ELAk azaroaren 14an ez du greba orokorra deituko

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/11/02

Erabaki hau hartuta, ELAk I-26ko greba orokorra deitu zuten plataforma sindikal eta sozialekin lan egiteko erabakiari eutsiko dio. Gure ustez egokiak dira bere baitan egindako gogoeta eta lanak, baita proposamen alternatiboekin eta mobilizazioarekin osatzen den agendari eutsi beharra.

ELAk erabaki du azaroaren 14rako ez duela Greba Orokorra deituko. Honetarako arrazoi nagusiak hauek dira:

* Irailaren 26an greba orokorra egin genuen. ELAk oso ongi iritzi zion greba hari. Gainera, hiru urte eta erdian Euskal Herrian egindako bostgarren greba orokorra izan zen, politikak goitik behera aldatzea exijitzeko eta eskubide laboral zein sozialen murrizketak salatzeko.  

* I-26ko greba orokorra plataforma sindikal eta sozial batek deitu zuen, Rajoyk uztailean erabakitako murrizketa lazgarriei aurre egiteko eta euskal administrazioei exijitzeko PPren politikari ez ziezaiotela hitzez-hitz jarraitu. Alderdien egungo jarrerak ikusirik, ELA ziur dago laster Espainiako gobernuak eta beste administrazio batzuk (Gasteizko eta Iruñeko gobernuak,  Aldundiak…) murrizteko erabaki latz gehiago hartuko dutela: pentsioetan, langabezian, enplegua suntsitzeko, gizarte-prestazioei dagokienez, etab. Politika horien helburua Konstituzioaren erreforman eta gainerako oinarri-legedian finkatuta dagoena betearaztea da, Estatu guztian politika bakarra ezar dadin. Izan ere, horrela murrizketak eginez diru publikoa gutxitzen doa eta bankuei ematen zaie. ELAk, inola ere, erabaki horiei aurre egingo die etorkizunean ere, orain arte egin izan duen moduan.

ELAk argi utzi nahi du bere erabakia inondik ere ez dela ulertu behar Europako hainbat estatutan garatzen ari den mobilizazio prozesuaren aurkako zerbait bailitzan. Hori ez da gure asmoa, ezta gutxiago ere. ELA poztu egiten da ikustean Europako Sindikatuen Konfederazioaren deiari jarraituta Europan mobilizazioak hedatzen direla. Gure sindikatuak mobilizazioaren alde egiten du, hori baita politika aldarazteko aukera ematen duen bide bakarra.

Horrenbestez, ELAk uste du testuinguru honetan mobilizazio orok ezinbesteko osagai batzuk izan behar dituela:

* Mugimendu sindikal eta sozialak ez du kritikatik salbu utzi behar finantza-boterearen eta kapitalaren mesederako politika egiten duena. Exijitu egin behar dugu ortodoxia neoliberala legitimatzeko prozesuan mugarri izan diren erabakiak zuzentzea, esaterako PSOEk proposatu zuen Konstituzioaren erreforma.

* Murrizte sozialak egiterakoan gobernuek ez dute Europa” aitzakia gisa erabili behar: tokiko gobernuen eta europar erakundeen ardura maila berean dago.

* Gure mobilizazioen xedea ez da “elkarrizketa sozial” ezdeus bati babesa ematea. Ez da koherentea esatea baliagarria dela, noiz eta gizarte baitako desberdintasuna espainiar estatuan OCDEko beste inongo estatutan baino gehiago hazi denean.

* ELAk mobilizatzean helburu bat dauka gogoan, erakundeek eta alderdiek aintzat har dezatela kalean dagoen gizartearen deiadarra: gero eta ugariagoa den langabezia, pobrezia, etxe kaleratzeak… Mobilizatzen ari gara pertsonen interesak kapitalaren diktaduraren gainetik ipintzeko. Bada, ELAk ikusten du ez espainiar estatuan, ez Euskal Herrian, erakunde eta alderdi politikoek ez dutela eskari hau aintzat hartzen; kontrara, kapitalari babesa ematen diote, oreka guztiak hankaz gora jartzen dituztelarik, eta hauteskunde-lehia hutsetik hara, zoritxarrez praktikan ez dago dogma neoliberala hautsiko duen politikarik. 

Erabaki hau hartuta, ELAk goian aipatutako Plataforman lan egiteko erabakiari eutsiko dio. Gure ustez egokiak dira bere baitan egindako gogoeta eta lanak, baita proposamen alternatiboekin eta mobilizazioarekin osatzen den agendari eutsi beharra.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: