GFI Nortek seme-alabak zaintzeko jardunaldi murriztua duen emakume bat bota du

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/11/14

Bilboko informatika-zerbitzuetako enpresa honek lan-zentroak ditu Zamudion eta Gasteizen. Bezero nagusien artean arlo publikoa dago, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza tartean.

Beste batzuetan bezala, berriro bere langileen kontrako neurri gogorrak hartzen ari da, eta kasu honetan 10 urteko antzinatasun eta seme-alabak zaintzeko jardunaldi murriztua zuen langile batek bota du.

Ez da lehenengo aldia GFI Norte “ertzean” mugitzen dela. 2011an, Bizkaiko Bulego eta Langeletarako hitzarmena sinatu berri zenean, eta 2010ean etekin historikoa lortu eta gero, akziodunen artean 2 milioi euro banatuta, langileei ezin ziela hitzarmenak ezartzen zuena ordaindu esan zuen eta soldata-erregimena atzera botatzeko klausulari heldu zion. Aitzindariak izan ziren, eta helburu bakarra langileei soldata ez ordaintzea bazen ere, Lan Harremanetarako Kontseiluak argi eta garbi itxi zien aukera hori txosten ekonomiko suntsitzailea eginez GFI Norteko interesetarako.

Dena den, enpresak, akatsa aitortzetik urrun, berriro 2012an estrategia berbera erabili nahi izan zuen, nahiz eta behin Lan Erreforma sinatuta euren hasierako ideari uko egiten zioten. Erreformak irekitako bidea askoz onuragarria izan zitekeen botatze objektiboen urteko 20 eguneko kalte-ordainak izugarri asko merkatzen dizkielako kaleratzeak.

2011an etekin “politak” lortu zituztela azpimarratu behar da, eta berriro akziodunen artean 3 milioi euro banatu zituzten; hala ere, egoera inbidiagarri hori ez die eragozten etekinak nola edo hala maximizatzen saiatzea; kasu honetan beldurrezko lan-politika horren biktimen artean 10 urte eman dituen neska bat dago, egun seme-alabak zaintzeko jardunaldi murriztua zuenak.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: