Bilkura zerbitzu publikoen defentsan

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/11/06

ELAk zerbitzu publikoen aldeko bilkura egin du goizean Gasteizen. Bertan mezu zuzena bidali zaio euskal klase politikoari: murrizketa politikak aldatu eta zerbitzu publiko unibertsal eta kalitatezkoen alde egin dezala.

Kontzentrazioa Espainiako Gobernuak Gasteizen duen Gobernu-ordezkaritzaren aurrean izan da, besteak beste bere ordezkari Carlos Urquijoren jarduna salatzeko.

Hau da bilkuraren ostean irakurri den testua:

Krisi hau pairatzen hasi ginenetik gobernuek asmo ia bakarra izan dute hartu dituzten erabakiekin: banku eta aurrezki-kutxek eragindako zuloa estaltzeko milaka milioi ematea laguntzatan. Defizit publikoaren kontrola guztien gainetik jartzea, horretarako Konstituzioa bera aldatzeraino, aitzakia ezin hobea da zerbitzu publikoen kalitatea okertzen jarraitzeko, enplegu publikoa suntsitzeko, beharginen lan-baldintzei ekiteko eta, azkenean, gizartean okerren dauden sektoreak zigortzeko.

Langile publikoei ezarritako murrizketak kontaezinak dira: Ia %20ko soldata jaitsiera, lanaldia luzatuz enplegu publikoa suntsitzea, Enplegu Erregulazio Espedienteak, ordezkapenak galaraztea etab.

ELAk euskal klase politikoari exijitu dio behingoz murrizteko politika hauek alda ditzala; egin dezala zerbitzu publiko unibertsal eta kalitatezkoen alde, enplegu publikoa sortzearen alde, eta lan-baldintzak hobetzeko borondatea ager dezala, euren zein beste esparruetako erabakien ondorioz murrizteko neurriak hartzea baztertuz.

Hain zuzen, EAEko espainiar Gobernu-ordezkaritza azken aldion oharrak bidaltzen ari da, baita inhabilitazio mehatxuekin ere (erakundeetara zirkularrak bidaliz, Gobernu-Ordezkariak adierazpenak eginez…), ordezkari instituzionalek politika horiek aldatzeko asmoa agertzen dutenean, kalitatezko zerbitzu publikoen alde eta murrizteko politiken aurka daudela esatean.

Urquijo jaunari eta espainiar Gobernu-Ordezkaritzari galdegiten diogu ez dezala bide honetatik jarrai eta bertan behera utz ditzala hartzen ari den erabakiak, izan ere, bere helburua batik bat Madrilen erabakitako murrizketak Euskal Herrian inposatzea baita.

Azkenik, dei egiten diogu euskal klase politiko guztiari ez diezaion men egin Rajoyren eta Urquijoren politikari, eta aintzat har dezan herri honen borondatea; ez dezatela murrizketarik aplikatu, eta arlo publiko sendo bati bide eman diezaiotela, herritarren babeserako; honekin lotuta dago, ezinbestean, beharginen eskubideak eta lan-baldintzak defenditzea.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: