Milaka pertsona elkarretaratu da Lehendakaritzaren aurrean murrizketen aurka

Iturria: ELA sindikatua – 2013/03/12

Eusko Jaurlaritza aurrekontuen proiektua eztabaidatzen ari zen bitartean, milaka pertsona elkarretaratu da gaur goizean Lehendakaritzaren atarian ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuak eta hainbat eragile sozialeko kideek deituta. Aurrez, manifestazioan parte hartu dute Gasteizko kaleetan zehar. Sindikatuok eta eragile sozialetako ordezkariek datorren larunbatean murrizketen aurka eta enpleguaren alde Bilbon egitekoa den manifestazioan parte hartzera deitu dute.

Euskal Herrian azken urteotako historian inoiz egin den murrizketarik handiena onartuko duela Eusko Jaurlaritzak, salatu dute. Gastua 1.250 milioi euro murriztuko duen aurrekontu-proiektua onartu da, hau da, % 11,5eko murrizketa, 2012ko aurrekontuekin alderatuta.

“Gizarte-estaldurek jasango dituzte murrizketa ikaragarri horiek. Osasungintzak, hezkuntzak, etxebizitzak, gizarte-prestazioek. Hartara, zerbitzu publikoek eta prestazioek okerrera egingo dute, nabarmen. Gizarteak eskatu eta behar duenaren aurkako noranzkoan doa Jaurlaritza. Gizarte-babes handiagoa behar da, ez eskasagoa. Pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da behar dena, ez kaltetzea”.

Sindikatu eta eragile sozialetako ordezkariek Urkulluk eta bere gobernuak, gainera, langabeziaren aldeko apustu argia egin dutela, azpimarratu dute manifestazioaren amaieran. “Jakin badakite murrizketek langabezia handitzea dakartela, baina ez zaie axola. Langabezia-tasa %17tik gora dago, Europako batez bestekoa baino 7 puntu gorago. Langabeziak gora egiten du hilean-hilean, baina gobernatzen dutenek murrizketen politikari ekiten diote, langabezia areagotzen duen arren. Sektore publikoan lanaldia luzatzeak ere langabezia handitzea dakar. Hain zuzen ere, 35 orduko lanaldia bideratu zuen legea baliogabetu nahi dute, eta haren oinarrian dagoen Gizarte Eskubideen Gutunean jasota dauden gizarte-eskarien aurka jardun”.

Era honetan, enplegua sortzeari eta gizarte-eskubideei lehentasuna emango dieten politikak exijitzen jarraituko dutela, azaldu dute. “Eredu sozial eta ekonomiko berria eskatzen dugu. Proposamen zehatzak ditugu. Proposatzen dugun eredua, posible ez ezik, ezinbestekoa ere bada”.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: