Milaka pertsona elkartu dira Bilbon bestelako eredu sozial eta ekonomiko baten alde

Iturria: ELA Sindikatua 2013/03/16

Manifestazio jendetsua izan da gaur arratsaldean Bilbon, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek eta ehunetik gora elkarte eta mugimendu sozialek deituta. Kaleak bete dituzten lagunek, 15.000 baina gehiago, politika publikoetan erabateko aldaketa exijitu dute, eta enplegua suntsitu besterik egiten ez duten politiken aurrean bestelako eredu sozial eta ekonomikoa exijitu dute.

Adolfo Muñoz “Txiki”k beste politika fiskala aldarrikatu du gizarteak dituen beharrei erantzuna emateko.“ELArentzat fiskalitatea lehentasunezko gai da”, azpimarratu du.

Muñozek salatu duenez ogasunek gero eta diru gutxiago biltzen dutela eta, bien bitartean, eztabaida fiskala gizartearentzat itxita mantentzen dutela, aberatsei, iruzurgileei eta ebasorei babesa emanez. “Kontua zergak ez ukitzea izan da, eta egin diren aldaketak axalekoak izan dira. Ez da egia alternatibarik ez dagoenik”, azpimarratu du. Era honetan, Europako bataz-besteko presio fiskala izango bagenu 6.000 miloi gehiago eskuratuko genituzkeela azpimarratu du.

ELAko idazkari nagusiak azaldu du defizitaren obsesioa dela agintzeko aukera duten alderdien hautu bakarra. “Euskal administrazioek horri men egiten badiote estatuaren delegazio bihurtzen direla. Urkulluri murrizketak ez egiteko exijitzen diogu. 1250 miloi gutxiago izateak murrizketa, pobrezia eta langabezia gehiago ekarriko du”.

BFfpXozCEAAEhTt.jpg-large

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: