ELAk bihar ikasleek deitu duten grebari bere babesa ematen dio

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/10/10

ELAk uste du krisi egoera eta etengabe pairatzen ari garen eraso hauei langile, ikasle, guraso, hezkuntza eragile eta jendarte osoak gogor erantzun behar diegula. Horregatik, txalotu eta gure babes osoa adierazten die ikasleek bideraturiko erantzunari eta biharko deitu duten ikasleen greba deialdiari. ELAk ikasleek deitu dituzten Hego Euskal Herriko hiriburuetako mobilizazio guztietan hartuko du parte.

Espainiako Gobernuak azken urteetan eta modu berezian azken hilabeteetan hezkuntza erreformatzeko abian jarri duen prozesua eta gobernu ezberdinak hezkuntzan inposatzen ari diren hainbat murrizketa salatu asmoz greba deitu dute Hego Euskal Herriko hainbat ikasle elkartek.

ELAk behin eta berriro salatu ditu hezkuntzan bai Espainiako Gobernua baita Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua inposatzen ari diren murrizketak eta erabateko salaketa ere egin zuen Hezkuntza Erreforma aurreproiektua ezagutu bezain pronto (irakurri prentsa oharra). Guztiz oinarrizkoa den hezkuntza zerbitzuaren giza helburuak, unibertsaltasuna, doakotasuna eta herrialde bakoitzaren hezkuntza eskuduntza eta izatearekiko errespetua arrisku bizian jartzen dituen bidea deritzogu. Hezkuntza interes ekonomiko eta ideologiko partikularren baitan moldatzeko ahalegin onartezina delakoan gaude.

Horregatik, eta krisi egoera eta etengabe pairatzen ari garen eraso hauei langile, ikasle, guraso, hezkuntza eragile eta jendarte osoak gogor erantzun behar diegula uste dugulako, txalotu eta gure babes osoa adierazi nahi diogu ikasleek bideraturiko erantzunari eta biharko deitu duten ikasleen greba deialdiari. ELA ikasleek deitu dituzten Hego Euskal Herriko hiriburuetako mobilizazio guztietan hartuko du parte.

Espainiako Gobernuari, Nafarroako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari, NUP/UPNA eta EHU/UPVri eskatzen diegu, jendarteari eta hezkuntza eragile ezberdinei entzunez, orain arte hezkuntzan inposaturiko murrizketak atzera bota ditzatela, berririk inola ere ez dezatela ezarri eta benetako etorkizuna eraikitze bidean guztiz funtsezkoa den hezkuntzara baliabide gehiago bidera dezatela. Modu berean, legez onartua dugun, baina oinarrizko eta lege organiko bidez erabat desitxuratu diguten Euskal Herrian behar eta nahi dugun hezkuntza eredua eraikitzeko ahalmena defenda dezatela eskatzen diegu gobernu eta alderdi ezberdinei.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: