iaz argitaratutako Inmigración y Estado de bienestar en España txostenaren arabera, bi edo hiru aldiz handiagoa da egiten duten ekarpena, sortzen duten gastua baino). Gainera, ez dago atzerritarrentzat propio pentsatutako inongo prestazio edo diru-laguntzarik; norberaren egoera pertsonalaren eta betetzen dituen baldintza ekonomiko eta sozialen arabera jasotzen dira laguntzak. Euskal Herriko datu zehatzik ez dagoen arren, “ongizate baldintza onenak ditugu, eta beraz, prestazioen atzetik baletoz, Euskal Herrira etorriko lirateke, baina etorkin kopurua handiagoa da Espainiako Estatuko beste zonaldeetan, batik bat Valentzian, Murtzian, Andaluzian… Nekazaritzan, turismoan edo (orain arte) eraikuntzan aritzeko aukera hobea dutelako han”, diosku Gorka Moreno soziologo eta Ikuspegi Immigrazioaren Behatokiko zuzendariak. Alegia, joerek erakusten dute lan merkatuagatik mugitzen direla etorkinak, eta ez diru-laguntzek erakarrita.

Etorkinak laguntzera bideratutako gastu publikoak are gehiago hondoratzen gaitu, krisi garaian. Egia esan, hainbatek (sustatu) duen pertzepzio faltsua da gehiegizko gastu publikoak eraman gaituela krisi ekonomikora. Politika neoliberalak areagotzearen ondorioz, 1990eko hamarkadatik babes sozialerako neurri eta inbertsioek behera egin dute Europar Batasunean, eta zehazki Espainiako Estatuan, duen aberastasun mailarekin legokiokeena baino askoz gutxiago inbertitzen da gizarte-ongizatean. Espainia da, hain zuzen, herritar bakoitzeko inbertsio publiko gutxien egiten duen Europar Batasuneko Estatua.

Osasun zerbitzuak gainkargatzen dituzte. Gezurra. Ikerketa guztiek diote atzerritarrek oso gutxi kontsumitzen dituztela zerbitzuok. Ivan Vergara mediku nafarrak berretsi zigunez, “etorkinen taldea gehienbat lanera etortzen den jende gazte osasuntsua da eta ikerketa pila bat ditugu argi uzten dutenak bertako herritarrek baino gutxiago erabiltzen dituztela baliabideak”. Osasun zerbitzuak batez ere adineko jendeak kontsumitzen ditu, eta hori hala dela jakinik, Gorka Morenok azaldu du EAEn 65 urtetik gorako etorkinak %2 baino ez direla. Atera kontuak. Espainiako Estatuan, Osasun Medikuntzako Espainiako Elkartearen ikerketek diote bertakoak baino %50 gutxiago doazela medikutara atzerritarrak.

Lana kentzen digute. Soziologoaren esanetan, ikerketek frogatu dute bertakook utzitako zuloak edo hutsuneak betetzen dituztela etorkinek. Eusko Jaurlaritzak duela bi urte egindako azterketaren arabera, etorkinen artean lan sektore garrantzitsuena etxeko lan eta zaintzarena da. Oro har, lanpostu prekarioak eta soldata baxuak dituzte, eta oso sistema duala da EAEkoa: “Bertakoen gehiengoa ongi bizi garela erakusten dute datuek, eta kanpotik etorritakoen gehiengoa berriz, egoera prekarioan”.

Baina krisi garaiotan, gure konpetentzia dira. Aurreko ildoari lotuta, egunetik gauera etorkinak konpetentzia bilakatu direla dirudi, lana bilatzeko orduan adibidez, eta gaizki begiratzen ditugu. Horren adierazgarri dira Talaiaren arabera aldatzen da pertzepzioa erreportajeko hitzok: “Bertan jaiotakoen egoera ekonomikoa zenbat eta hurbilago egon etorkinenetik, orduan eta okerragoa da atzerritarrenganako pertzepzioa. Lan prekarioak dituztenak, langabezian daudenak, gizarte-laguntzak jasotzen dituztenak… agertzen dira ikerketetan immigranteak begi txarrenez ikusten dituztenen artean, lehiakidetzat dituztelako”. Bada, batetik, Eusko Jaurlaritzak 2012an kaleratutako EAEko datuen arabera, krisiaren eraginez pobrezia egoeran dauden bertakoen portzentajea %3,3 da, eta immigranteena %39,9. Eta bestetik, benetan konpetentzia balira, zilegi litzateke, ala ez dituzte gure eskubide berak merezi?

Gaizkileak dira. Espainian iaz Carlos III unibertsitateak egindako ikerketaren arabera, azken urteetan etorkin gehiago iristeak ez du delinkuentzia areagotu. Beste gauza bat da kartzelan etorkin gehiago egotea, zigor-sistema zorrotzago jasaten dutelako bertakoek baino. Ez dago Euskal Herriko datu zehatzik, baina Morenok dio abiapuntua argi izan behar dugula: lanera datoz etorkinak. “Lapurtzen dutela? Ez behintzat horretara datozelako, baizik eta bazterketa eta pobrezia askoz handiagoa delako etorkinen artean”. Hedabideek, sarri, ez dute gehiegi laguntzen, delituak jatorri atzerritarrarekin lotzen baitituzte maiz.

Analfabetoak dira. SOS Arrazakeriak egindako azterketen arabera, Ekialdeko Europatik eta Latinoamerikatik etorritako jendeak guk baino ikasketa maila altuagoak ditu, batez beste. Maila altuagoa izan arren, ordea, lan okerragoak lortzen dituzte.

Etorkin-oldea etorri da. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarren %6,9 dira etorkinak, eta Nafarroako %10,7. Bestalde, daukagun ongizate maila mantendu nahi badugu, ikuspuntu demografiko batetik, ezinbestekoak dira etorkinak, Morenok azpimarratu duenez.

Ez dute integratu nahi. Soziologoak azaldu digunez, meskitekin izan diren polemikak polemika, etorkinen artean egindako inkestek diote Euskal Herrira etorri direla hemen geratzeko eta bizitzeko asmoz, eta integratuta sentitzen direla.

Tira, krisiarekin arrazakeriak eta xenofobiak gora egin ohi duen arren –adibide garbia dugu Grezian sortu den Urrezko Egunsentia alderdi ultra-eskuindarra–, gure kasuan baikorra da Gorka Moreno soziologoa. Krisiak ez omen du immigranteenganako jarrera ezkorra areagotu, eta krisiaren biktimatzat ditugu gehiago, eragile baino. Nabarmendu du, gainera, Euskal Herriko politikariek oro har –”eta salbuespenak salbuespen”– arduratsu jokatu dutela eta ez dutela immigrazioaren erabilera alderdikoirik egin, “eta hori oso garrantzitsua da, arrisku faltsuak ez sortzeko”.

Anuncios
Etiquetas:
abril 4, 2013

32.000 millones de deuda estatal en programas de armamento

Iturria: diagonalperiodico.net / Ana Adela Rubio – 2013/03/05

El Centre Delàs calcula que el presupuesto del Ministerio de Defensa se duplicará en 2013

El Gobierno ha anunciado una revisión de la estrategia de seguridad que endurece la posición en Marruecos y que elude intervenir sobre el endeudamiento del Ministerio de Defensa.

El Ejecutivo de Rajoy elabora una nueva estrategia de seguridad para España con el fin de desarrollar la Directiva de Defensa Nacional 1/ 2012 (DDN), presentada públicamente en agosto de 2012, que será endurecida en el primer trimestre de 2013 para modificar los aspectos relacionados con Marruecos y el Norte de África. En el texto de la Directiva se esgrimen razones de carácter internacional para justificar este cambio estratégico, como son, por ejemplo, hacer cumplir el Tratado de Lisboa, o ajustar la política de defensa al nuevo Concepto Estratégico de la OTAN, pero lo cierto es que ni desde la UE se ha elaborado un cambio de estrategia de seguridad –pues aún hoy mantienen el plan de 2008 elaborado por Javier Solana, a la cabeza entonces de la Política Exterior y de Seguridad Común de la UE–, tampoco desde la OTAN se ha definido todavía el nuevo Concepto Estratégico presentado en 2010 para los países firmantes del Tratado del Atlántico.

Así pues, y como el mismo texto indica, el principal motivo que ha llevado al Gobierno a hacer un cambio de rumbo poco menos de un año después del plan estratégico presentado por el gobierno de Zapatero, y de cuya redacción también se encargó Javier Solana, es la crisis económica y financiera, y que además, ha sido identificada como una amenaza para la seguridad del Estado.

El actual Ejecutivo ha decidido que será necesario un cambio evolutivo en el departamento de Defensa que conduzca “al logro de una credibilidad que se sostenga” frente a la UE y la OTAN. Para ello, se llevará a cabo una “necesaria transformación de las Fuerzas Armadas (…) en un momento de limitada disposición de recursos” con el fin de que la “noción tradicional de defensa (…) no quede desbordada”. Esas transformaciones han ido encaminadas a la creación de nuevos órganos de gestión más que a su supresión, y han suscitado críticas a la gestión de un Ministerio que hasta ahora ha generado 32.000 millones, que suponen un 3,6% del total de la deuda pública del Estado. Ésta ha sido generada principalmente por la ayuda a los Programas Especiales de Arma­mentos. Según palabras del propio ministro de Defensa, Pedro Morenés, quien ha anunciado en RTVE que intentará negociar una quita de la deuda con las industrias que han suministrado este armamento, “tiene escasa utilidad estratégica para las necesidades reales de la defensa”, como denuncia el Centre Delàs d’Estudis per la Pau en su informe Verdades y mentiras en el presupuesto militar español de 2013.

Más gasto militar

El actual Gobierno cifró en un principio en casi 7.000 millones de euros el presupuesto para el Ministerio de Defensa –un 6,7 % menos respecto al año 2012–, cuando lo cierto es que el gasto militar real se prevé en 16.492 millones de euros, es decir, más del doble de lo anunciado y un 1,55% del PIB. También, las operaciones militares en el extranjero aumentarán 700 millones de euros sobre los 14,36 millones que cada año les eran asignados. Según el centro Delàs “se puede afirmar que hay recursos para aumentar el presupuesto de las fuerzas armadas y no los hay para incrementar las partidas de gasto social o de desarrollo de la economía productiva” en un momento en el que España vive su peor crisis financiera desde la democracia.

Control mediterráneo

Para seguir con su estrategia, el Gobierno de Rajoy tomará en consideración el modelo de Defensa de EE UU, ya que “mantienen su liderazgo en la lucha contra los riesgos y amenazas globales”, con un proyecto “de continua expansión del ideal democrático”. El Ejecutivo de Rajoy creó en julio de 2012 el nuevo departamento de Seguridad Nacional con Alfonso de Senillosa al frente, quien ocupará el cargo de consejero del departamento, imitando así el modelo del departamento de Seguridad Nacional de EEUU. Este departamento será el “órgano permanente de asesoramiento y apoyo técnico en materia de Seguridad Nacional a la Presidencia del Gobierno”, creando la figura del Director Operativo del departamento de Seguridad Nacional con nivel de Subdirector General.

Ceuta y Melilla

A pesar del tono grandilocuente con el que está redactado el apartado de objetivos de la Directiva de Defensa Nacional, no ha pasado inadvertida la opacidad de su redacción con una falta notable de propuestas acerca del por qué y el cómo llevar a cabo la seguridad sobre las ciudades autónomas de Ceuta y Melilla. El texto aclara que el Estado garantizará “la disuasión (…) tomando en consideración la singularidad de los riesgos propios”, es decir, tomará las medidas necesarias y por cuenta propia para defender Ceuta y Melilla de las amenazas que se estimen oportunas.

Estando Ceuta y Melilla fuera de las áreas incluidas en el Tratado de Washington, el Ejecutivo quiere llevar a cabo esta política de defensa sin entrar en debate con la OTAN o la UE –que desde el artículo 42.7 del Tratado de Lisboa garantiza el apoyo y seguridad a cualquier Estado miembro de la UE allá donde extienda su soberanía–, lo que podría situar a España en una posición de aislamiento diplomático que lejos de beneficiar a la seguridad estatal, podría mermarla en caso de una escalada del conflicto en las zonas que se revisarán en el nuevo plan estratégico. El vicepresidente del Gobierno melillense, Miguel Marín (PP), ya expresó su conformidad con este nuevo plan, que tiene como consecuencia la llegada de al menos 200 efectivos militares a la ciudad autónoma.

Enterrada la Alianza de Civiliza­ciones del anterior presidente, el Ejecutivo centra su atención en una estrategia geopolítica que tiene como foco principal el Mediterráneo, algo que sin lugar a dudas le acerca a aliados como EE UU y sus socios: Israel o Arabia Saudí. Así, la atención se centra en los cambios sufridos en los países del norte de África, haciendo referencia de modo indirecto a la Primavera Árabe, y percibiendo estas revueltas sociales, así como su situación fallida en algunos Estados, como una amenaza para la seguridad del país, todo ello sin olvidar la importante fuente de recursos naturales que poseen estos países, como por ejemplo Egipto o Argelia, de la que España depende hasta en un 45% para su consumo energético.

Morenés arropa a las armeras en Abu Dhabi

Desde que Pedro Morenés tomara el cargo de Ministro de Defensa, tampoco han pasado inadvertidos los contratos millonarios que ha hecho el Estado en materia de defensa y armamento con la empresa, especializada en munición y armas de infantería en la que el actual Ministro era consejero delegado. Instalaza reclamaba al Gobierno el pago de 40 millones de euros de indemnización en concepto de daño emergente y lucro cesante por la prohibición de la fabricación de bombas de racimo, principal producción de dicha empresa. Después de varias negociaciones, el Gobierno no sólo pagará la indemnización sino que, además, ha continuado haciendo contratos millonarios para material armamentístico con dicha empresa. Instalaza es una de las nueve empresas con capital español que han presentado sus productos en la Feria Internacional IDEX 13, que se ha celebrado en febrero en Abu Dhabi. Las firmas del sector armamentístico estuvieron acompañadas en este emirato por el propio Morenés, que tuvo ocasión de comprobar de primera mano cómo continúan vendiéndose bombas de racimo en una feria considerada uno de los bazares de armas del mundo.

 

Olmo Calvo

Olmo Calvo

 

abril 4, 2013

El Ararteko destaca que las ayudas sociales “están evitando situaciones dramáticas”

Iturria: Deia.com – 2013/04/04

La necesidad de protección social crece con la crisis y ya hay 60.000 familias que reciben la RGI

El Ararteko, Iñigo Lamarca, reconoció ayer “el enorme esfuerzo que están haciendo todas las administraciones vascas de todos los colores” para mantener el sistema de protección social y destacó que la red de ayudas sociales está impidiendo que las situaciones “sean más dramáticas”. Y es que a pesar de sus imperfecciones y de las dificultades presupuestarias, el sistema de prestaciones vigente en Euskadi -que incluye la Renta de Garantía de Ingresos (RGI), las Ayudas de Emergencia Social (AES) y la Prestación Complementaria de Vivienda (PCV)- está demostrando su eficacia para mitigar los dramáticos efectos de la crisis en muchas familias.

La realidad descrita ayer por el Ararteko hace referencia a las graves dificultades económicas que viven muchas personas que han perdido su empleo, que eran autónomos y ya no pueden ganarse la vida o las que han dejado de recibir la prestación por desempleo, así como la de familias amenazadas por un desahucio inminente o que ya han perdido su vivienda. Todas estas situaciones, que ya eran conocidas pero que se han agudizado en los últimos meses, encienden las luces de alarma de instituciones como el Ararteko, que tratan de minimizar los efectos negativos y maximizar los escasos recursos disponibles.

En una entrevista concedida a Onda Vasca, Iñigo Lamarca confirmó ayer que los datos constatan que “la crisis es muy aguda, que afecta a cada vez más familias y personas y que las consecuencias son terribles”. Explicó que un claro reflejo del impacto que la crisis económica y la falta de trabajo están teniendo en los ciudadanos vascos es que las quejas recibidas en su oficina relativas a las ayudas sociales y otras prestaciones económicas “han crecido muchísimo en los últimos años”. En concreto, en 2010 el Ararteko tramitó 32 expedientes de quejas relacionadas con los dispositivos de lucha contra la exclusión social, y el año pasado ya fueron 1.010. De hecho, este tipo de quejas se han más que triplicado con respecto al año pasado y han experimentado un incremento de un 3.056% en dos años. De las 1.010 quejas recibidas sobre ayudas sociales, casi el 90% (un total de 875) se refirieron a problemas diversos relacionados con el mal funcionamiento de Lanbide y a sus actuaciones en materia de gestión de la RGI, así como de la Prestación Complementaria de Vivienda.

Un 65% de las cuestiones planteadas por los ciudadanos en la oficina del Ararteko “tienen que ver con las consecuencias de la crisis” y son presentadas por personas que se han quedado sin ingresos y requieren la atención de las instituciones. Pero probablemente lo que mejor demuestra que la demanda de ayudas está creciendo en paralelo al deterioro de la situación económica y laboral es que a finales de 2008 había unas 37.000 familias vascas que percibían la RGI y ahora ya son 60.000.

“EL MEJOR” Sobre el sistema de protección social del País Vasco Iñigo Lamarca dijo que “en términos comparativos” es el mejor del Estado español, tal y como acreditan diferentes expertos, y que “funciona de una manera razonablemente buena”. Otro aspecto positivo destacado por el Ararteko es el mantenimiento de las cantidades destinadas a las ayudas sociales, tanto a la RGI, como a las AES, a pesar de que los presupuestos del Gobierno vasco y de las diputaciones forales sufren recortes. “La cuantía de las ayudas se mantiene -dijo ayer el Ararteko- haciendo un esfuerzo muy grande”.

En este sentido cabe destacar que justo antes de Semana Santa el Consejo de Gobierno vasco aprobó la autorización de un gasto de 17,3 millones de euros que se destinarán a lo largo de este ejercicio a las Ayudas de Emergencia Social, cuyo objetivo es la prevención del riesgo de exclusión, paliando situaciones puntuales y facilitando la inclusión de quienes carezcan de los recursos personales, sociales o económicos suficientes.

FAMILIAS Y ONG Según reconoció Iñigo Lamarca, la red de ayudas sociales del País Vasco, cuyo pilar son las prestaciones institucionales, se apoya también en “la importantísima labor que hacen las familias” y “la labor ingente de las organizaciones sociales, las ONG que trabajan en el ámbito de la intervención social y, en concreto, en el campo de la inclusión social”. “Todo esto suma un cuadro de ayudas que, de momento, está evitando que existan fracturas sociales o que las bolsas de pobreza -que pese a todo existen, aunque en porcentajes pequeños- aumenten”. El Ararteko también destacó en Onda Vasca que la red de ayudas sociales “está impidiendo que las consecuencias de la crisis sean más dramáticas” de lo que serían si esas prestaciones no existieran y “de lo que ya lo están siendo en otras comunidades autónomas” donde no cuentan con el mismo nivel de ayudas y “donde la situación para muchas familias es bastante desesperante”.

Las palabras de ayer de Iñigo Lamarca no hacen más que corroborar las conclusiones de un informe elaborado por el año pasado el Gobierno vasco sobre Pobreza y desigualdades sociales en el que se observa que el sistema de garantía de ingresos conformado por la RGI, la AES y la PCV “contribuye a mantener las tasas de pobreza y exclusión de la CAV por debajo de las cifras medias de la Unión Europea” y lejos “de la situación que caracteriza a España”, al tiempo que reduce las desigualdades.

Hace un par de semanas, el Ararteko ya manifestó su convicción de que, aunque el sistema de garantía de ingresos en Euskadi, es “bastante bueno”, hay que “mantenerlo, reforzarlo y alimentarlo” porque la actual situación de crisis “es mucho más grave” que la que había cuando se creó. “En situaciones excepcionales hay que actuar de manera excepcional”, afirmó.

Diversos colectivos vascos se han manifestado en varias ocasiones en contra de los recortes en los servicios sociales. (Zigor Alkorta)

Diversos colectivos vascos se han manifestado en varias ocasiones en contra de los recortes en los servicios sociales. (Zigor Alkorta)

abril 4, 2013

ERE de suspensión en Bzero

Iturria: Gara.net – 2013/04/04

Los trabajadores/as de la empresa vizcaina de telemárketing Bzero retomará hoy las movilizaciones para protestar por el expediente de suspensión de empleo presentado el pasado 20 de marzo por la dirección para 18 de sus 79 trabajadores.

La concentración de hoy tendrá lugar frente a la redacción del diario «El Correo», ya que el Grupo Vocento es uno de sus principales clientes. De hecho, la mayoría de los trabajadores que serán despedidos llevan a cabo tareas de recepción telefónica de pedidos de publicidad en los periódicos de dicho grupo.

Según denuncia el comité, integrado por representantes de LAB, CCOO, ELA e Independientes, la dirección pretende prolongar el expediente por nueve meses, con una reducción de jornada del 60% para las personas afectadas. «Esta reducción en unos salarios de 900 euros supone exponer a los y las trabajadoras a la precariedad más absoluta», denuncia.

El comité considera «completamente desproporcionada» la reducción del 60%, por lo que anuncia que «tratará de acordar un porcentaje de reducción de jornada acorde a la realidad de la carga de trabajo y lo que es más importante, un compromiso de no extinción de los contratos de forma traumática, superado el expediente durante el siguiente año».

abril 4, 2013

Alfus FCC Ambito de Bedia anuncia el despido de 18 de sus 64 trabajadores

Iturria: Gara.net – 2013/04/04

Según informó ayer el comité de empresa de Alfus FCC Ambito, dedicada a las limpiezas industriales, en julio del pasado año la dirección llevó a cabo una reestructuración de plantilla a través de prejubilaciones y acuerdos con los trabajadores, de tal forma que los representantes de la empresa «asumieron el compromiso con la plantilla de Alfus de que una vez terminada la reducción de plantilla se comprometían a negociar un convenio con los representantes de los trabajadores».

A pesar de esta promesa, «a día de hoy la empresa no ha querido negociar y ahora pretende llevar a cabo 18 nuevos despidos», según denuncia el comité.

Ante el anuncio de despidos, los trabajadores celebraron ayer una asamblea en la que aprobaron la propuesta del comité de empresa de intensificar las movilizaciones que ya venían realizando y han convocado una huelga indefinida a partir del 29 de abril.

Los trabajadores exigen a la dirección que retire la amenaza de los despidos y que firme un convenio colectivo que dé seguridad jurídica a sus condiciones laborales y que mantenga su poder adquisitivo.

El comité considera «inadmisible» que la empresa presente este despido colectivo y entiende que su única intención es «empeorar gravemente las condiciones laborales de la plantilla». En este sentido, acusa a la empresa de «querer mejorar la competitividad a costa de precarizar la situación de los trabajadores».

Las movilizaciones consistirán en huelgas los próximos días 8, 9, 10, 15, 16, 17, 22, 23, 24 y 25 de abril y una huelga indefinida a partir del día 29 de este mismo mes.

abril 4, 2013

La plantilla de Perot se encomienda al apoyo institucional

Iturria: noticiasdegipuzkoa.com – 2013/04/04

COMITÉ Y EMPRESA SE CITAN PARA EL DÍA 12 EN EL PRECO TRAS SUSPENDERSE LA REUNIÓN DE AYER

La Inspección de Trabajo intentará mediar de nuevo en las negociaciones del ERE para cerrar la planta de Zizurkil

El plazo se agota y la negociación no avanza. A estas alturas, tanto el comité de empresa como el delegado del Metal de ELA en la comarca de Tolosaldea asumen que solo la implicación directa de las instituciones públicas vascas pueden provocar que la multinacional Huyck Wangner desista de su intención de cerrar la histórica fábrica de Perot Zizurkil. Los trabajadores, entre tanto, siguen de huelga y manifestándose en favor de sus puestos de trabajo.

La segunda de las tres reuniones que como mínimo marca la ley para la negociación del ERE de extinción que afecta a 74 trabajadores de Perot Zizurkil no permitió ningún avance ayer. De hecho, la cita tuvo que ser suspendida debido al rifi-rafe que en el exterior mantuvieron los trabajadores allí concentrados con el director del hotel donostiarra en el que se reunían el comité de empresa y la dirección, molesto por la afección de la presencia de una protesta frente al hotel.

La interrupción llegó, de hecho, durante la exposición de las causas económicas del ERE por parte del economista de la empresa y sin que se llegase, por tanto, a la fase de negociación propiamente dicha. La representación de los trabajadores propuso entonces trasladar el encuentro a la sede del Preco en Donostia o a la sede de ELA, a lo que no accedieron los representantes de la compañía.

La tercera y última reunión que hasta hoy tiene fecha, tendrá lugar precisamente en el Preco el viernes día 12, mientras que se está gestionando otro encuentro entre las partes con la mediación de la Inspección de Trabajo. Fuentes de los trabajadores aseguraron ayer a este periódico que solo si la empresa ofrece “algo nuevo” se convocarían más reuniones y recordaron que el periodo de consultas del ERE finaliza el día 24 de este mes.

Hasta la fecha, la empresa ofrece la recolocación en Italia y Austria de trece de los 74 empleados afectados, así como la creación de una bolsa de trabajo para trabajar en fábricas del grupo de capital norteamericano Xerium, propietario de Huyck Wangner. Los despedidos se irían con 33 días por año trabajado y un tope de 18 mensualidades.

Trabajadores de Perot, concentrados ayer frente al hotel donostiarra en el que se celebró la reunión. (G. Estrada)

Trabajadores de Perot, concentrados ayer frente al hotel donostiarra en el que se celebró la reunión. (G. Estrada)

abril 4, 2013

Motivos para una huelga general

Iturria: ELA Sindikatua – 2013/04/03

El secretario general de ELA, Adolfo Muñoz “Txiki”, se ha referido a los motivos para la convocatoria de una huelga en un artículo de opinión remitido a los medios de comunicación.

MOTIVOS PARA UNA HUELGA GENERAL

Ningún país ha salido de la crisis aplicando doctrina neoliberal. La situación, sin dramatismo, es excepcionalmente grave. En Grecia, que nos lleva un poco de ventaja, lo califican de “tragedia humanitaria”. Toda la política está orientada a tapar el agujero financiero. Sí, los bancos animan a Rajoy: “Lo estás haciendo bien; continúa con los recortes”. La banca ha recibido otros 41.000 millones en 2012, un dinero que no va a devolver y la economía real sigue sin crédito. Reformaron la Constitución para garantizar que cobrarían quienes especulan con la deuda pública. Una forma más –la deuda- para hacerles llegar dinero público. Por eso recortan.

Otra reforma de pensiones. Los banqueros, al reducir las pensiones públicas, ven negocio para sus fondos de pensiones. La reforma del PP empeora la de Zapatero de 2011. El PP votó en contra de aquella diciendo que “la echaría atrás si llegaba al gobierno”. Mentira. Eso vale la palabra de los partidos en la oposición; nada. Rajoy apela al “envejecimiento activo” para, con un paro juvenil de más del 50%, alargar la vida laboral de quienes debieran jubilarse e impone un “factor de sostenibilidad” para hacer reformas automáticas y destrozar el sistema público. ¡Vivan los eufemismos! “Envejecimiento activo” y “factor de sostenibilidad”. Pura hipocresía. Hablan de “sostenibilidad” quienes, con sus decisiones, destruyen empleo, bajan los salarios, reducen cotizaciones sociales a la patronal e imponen que las pensiones se financien solo con cotizaciones y no con impuestos. Así es imposible “sostener” un sistema público.

Los presupuestos públicos y el empleo. El gobierno de Gasteiz, en una coyuntura en la que el sector privado destruye mucho empleo, plantea los presupuestos más duros de la historia. Su aportación a la crisis es más recesión, más paro, más pobreza y aumento de las desigualdades. Están basados en la obsesión por la reducción del déficit (Rajoy lo fijó en el 0,7% y Urkullu lo acepta) y en una política fiscal terriblemente injusta. 1.150 millones menos de gasto -un 1,7% del PIB- es una barbaridad. Unos presupuestos que, un año más, dejan sin negociación colectiva a los empleados públicos. Unos presupuestos, que si no se aprueban por el Parlamento no pasa nada. El proyecto del gobierno se aplicará, igual que en Navarra. El debate en el Parlamento es irrelevante. Esa es la función que se reserva hoy a los Parlamentos.

La fiscalidad que imita a los paraísos fiscales ha fracasado. El Tea Party vasco -que ha trabajado para la patronal- nos ha traído hasta aquí descapitalizando las cuentas públicas. Los partidos han renunciado a dar a la fiscalidad la centralidad que merece y lo estamos pagando muy caro. No queremos reformas superficiales que cambien algo para que todo siga igual. Se podrían recaudar 4.400 millones de € en la CAPV y 2.070 en Navarra si la presión fiscal fuera igual que la media de la UE. Sin embargo, la fiscalidad sigue secuestrada por una élite que controla los partidos. La fiscalidad debe estar en el centro de la reivindicación social. Exigimos a las cuatro haciendas forales que la fiscalidad se ponga al servicio de las necesidades sociales.

Quieren un ajuste salarial brutal. ¿Qué pretenden? Que menos personas trabajemos más horas ganando mucho menos. A eso le llaman “devaluación interna” o “aumentar competitividad”… Ocultan que su objetivo es favorecer la acumulación de capital. Bajar salarios y subir jornada supone menos empleo y más empobrecimiento. Los salarios no son solo coste laboral; son un elemento clave en la distribución de la riqueza y los datos oficiales dicen que en los últimos 35 años nunca los salarios se han llevado menos en ese reparto. Los salarios, además de coste, son demanda de bienes y servicios (economía real), recaudación fiscal, cotizaciones sociales… Dicho de otro modo, defendiendo los salarios se defiende la economía real, el empleo y la cohesión social.

Una Patronal reaccionaria. La CEOE (es Confebask y CEN) recomienda que las empresas hagan uso de la reforma para “cambiar de una vez y de arriba abajo los contenidos de los convenios”. Es de agradecer la claridad con que se expresa en su estrategia de tierra quemada. ADEGI, se atreve a presentar una denuncia judicial contra la Diputación de Gipuzkoa porque con su actuación “rompe el equilibrio negociador” en el Convenio de Residencias. Dice ADEGI, que nunca la Diputación había tomado partido “por una de las partes”. ¡Qué cinismo! Confebask, por su parte, afirma que el presupuesto de Urkullu tiene “excesivo gasto social”. No tienen vergüenza. Es llamativo que una patronal acostumbrada al favor político, que obtiene todo, se comporte tan bruscamente. Le deberían recomendar que se calle. Ellos no tienen que meter tanto ruido, no lo necesitan. Nadie desde los gobiernos reprende a la patronal; eso no es una novedad. Al contrario, saben que la patronal es un lobby financiado con dinero público que trabaja para socavar lo social. Es lo que hace.

Democracia y corrupción. La cúpula dirigente del PP inmersa en casos de corrupción continúa sangrando a los ciudadanos. Un hecho que revela hasta qué punto huele a podrido y se descompone la vida democrática. La política en Hego Euskal Herria la decide el PP que une neocentralismo y neoliberalismo para que todos los gobiernos hagan su política. Cuando esa política condena cada vez a más personas a la pobreza hay razones suficientes para no acatar y desobedecer. Hay órdenes que no deben ser obedecidas. Es cuestión de justicia. Sin embargo, no apreciamos en la clase política vasca voluntad de confrontar democráticamente con Madrid, ni para salvar lo social, ni el autogobierno; ejes ambos esenciales del Marco Vasco de Relaciones Laborales y de Protección Social.

Movilización sindical y social. Estamos sufriendo un experimento totalitario que defiende una guerra contra los pobres. Este derribo organizado de lo social exige en opinión de ELA convocar una huelga general. Nos pareceimprescindible convocarla para dar valor a una política alternativa. En Mayo de 2009 dijimos que “si no se cambiaban las políticas, vendrían los recortes”. Teníamos razón. Hoy decimos que, si les dejamos destruirán todo lo social. Están midiendo nuestra capacidad de resistencia. Tenemos la obligación de preguntarnos… ¿Qué van a dejar en pie? Los gobiernos deben sentir una presión social que les obligue a hacer otras políticas. No hay otra vía que la movilización. Y a la patronal hay que decirle que sabemos cuáles son sus aliados (la ley y el desempleo como elemento de disciplina social). Usan la ultraactividad como chantaje -allí donde se sienten fuertes- para imponer la caída salarial y su lectura unilateral de la reforma. A esta patronal, mientras los gobiernos le sigan dando todo –lo último el arbitraje obligatorio para inaplicar los convenios- hay que contestarle con organización sindical y lucha. Hay que reivindicar con más fuerza que nunca el sindicato como instrumento de defensa colectiva, así como el trabajo conjunto entre las organizaciones sindicales y los movimientos sociales.

Adolfo Muñoz Sanz “Txiki”

abril 4, 2013

Greba orokorrerako arrazoiak

Iturria: ELA Sindikatua – 2013/04/03

Adolfo Muñoz “Txiki”, idazkari nagusiak, “Greba orokorrerako arrazoiak” izenburuarekin iritzi artikulua igorri du komunikabideetara.

GREBA OROKORRERAKO ARRAZOIAK

Doktrina neoliberala inon ez da izan krisitik irteteko modua. Egoera bereziki larria da, eta ez gara txantxetan ari. Grezian, hots, krisiari dagokionez aurretik doan herrian, “giza-tragedia” bizi dute. Politika guztia finantzetako zuloaren zerbitzura jarri da. Bai, bankuek Rajoy xaxatzen dute: “Ondo ari zara; segi murrizten”. Bankuek 2012an beste 41.000 milioi jaso ditu; diru hau ez dute itzuliko, eta ekonomioa errealak krediturik ez du jasotzen. Konstituzioa erreformatu zuten bermatzearren zor publikoarekin espekulatzen dutenek beren dirua jasoko dutela. Horretarako dira murrizketak.

Pentsioen beste erreforma bat. Pentsio publikoak moztu ahala, bankariek “beren” pentsio-funts pribatuentzako negozioa sumatzen dute. PPren erreformak areago okertu du 2011n Zapaterok egin zuena. Orduan PPk aurkako botoa eman zuen, esanez atzera botako zuela gobernura iritsiz gero. Gezur hutsa. Hori balio baitute oposizioan dauden alderdien hitzek: ezer ez. Rajoyk “zahartze aktiboa” aipatzen du, gazteen langabezia %50etik gorakoa delarik, erretiroa hartu beharko luketenen bizitza laborala luzatze aldera. Gainera, “iraunkortasun faktorea” inposatzen du erreformak automatikoki egiteko eta sistema publikoa txiki-txiki eginda uzteko. Gora eufemismoak! “Zahartze aktiboa” eta “iraunkortasun faktorea”. Hipokrisia gordina da “iraunkortasunaz” mintzatzea, nor eta enplegua suntsitzen dutenak, soldatak jaitsi edo jornal miserableak erabakitzen dituztenak, patronalaren gizarte-kotizazioak murrizten dituztenak eta esaten dutenak pentsioak kotizazioekin ordainduko direla, sekula ez zergekin.

Aurrekontu publikoak eta enplegua. Arlo pribatuak lanpostuak barra-barra deuseztatzen dituen unean, Gasteizko gobernuak historian izan diren aurrekonturik latzenak egin ditu. Krisiari egiten dion ekarpena, atzeraldi latzagoa, langabezia handiagoa, pobrezia eta desberdintasuna areagotzea. Oinarri bakarra dute, defizita kentzeko grina (Rajoyk %0,7an finkatu zuen, eta Urkulluk honi men egiten dio), eta justutik ezer ez duen zerga-politika. Gastua 1.150 milioitan jaitsiko dute, BPGaren %1,7a alegia, eta hau astakeria bat da. Aurrekontuek, berriro, negoziazio kolektiborik gabe utzi dituzte langile publikoak. Legebiltzarrak aurrekontu-proiektua ez onetsiagatik ere, gobernuak bere asmoa aplikatuko du, Nafarroan bezalaxe. Parlamentuko debatea ezdeusa da. Horixe da parlamentuei gaur egun uzten zaien eginkizuna.

Paradisu fiskalen ereduak porrot egin du. Gure Tea Partyak, atsedenik gabe patronalarentzat lanean dihardula, ekarri gaitu ataka honetaraino, diru-kutxa publikoak hustuta. Alderdiek baztertu egin dute fiskalitateari zor zaion lehentasuna emateko aukera, eta larrutik ari gara ordaintzen. Ez ditugu axaleko erreformak nahi, zeinen bidez aldaketa txikiak eginda gauzak lehengoan jarraituko baitute. EAEn 4.400 milioi eta Nafarroan, 2.070 milioi gehiago biltzeko aukera legoke presio fiskala EBko batez besteko mailaren parera igoz gero. Alabaina, zergen inguruko eztabaida bahituta dauka alderdiak kontrolpean dituen elite batek. Fiskalitatea gure aldarrikapenen erdigunean dago; lau foru-ogasunei eskatzen diegu Kontzertu eta Itun Ekonomikoa beharrizan sozialen zerbitzura jar ditzatela.

Soldata jaitsiera lazgarria nahi dute. Zein da helburua? Jende gutxiagok ordu gehiagoz lan egitea eta gutxiago irabaztea. Horri “barne-debaluazio” deitzen diote, “lehiakortasuna hobetzea”… Baina ezkutatu egiten dute benetako helburua kapitala metatzea dela. Horren ondorioa enplegu gutxiago izatea eta pobrezia hedatzea da. Soldatak ez dira soilik lan-kostu bat. Aberastasunaren banaketan berebiziko garrantzia dute, eta datu ofizialek diotenez, azken 35 urteotan ekonomian gero eta pisu txikiagoa dute. Soldatak, kostu ez ezik, ondasun eta zerbitzuen eskaria dira (ekonomia erreala), zerga-bilketa, gizarte-kotizazioak… Beraz, soldaten alde eginda ekonomia erreala, enplegua eta gizartearen kohesioa defenditzen dira.

Patronal erreakzionarioa. CEOEk (hots, baita Confebaskek eta CEN ere) enpresei gomendatzen die erreformaz balia daitezela “hitzarmenen edukiak aldatzeko, behingoz eta goitik behera”. Eskertzekoa da lur kiskaliaren estrategia horren argi adieraztea. ADEGIk Gipuzkoako Aldundiaren kontrako salaketa sartu du auzitegietan, erakundeak egoitzen hitzarmenean “negoziazioko oreka hausten” omen duelako. Adegik dioenez, Aldundiak inoiz ez omen zuen aldeetako bat lehenetsi. Zinismo hutsa! Bestalde, Confebaskek dio Urkulluren aurrekontuan “gehiegizko gastu soziala” aurreikusi dela. Lotsa galdu dute. Deigarria da hain zakar jokatzea fabore politikoak izatera ohituta dagoen patronalak, nahi duena lortzen duen berberak. Isiltzeko gomendatu beharko liokete; ez baitute hainbesteko zaratarik egin behar (ez dute horretarako beharrik). Gobernuek ez die horregatik kargu hartzen; betikoan gara. Aitzitik, badakite patronala diru publikoaz finantziatzen den lobby bat dela, eta bere eginkizuna soziala den guztia hondatzea dela; horretan ari da hain zuzen.

Demokrazia eta ustelkeria. PPk, bere zuzendaritza korrupzio kasuetan harrapatuta dagoelarik, herritarrak odolusten jarraitzen du. Honek agerian uzten du bizitza demokratikoa zein ustela dagoen, zenbateraino hondatu den. Hego Euskal Herrian politika PPk erabakitzen du; bere neozentralismo eta neoliberalismoa ezartzen du, gobernu guztiek esanekoak izan daitezen. Haatik, politika honek gero eta jende gehiago pobreziara daramanean, men ez egiteko eta desobeditzeko aski arrazoi badago. Agindu batzuk ez dira bete behar. Hau justizia kontua da. Halere, euskal klase politikoan ez dugu ikusten Madrili demokratikoki aurre egiteko borondaterik, ez arlo soziala, ezta autogobernua salbatzeko ere: hauek ditugu, hain zuzen, Lan Harremanetako eta Gizarte-Babeseko Euskal Esparruaren ardatzak.

Mobilizazio sindikal eta soziala. Esperimentu totalitario bat pairatzen ari gara, pobreen aurkako gerra egin nahi dute. ELAren ustez, soziala den guztia eraisteko erabaki horri greba orokorrarekin erantzun behar diogu. Ezinbestekoa da, politika alternatibo bati balioa emateko. 2009ko maiatzean esan genuen “politikak aldatu ezean, murrizketak etorriko dira”. Arrazoia genuen. Gaur diogu haiei eskuak libre utziz gero soziala den guztia txikituko dutela. Gure erresistentzia ahalmena ari dira neurtzen. Gure buruari galdetu behar diogu zutik zer utziko ote duten. Gobernuek herritarren presioa nabari behar dute, bestelako politikak egitera behartuta egon daitezen. Mobilizazioa beste biderik ez daukagu. Bestalde, patronalari esan behar zaio ondo asko ezagutzen ditugula bere aliatuak: legea eta langabeziak eragiten duen beldurra, gizartea diziplinatzeko. Ultraaktibitatearen galeraz baliatzen dira xantaia egiteko -indartsu sentitzen diren tokietan- soldaten jaitsiera eta erreformaren aplikazio unilaterala ezartzeko. Patronal honi gobernuek nahi duen guztia ematen dioten artean (azken oparia, hitzarmenen salbuespena ezartzeko derrigorrezko arbitrajea), antolakuntza sindikalarekin eta borrokarekin egin behar zaio aurre. Inoiz baino areago aldarrikatu behar da sindikatua dela defentsa kolektiborako gure tresna, baita sindikatuok eta gizarte-mugimenduok elkarrekin egiten ari garen lana ere.

Adolfo Muñoz Sanz “Txiki”

abril 4, 2013

«Erantzun handiena eman behar da, eta greba orokorra da handiena»

Iturria: Berria.info / Xabier Martin Donostia – 2013/03/15

AINHOA ETXAIDE. LABEKO IDAZKARI NAGUSIA

Biharko manifestazioa «amore ez emateko borroka aro» berri baten hasiera izango dela dio Ainhoa Etxaidek. Greba orokorra baztertzen ez den «aukera» dela dio, «eztabaidatzen» ari direla.

Donostiako LABen egoitzako bulegoan tartetxo bat hartu du sindikatuko idazkari nagusiak elkarrizketarako. Lan gatazkak berriro koska bat egin du gora, eta Iñigo Urkulluren Jaurlaritza finkatzen ari den politikarekin oso kezkatuta daude LABen. Apenas duen betarik hizketarako Ainhoa Etxaidek (Hondarribia, 1972).

Lorpen historikoak galdu dituzte langileek, eta aurki lan erreformak beste aizkorakada bat emango du ultraaktibitatearen araua dela eta. Bihar manifestaziora deitu duzue, Bilbon. Mobilizazioa nahikoa ote da aparteko egoera honetan?

Nahikoa ez dakit, baina bai ezinbestekoa. Alternatiba bat eraikitzeko urratsak egin behar ditugu. Mobilizaziorik gabe ez dago harresiak eraikitzerik egiten ari direna gelditzeko.

Euskal Herriko hiru administrazioek, bakoitzak bere ezaugarriekin, murrizketen bidea hartu dute. Non geratzen dira euskal langileak?

Non geratzen dira langileen interesak eta gure etorkizuna herri gisa? Hori da benetako galdera. Guk ez dugu lekurik administrazio horietan, ez bultzatzen ari diren erreforma kapitalista basatian. Horregatik aldarrikatzen dugu burujabetza prozesu bat, herri gisa gure bidea egiteko. Horren emaitza, gure herriaren gainean eraikitzen den heinean, betiere emankorragoa izango da.

España marka zama dela uste dute batzuek. Hala esan dute susmagarritzat jo ezin diren ahotsek, Gamesako presidenteak eta Adegikoak adibidez.

Horregatik da are ulergaitzagoa EAJk Euskal Herria marka eraikitzeko hautua ez egitea. Legebiltzarrean inoiz baino gehiengo erosoagoa izango luke. Bide propioa aldarrikatzen duen sindikalgintza dago, eta bide hori babestu eta bultzatuko lukeen herria; azken hiru urteotan sortu den agertokiari esker baldintza politikoak ere badira, gainera. Beraz, galdera da zer ematen dieEspaña markak EAJri eta Confebaski?

Zer ematen die?

Confebaski eman dio, beti eskatu eta sekula lortu ez duen lan erreforma; eman dio hainbesteko borrokarekin lortutako hitzarmenak hausteko aukera; eta eman dio gehiengo sindikalaren eredua baztertu, eta erabat agortuta dagoen estatu sindikalgintzarekin bere bidea egiteko aukera. EAJri, berriz, ildo neoliberala inposatzeko aitzakia eman dio; adibidez, lanorduak luzatu ditu administrazioan Madrilek behartu duela esanez, eta hori gezurra da: Nafarroak ez du luzatu.

Patxi Lopez Jaurlaritzan sartu eta gutxira greba orokorrera deitu zenuten. Gauza bera gerta dakioke Iñigo Urkulluri?

Ez dugu ezer baztertzen, kontuan hartuta mahairatu dituen aurrekontuak, arlo publikoan lan orduak luzatu dituela, eta politika neoliberalen aldeko apustuan dela. Ulergaitza litzateke gainera, horrelako erabakiak hartzen dituen gobernu baten aurrean ahal dugun erantzun zabalena eta argiena ez ematea. Erantzun zehatz hori eztabaidatzeko fasean gaude. Kontua ez da egun bat jartzea, EAJri erabakiak aldaraziko dizkion estrategia eraginkorrena zein den eztabaidatzea baizik.

Euskal langileek, eta gizarteak oro har, krisia hasi zenetik seigarren greba orokorra litzatekeenari behar bezala erantzuteko prest ote daude?

Seguru gara langileak prest daudela aldaketa soziala eta politikoa ekarriko dituen borrokarako. Langile askok egiten dute hautu hori, badakigu. Egia da, bestalde, greba metaketa hutsetik haratago, aurrerapausoak emateko grebak eraginkorrak direla erakutsi behar diegula langileei. Aldaketa ekarriko duen borrokara lotzea eskatzen ari gara azken batean. Arazoa ez da langileak prest ote dauden, herria beti baitago prest; hori bainoago, borroka eskaintza errealak egitea da kontua, greba deitzen dugunok neurri hori ongi azaltzea, alegia.

Greba orokorraren aukera zabalik dela ulertzen dut. Noiz deitu daitekeen ere zabalik dago?

Datozen asteetan aurrekontuen auziak nora jotzen duen ikusiko dugu; Nafarroan, berriz, aurrera edo atzera egin beharko du Gobernuak; pentsio erreformaren inposaketaren atarian gaude… Apirilean eta maiatzean erabaki garrantzitsuak datoz, eta denak langileen kontrako erasoak. Horrek erantzuna eskatzen du, eta erasoaren neurria ikusita, ahalik eta erantzun handiena eman behar da LABen iritziz; erantzunik handiena greba orokorra da.

Aparteko egoerak ez du sindikatuen erantzun bateratu iraunkor bat merezi? ELArekin batasun estrategikoa lortzeko urratsak egin daitezke?

Egin daitezke eta premiazko dira, baina horretarako akordio estrategikoak eraiki behar dira, gero langileriari eskaintzeko. Euskal Herria zein fasean dagoen eta horretan sindikalgintzarentzat zein den bide eraginkorrena partekatu behar dugu. Akordio zehatzetatik haratago, horrelako oinarri estrategikoa behar da. Hori eraikitzeak garai berria ekarriko luke sindikalgintza abertzalean. Elkarlana bai, baina ez baita sekula aliantza estrategikorik egon. Premia ikusten dugu eta zailtasunak ere bai. Krisi honek eskatzen duen langile borroka kudeatuko duen eredu sindikalaz hitz egin behar da.

Baina sindikatu abertzaleek aurre egin diezaiokete egoera honi zatikaturik?

Ez genioke inolako mesederik egingo langileei eta garesti ordainduko genuke. Kongresuetan ikusi denez, bi sindikatuok aliantzaren aldeko gara, baina egoera berezi eta berri bati buruz ari gara, eta zailtasunak asko dira.

Zer jokatzen ari da langileria?

Langileria eta gizartea hauxe jokatzen ari dira: Euskal Herrian erreforma kapitalistarik bortitzena gailentzen den edo benetako burujabetza ekonomikoaren hautua egin eta beste eredu ekonomiko bat eraikitzea lortzen den. Bi errealitate horiek aurrez aurre daude une honetan.

Zer-nolako mezua eman du Eusko Jaurlaritzak 35 orduko lanaldiaren araua hautsita?

Enplegua kentzeko prest dagoela esan dien langabeei, ez dela aldaketa ekarriko duen gobernua. ‘Oraindik ez gaude irtenbideetan pentsatzen ari’ izan da sakoneko mezua. Murrizketek luze joko dutela esan du. Mezu maltzurra da eman duena, badakielako alternatibak badirela.

Urkulluk hartu zintuzten berriki lehendakaritzan. Ez dago gutxieneko akordioak egiteko tarterik?

Guztion artean trantsizio bat antolatzeko esan genion, eredu propioa eraikitzeko. Ateak itxi zizkion horri, eta beste hainbat gauza aztertzeko modukoak esan ere bai; hitzak hitzak dira, baina. Ekintzak ez, eta murrizketen alde egin dutela ikusi da. Zertarako eseriko gara gobernuarekin? Gu beti gaude prest akordioak egiteko, baina ateak ixten badira…

Enpresa jarri du ardatz Jaurlaritzak enplegua sortzeko irtenbide gisa. BGAE ekarpenak baliatuz funts bat proposa dezakete aurki finantzaketa iturri gisa. Zer diozu?

Ezetz, ez duela enpresaren alde egin, espekulazio kapitalaren alde baizik, patronalaren betiko eskakizunei men eginez. Finantzaketaren arazoa neurri batean Kutxabankeko prozesuak eragin du. Beraiek jakingo dute zergatik dituzten menpekotasun horiek.

Lan gatazkak areagotzen ari dira, eta udaberri gogorra dator ultraaktibitatearen amaierak jarri duen marra gorria dela eta. Zer-nolako aroa datorkigu?

Gizarteak amore ez emateko deia egingo dugu bihar hasita. Langileei hitzarmenei uko ez egiteko deia egingo diegu. Ekimen sindikal berriak behar dira errealitate hori ekiditeko; ezin dugu hurrengo egunera begira jarri. Ez dugu onartzen hitzarmenen arazoa konpontzea sindikatuen esku dagoela esatea; lan erreformak eragin du errealitatea, eta patronalak oztopatzen du akordioa. Confebasken errealitate hori ekidin nahi badu formulak badaude. Horretarako prest gaude. Bestela borroka ikusiko dute, gatazka, eta langile asko kalean. Jaurlaritzari eskatzen diegu langileekin lerrokatzeko, ekimena hartzeko datorrena ekiditeko.

Euskal langileak Espainiako hitzarmen orokorretan sartzea gerta daiteke azkenean. Aukera bat da.

EAJ, Confebask, PSN eta UPN herri honekin egiten ari direna erakutsiko luke horrek: uniformizazioa onartzea. 78tik aurrera, urrats berriak egin beharrean atzerapausoak emango lituzkete. Zer autogobernuz hitz egiten ari dira? Hitzarmenen auziak ordezka dezake batzuek Euskal Herriarentzat nahi dutena eta besteek onartzen dutena. Krisiak aldaketa garaiak direla diote, eta egoera bortitzetan bakoitza den bezalakoa azaltzen dela. Zoritxarrez, oraingo hau da EAJ.

A %d blogueros les gusta esto: