Mobilizazio astea

2012/11/20

Plataforma osatzen duten sindikatu eta gizarte eragileek mobilizazio astea deitu dute azaroaren 26tik 30ra. Hego Euskal Herriko hiriburuetan egingo diren manifestazioek oihartzun berezia izango dute, baina, hiriburuez harantzago, antolatutako ekimenak ahalik eta gehien zabaltzea izango da helburua.

Mikel Noval, arlo sozialeko arduradunaren esanetan, “datorren astean murrizketen aurkako eta bestelako gizarte-politiken aldeko kanpaina berri bati hasiera emango diogu. Beti aldarrikatu dugu porrot egin duen sistema honen kontrako proposamen alternatiboak genituela, eta horretarako ezinbestekoa zela diagnostiko honetan bat egiten dugun horien mobilizazio agenda propioa izatea”.

Gai ugari jorratuko dira, eta ekimen bakoitzak bere nortasun propioa izatea da gure helburua. Enplegua landuko dugu, noski. Eta, hari lotuta, murrizketak eta bere ondorio larriak salatuko ditugu. Aberastasunaren bidezko banaketa bat lortzeko ditugun proposamenak ere plazaratuko ditugu eta, noski, azkenaldian pil-pilean dauden gaiei ere helduko diegu: pentsioak, gizarte-prestazioak, fiskalitatea, etxe-kaleratzeak…

Mobilizazioen egitaraua

Azaroak 26, astelehena: Durango, Azpeitia, Zarautz.

Azaroak 27, asteartea: Errenteria, Altsasu, Bera, Irún.

Azaroak 28, asteazkena: Eibar, Bergara, Tolosa. Arratsaldeko 7retan manifestazioa Iruñeako Autobusen geltokitik.

Azaroak 29, osteguna: Laudio, Galdalkao-Basauri martxa, Leioa, Erromo-Areeta martxa

Azaroak 30, ostirala: Manifestazioak. Bilbon arratsaldeko 6,30etan Jesusen Bihotzetik, Donostian 7retan Bulevarretik eta Gasteizen Plazatik 7retan.

Eskuorria. Mobilizazio astea

Deja un comentario