Nafarroako Aldizkari Ofizialak ezin du geldiarazi lan-erreforma

Iturria: Mitxel Lakuntza – 2013/03/15

Nafarroako Gobernuko Lan Departamentuak hiru sektore-hitzarmen NAOn (BON) argitaratzea gelditu du. Hitzarmenak Eraikuntzarena, Kirol Kudeaketarena eta Janari Merkataritzarena izan dira. Arrazoia zera izan da: sektore-hitzarmenen edukia, azken lan-erreformaren ondoren, ezin da gutxienekotzat jo. Bestela esanda, probintziako sektore-hitzarmena, funtsezko alderdiei dagokienez, gomendio hutsa da orain, eta ezenpresariak bete beharrekoa (Langileen Estatutuaren 84.2 art.) 

Hori ikusitakoan, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek, zenbait alderdi politikorekin batera, exijitu diote Nafarroako Gobernuari aipaturiko hitzarmenak berehala argitaratzea, lan-erreformaren mugak saihesteko formula bat trabatzen ari direla argudiaturik. Baina argi dago hori ez dela horrela. NAOn argitaratze hutsak ez ditu berreskuratuko sektore-hitzarmenen bermeak, lan-erreformaren aurretik zituztenak; horrelako adierazpenen zergatia, beraz, ez da benetako eskaera bat egitea, itxurak egitea baizik.

Rajoyren gobernuak, negoziazio kolektiboaren erreforma egitean, zuen asmoa patronalaren biziki nahi izandako eskakizun bat betetzea izan zen: soldatak jaistea eta gainerako lan-baldintzak apaltzea. Horretarako, negoziazio kolektiboaren betiko egitura suntsitu zuen. Alegia, ordura arte, sektore-hitzarmenetan gutxieneko maila ezartzen zen, eta enpresa-hitzarmenetan hortik gorako hobekuntzak jasotzen ziren.

Baina erreformaren ondorioak bistakoak dira orain. Nafarroako sektore-mailako negoziazio kolektiboa UGT eta CCOOen gehiengoen eskuetan dago ia sektore guztietan, eta sinatu diren hitzarmenetan ez dago ez bermerik, ezta edukirik ere. Horrelako hitzarmenetan soldaten jaitsiera eta lan-erreformaren onarpena formalizatzen dira.

Kontua ez da, baten batek baieztatzen duen bezala, ELA sektore-hitzarmenen aurka dagoenik. Ikusi besterik ez dago ELAk sektore-hitzarmenak bai sinatzen dituela; baina edukiak dituzten hitzarmenak —normalean borrokatuak izandakoak—, eta gure jendeari alderdi garrantzitsu bat ezkutatu gabe: enpresak hitzarmen hori bete gabe utzi dezakeela, eta bermeak ematen dituen aukera bakarra enpresa-mailako hitzarmena dela.

Orduan, erreformaren ondorioak hain bistakoak badira, sektore horietan indar-korrelazio nahikorik ez badago, eta hortaz patronalak sektore-negoziazioa goitik behera kontrolatzen badu… Zergatik tematzen dira sindikatu batzuk beren estrategiaren oinarriak erreforma aurka egiterik ezduen sektoreetan jartzen?

Ameskeria sindikalaren estrategia

Neurri handi batez sindikatuak ezin izan dira moldatu egoera berrira, lehengoa baino askoz gogorragoa eta desorekatuagoa den oraingo egoerara.Orain, inoiz baino gehiago, sindikatuaren eraginkortasuna eta ekarpena behetik hasten da, lantoki bakoitzetik, eta ez elkarrizketa sozialeko mahai urrunetatik. UGT eta CCOOen kasuan, moldatzeko ezintasun horren azalpena aise ulertzekoa da, kontuan hartzen bada sindikatu bi horien finantza-autonomiarik eza.

Elkarrizketa sozialari lotzeko duten beharra hortik datorkie: antolakuntza-mugetatik eta menpekotasun ekonomikoetatik.

Nafarroako sektore-hitzarmenen negoziazioa gaizki izendatutako “elkarrizketa sozial” horren baitan egin da, UGTren, CCOOen eta CENen artean.Joan den ekainean, M-29ko greba orokorretik hilabete gutxira, akordio bat sinatu zuten Nafarroan, non hitzeman zuten sektore-hitzarmenaren garrantzia azpimarratuko zutela, eta enpresa-hitzarmenaren aurretik lehenetsiko zutela.

Sinatzaileek ongi baino hobeki zekiten, noski, hori ez zela posible izango; baina, UGT eta CCOOen kasuan, sindikatuaren balioaniztasuna erakutsi nahi dute, langileak antolatzeko gaitasuna ez ezik, solaskide aritzeko gaitasuna ere badutela, eta hortik patronalarekin akordioak lortzeko bitartekaritza; nahiz eta patronalak legez den-dena izan. Baina erabilgarritasun horren trukean nonahi sinatu behar dute —edozein preziotan, edukiak erlatibizatuz—, eta sektore-hitzarmenak bultzatu, “gaitzetan txikiena” balira bezala. Behar izatekotan gezurretan ere ari izan dira langileekin; eta, erreforma saihesteko, NAOn argitaratzea nahikoa bermea dela esan diete.

Izatez, bi sindikatu horiek aldatu behar izan dituzte joan den astean haiek berek sinatuak zituzten edukiak, argitaratzeko modukoak izan zitezen, eta indarrean sartzea izan zezaten. Aldaketaren zergatia berez zera da: sektore-hitzarmenek ezin dute eragotzi enpresetan eduki-maila beheragoak hitzartzea.

Etiquetas: , , , ,

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: