CAF zigortu du Donostiako epaitegi batek, greba eskubidea urratzeagatik

Iturria: berria.info – 2013/02/26

Beasaingo enpresak garbitzaile azpikontratatuen grebaren funtsezko eskubidea urratu zuela ebatzi du. Greban jaso gabeko soldaten %50 grebalariei ordaindu beharko die. ELAk jarri zuen salaketa.

Donostiako lan arloko epaitegiak hartu du erabakia. Garbitzaileen greba 2012an izan zen, eta ehun egunez baino gehiagoz egon ziren lanera joan gabe.

Salaketan agertzen denez, enpresak grebalariak ordezten zituen legez kontra, eta hala salatu zuen lan ikuskaritzan. Epaian adierazten denez, langileak ordeztea, ELAren askatasun sindikalaren eskubidea urratzea ez ezik, langileen greba eskubidea urratzea ere bada. Gainera, zuzendaritzaren jokabide horren helburua grebalariei “kalte egitea” dela dio.

Iazko uztailean soldatak igotzeko eta lan erreformaren aurka “blindatzeko” akordioa lortu zuten enpresa batzordeak eta zuzendaritzak, hiru hileko grebaren ostean.

Etiquetas: , , ,

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: