Nafarroako gobernuak enplegua suntsitu eta prekarizatzen du Hezkuntzan alorrean

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/10/11

ELAk Iribas kontseilariak aurten 600 enplegu suntsitu, oposizioak deitu nahi ez izatea eta 60 langile kontraturik gabe lanean dituela salatzen du.

Nafarroako Gobernuko Bozeramaile den Sánchez de Muniain jaunak, Hezkuntza Departamentuko azken berrrantolakuntzari esker 200.000 euro aurreztuko direla adierazi du.

ELA sindikatuaren ustez Iribas jaunaren propagandak ezingo ditu izkutatu hezkuntzaren kalitatearen kontra eta sektoreko langileen kalterako hartutako erabakiak.

Iribas jauna kontseilari izendatu zutenetik 800 bat pertsona kaleratuak izan dira eta bertan lanean jarraitzen duten langileen lan eta bizi baldintzek okerrera egin dute nabarmen.

Hezkuntza Departamentuak Mahai Sektorialean dauden sindikatuei, Estatuko Aurrekontu Legeak oso kopuru eskasa baimentzen duelako aurten oposiziorik ez dela egongo esan zien. Iaz erabilitako aitzaki bera dugu hau.

Iaz ELAk horrela eskatu ziona errefusatuz, aurten ere beste 60 elkarrizketa laguntzaile ikastetxe publikoetan arituko dira Ingelesa eta Frantsesa irakasten bekadun kontratuekin, hau da, Gizarte Segurantzaren estaldurarik gabe.

Kaleratzeek, oposizioak ez deitzeak eta jendea kontraturik gabe lanean ez edukitzeak, argi uzten dute Iribasek ez duela ezertan harro egoterik.

ELA sindikatuak, urte hasieran bere soldata 9.000 eurotan igo zuen Iribas kontseilariari exijitzen dio Gizarte Segurantzaren barruan sar ditzan 60 Elkarrizketa Laguntzaile diren bekadunak eta oposizioak dei ditzala.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: