Non daude mugak?

Iturria: Iraitz Madariaga Ituarte / Zuzeu.com – 2013/02/05

Egunetik egunera  jasaten ari garen egoeraren aurrean alai eta itxaropentsu  egoten saiatu izan naiz. Apurka apurka denborale hau baretu eta gauzak bere horretara joango zirela uste nuen, apurka bada ere. Baina zenbat eta albiste gehiago ikus-entzun nire jarrera hondoratzen joan da askoka askoka.

24 urte lepoan eta gurasoen dirutik bizi naiz,  beste hainbesteren moduan. Nire amak lana galdu du eta aitak askoz gutxiago irabazten du. Etxetik irteteko geroz eta gogo gutxiago sentitzen dut, errudun sentitzen naiz beste zereginik gabe lagunekin kalera irten eta zerbait hartzera goazenean, nahiago izaten dut telebistaren aurrean jarri eta momentu batez dena aldatuko dela amestu. Burbuila batean sartu eta mundutik alde egin.

Goizero, existitzen diren lan bilatzaile posible guztiak arakatzen ditut lan bila. Bataz beste, zazpi bat lan eskaintzatan ematen dut izena egunean, kurrikulum asko ere banatu ditut atez ate, baina emaitza erantzun gabeko galdera asko izaten dira. Gehienak “zergatik” hitzarekin hasten direnak, “Zergatik ikasi karrera bat? Zergatik ikasi hizkuntzak?…”. Alperrik dela pentsatzen hasia naiz, denbora galtze hutsa suposatzen duela horrek nire egunerokoan. Ez dugu etsi behar sekula, baina arrazoiak baditugu egoera hau jasaten ari garenok.

Askok imajinatuko duzue zein izaten den egunaren amaierako sentsazioa. Ezer probetxuzkorik egin ez dudanarena, ohetik ezertarako ere altxatu ez izanarena, amorrua, inpotentzia… Etxekoak dirua irabazten eta norbera handik hona beste zereginik gabe. Zerbaitetarako balio dudala sentitu nahiko nuke, etxean nire hondar alea jartzen dudala, nire egunen orduak zerbaitetarako balio izan dutela ikusi.

Amorru are handiagoa sentitzen dut asko eta asko jasaten ari garen hau noren edota nortzuen errua dela jakinda –jakin edo, inork ez baitu erruaren kargu hartzen-, gure errua ez den zerbaiten ondorioak bizitzen ari gara, eta errudunek bitartean, aurretiaz prestatutako gidoiak irakurtzen dizkigute gu lasaitzeko asmoz edo. Itzelezko interpretazioak egiten dituzte eszenatokian bizi dugun hau gezurra dela adieraziz.

Kudeatzen jakin ez edota ederki baten jakin baina gutaz aprobetxatu izan direnen erruz gaude horrela, lanik gabe, gure etorkizuna eraiki ezinik, gurasoen kargu titikumeen legez, egunerokoa bizitzen beste zereginik gabe.

Zergatik jasan guk lapur batzuk gure diruaz nahi izan dutena egin izana? Zergatik sentitu behar gara ezertarako balio ez bagenu bezala?  Zertarako itxaron behar “gauzak berera bueltatu arte” guk horri itxaron behar izateko ezer egin ez badugu? Eta zertarako horrenbeste auzitegi, epaile, justizia jauregi eta ostia gure diruarekin Monopolian olgatu direnak kalean, ezer gertatuko ez balitz bezala, eta dena ezeztatzen jarraitzen badute? Beltzean jasotako azken billete eta txanponak gastatzen trankil-trankil, herrestenik ez uzteko.

Non daude mugak? Noraino jasan dezake gizakiak horrenbesteko umilazioa? Noiz egingo dugu eztanda? Noiz bueltatuko digute geneukan bizitza? Noiz esan egia osoa? Noiz akatsak onartu?

Batzuk beso banatan gure armairuetako arropa guztiak balio dutena baino garestiago den poltsa bana hartu eta markako aterki batekin albiste zaparrada honetaz estali eta muzin egiten dieten artean, hemen jarraituko dugu guk, inuzenteen ilaran. Gurasoek dirua nola irabazten duten ikusten, agintariak nola aberasten diren begira, itxaropena hagin artean estu eutsi eta aurrera so.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: