Estatu espainiarreko bankaren beharrizanak

Iturria: Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa – 2012/10/10

Joan den ostiralean argitaratu zuten Oliver Wyman kontsultorak estatu espainiarreko bankaren egoerari buruzko txostena. Txosten honetan irakur daitekeenez estatu espainiarreko bankak 53.745 milioi euroko kapital defizita dauka eta ia erdia Bankiari dagokio (24.743 milioi euro).

ELAren Azterketa Bulegoko 11. Buletinetik hartua

Erresistentzia froga hauek paperean egindako simulazioak dira, ekonomiaren okertze orokor baten aurrean, langabeziaren igoerarekin, kredituen ordaintze ezarekin eta inbertsioen balio gutxitzearekin, banku eta kutxek duten ahalmenaren inguruan. Kasu honetan saiakerak egiteko jarritako oinarrizko testuingurua hurrengoa da: BPGdren %1,7ko jaitsiera metatua 2014rarte eta %23,4ko langabezi tasa. Kontutan hartzen den bigarren testuingurua, testuinguru zaila da, honako ezaugarriekin: BPGdren %6,5eko jaitsiera metatua 2014 urterarte, batazbesteko %29ko maileguen ordainketa eza eta %27,2ko langabezia. Oinarrizko testuinguruan kreditu erakundeek ustezko galerei aurre egiteko benetako kapitalaren (Tier1) portzentaia %9koa da eta testuinguru zailagoan %6koa.

Guztira 14 banka erakunde aztertu dira, estatu espainiarreko sistema finantzieroaren %90a ordezkatzen dutelarik. 14 banketxe hauetatik 4 nazionalizatutakoak dira, hau da FROBak (Fondo de Reestructuración y Ordenación Bancaria) kontrolatuak. Guztira, txostenaren arabera, nazionalizatutako lau banketxe hauek 46.206 milioi euroko berkapitalizazio beharrizana dute. Bankia zerrendaburu da 24.743 milioi euroko kapital beharrizanarekin, atzetik Catalunya Caixa 10.825 milioi euroko beharrizanaz, Novagaliciak 7.176 milioi euro behar ditu eta Banco de Valenciak beste 3.462 milioi euro. Lau erakunde hauek kapital beharrizan osoaren %86a batzen dute.

Nazionalizatuak izan ez diren beste hiru bankuk kapital beharrizana dute: Banco Popular (3.223milioi euro), Banco Mare Nostrum (2.208 milioi euro) eta Ibercaja, liberbank eta Caja3 ren arteko fusioa (2.108 milioi euro).

Aztertutako gainontzeko zazpi bankuek ez dute kapital beharrik. Hauetxek dira: Santander, BBVA, Caixabank, Kutxabank, Sabadell, Bankinter eta Unicaja eta Caja España Dueroren arteko fusioa.

2011 urtean egindako azket estres testean 5 banku espainiarrek ez zuten froga gainditu. Azterketa hau gainditzeko %5eko kaudimen koefizientea izatea beharrezkoa zen. 2010 urte bukaeran, kapital gehikuntzarik egin gabe 9 banku espainiarrek ez zuten beharrezko kaudimen koefizienterik froga gainditzeko. Eta 2011ko apirilean, kapital gehikuntzak egin ondoren 5 bankuk ez zuten gainditu. Froga gainditu ez zuten bankuak hauek izan ziren: Unnim, Catalunyacaixa, CAM, Caja3 eta Banco Pastor. Momentu horretan Espainiako Bankuaren esanetan, 5 banku hauek ez zuten kapitala gehitzeko beharrik espainiar finantzar sistemak bazituelako hornikuntza orokor edota bono bihurkor nahikoa eta froga egiteko orduan ez zirenak kontutan hartu; beraien ustez hala izanez gero %5eko kaudimen koefizientea gaindituko lukete. Banka Europearreko Aginpidearen (EBA) arabera 7 erakunde espainiarrek froga justu gainditu zuten beraien kaudimen koefizientea %5 eta %6 bitartean zegoelako.

EBAren gomendioen artean zegoen ikuskariek froga gainditu ez zuten erakundeei kapital beharrizanak betezea eskatzea. Espainiako Bankuak ziurtatu zuen nahiz eta froga ez gainditu espiniar erakunde batek ere ez zuela kapital gehikuntzarik behar erresistentzia frogen ondorioz. Elena Salgadok, ordungo ekonomia presidente ordea, ziurtatu zuen emaitzak ezin hobeak zirela eta espainiar finantziar sistemaren sendotasuna bermatzen zuela.

Espainiako Bankuak adierazi zuen espainiar bankaren sektoreak gardentasun osoko froga bat egin zuela.

Estatu espainiarrean nota ona eraman zuten bankuetxeak honakoak izan ziren: Banca March, Kutxa, Unicaja, BBVA, BBK, Banco Santander, Banc Sabadell eta Bankia. Hauetxek izan ziren estatuko sistema finantzieroko kalitatezko baliabide onenak zituztenak. Handik urtebetera esanguratsua da adibidez, Bankiari gertatu zitzaiona.

Argi geratu zen 2011ko estress testaren froga fartsa haundi bat izan zela. Are gehiago 2010ekoak, non Irlandako bankuak esaterako, “osasuntsuak” zirela esan zuten eta lau hilabete geroago erreskate finantzieroa jaso zuten.

Aldioro sistema finantzieroari egiten zaizikion frogak zalantzagarriak dira, orain arte egindako guztiak nabarmen geratu direlako argitaratu eta denbora gutxira. Joan den astean aurkeztutako txostenean, esaterako, testuinguruak azaldu dituguneko paragrafoan aipatutako benetako kapitalaren portzentaia desberdina da bi testuinguruetan. Arrigarria da testuinguru zailago batean galerei aurre egiteko kapitala oinarrizko testuinguruan baino baxuagoa izatea. Aipagarria da, portzentai hori legez finkatzen dela eta gobernuak 24/2012 Errege Dekretuz finkatu zuen: “kreditu erakundeek, gutxienez, dauzkaten arrisku esposizioen %9ko kapitala izan behar dute”. Beraz, simulazioa %9a kontutan hartuta egin izan bazen bankuen kapital beharrizana ez litzateke 53.700 milioi eurokoa izango askoz ere altuagoa baizik. Akats hau nabarmen geratzen da “Entite bakoitzaren emaitzak” atalean Santanderrek eta BBVAk oinarrizko testuinguruan askoz ere kapital gutxiago agertzen denean testuinguru zailean baino.

Argi dago beraz, estatuko bankan izugarrizko galerak metatuko dituela eta arazo horren konpnbidea zortzapena murriztea izango dela. Ez da egia mailegua ekonomia errealeara aterako denik eta begibistakoa da bankuak diru publikoaz erreskatatzen jarraituko dutela.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: