Lan-legepeko irakasleen seiurtekoen kobrantza arazoan Auzitegi gorenak arrazoia eman dio ELAren salaketari

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/11/28

Epaiak Eusko Jaurlaritzak funtzionario eta Lan-legepekoen artean eginiko diskriminazioa baztertu eta Lan Legepeko Irakasleok 4. eta 5. seiurtekoak kobratzeko dugun eskubidea baieztatzen du. ELAk eta irakaskuntzako gehiengo sindikalak beti baztertu izan du irakaskuntzan langileen arteko hierarkizazioa eta ezberdintasunak areagotzea eta prestakuntzaren bidez sindikatu batzuen finantziazio bilatzen duen sistema hau.

2010ean Eusko Jaurlaritzak eta CC.OO. eta UGTek gutxiengoan sinaturiko irakasle funtzionarioen hitzarmenean irakaskuntza karrera profesionala martxan jartzeko konpromisoa hartzen zuten. Akordio haren ondorioz administrazioak irakasle funtzionarioei 4. eta 5. seiurtekoak ordaintzeko erabakia hartu zuen.

ELAk eta irakaskuntzako gehiengo sindikalak beti baztertu izan du irakaskuntzan langileen arteko hierarkizazioa eta ezberdintasunak areagotzea eta prestakuntzaren bidez sindikatu batzuen finantziazio bilatzen duen sistema hau.

Eta hau gutxi balitz, Eusko Jaurlaritzak bigarren diskriminazio onartezin bat egin zuen irakasle funtzionarioei seiurteko hauek ordainduz eta lan berdina egiten duten lan-legepeko irakasleei ordainsari bera ukatuz. Gogoratu beharrean gaude lan-legepeko irakasleen hitzarmenak argi adierazten duela irakasle funtzionarioen soldata bera izango dutela.

Hori dela eta, ELAk helegitea aurkeztu zuen bigarren diskriminazio hau salatu asmoz eta EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zigun langileoi. Jaurlaritzak ordea helegitea aurkeztu zuen Estatuko Epaitegi Gorenera eta orain Gorenak, beste behin ere, arrazoi ematen digu langileoi administrazioaren eskaera atzera botaz.

Hauxe da Auzitegi Gorenaren epaiak diona: “Desestimamos el recurso de casación interpuesto por el Departamentio de Educación Universidades e investigación del Gobierno Vasco, contra la sentencia de 28 de Junio de 2011 dictada por la sala de lo social Tribunal Superior de Justicia del Pais Vasco seguido a instancia de la Confederación sindical ELA contra el Departamento de Educación sobre conflicto Colectivo”

Epai honek Eusko Jaurlaritzak funtzionario eta Lan-legepekoen artean eginiko diskriminazioa baztertu eta Lan-Legepeko Irakasleoi 4. seiurtekoa(669,57€) eta 5. seiurtekoa ( 554,82 + 669,39=1.224,39€) 2010eko Urtarrilaren 1etik aurrera kobratzea onartzen digu.

Epaiketa egin aurreko adiskidetze saiakeran (PREKOA) Hezkuntza Sailak hitzarmen berriaren negoziaketan gai hau sartuko zuela esan arren adostasunik gabe amaitu zen saiakera eta orain esan dugun bezala epaia langileon alde atera da.

ELA inola ere ez dago ados langileen artean hierarkizazio eta ezberdintasuna areagotzen dituen soldata mailak ezartzearekin, eta hau honela, oso larria iruditzen zaigu, honelako inposaketak egin ondoren oraindik ere langileen artean diskriminazioak egiten dituzten honelako erabakiak.

Epaiketak arrazoia eman digunez Hezkuntza Sailak eginiko diskriminazioa zuzendu eta irakasle guztiei berdin ordaindu beharko lieke. Horrela ez bada, salaketa publikoa eta norbanako erreklamazioak egitea beste biderik ez digu utziko.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: