Islandiak zigor epaiak ezarri dizkie krisiaren errudunei

Iturria: Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa – 2012/10/06

Johanna Siguroasdoittiren gobernu sozialdemokrata islandiarra Europako lehenengo gobernua izan da bankariak saritu ez dituena eta Islandia utzi zuten egoera ekonomiko larriaren arduradunak zigortu dituena.

ELAren Azterketa Bulegoko 11. Buletinetik hartua

Hau 2009an gertatu zen, aurreratutako hauteskundeek ezkerra boterera eraman zutenean. Hautatutako lehen ministraren asmoa lehen bait lehen krisiaren zergaitiak aztertzeko fiskal bat izendatzea zen baina kosta zen norbait aurkitzea lanpostua betetzeko. Postua aurkeztu zen hautagai bakarrak hartu zuen eta bost pertsonek osatutako lantaldearekin hasi zen lanean. Bere izendapenetik hiru urte igaro direnena lantaldea ehun pertsona inguruk osatzen dute.

Beraien lana da iruzur susmoak eta 2009 aurretik egindako delituak aztertzea eta epai diligentziak haztea ustezko errudunen aurka. Eskuartean darabiltzaten ikerketen artean daude banka iruzurrak, informazio pribilegiatuaren erabilera bidegabea, nortasun profesionalaren usurpazioa edo funtsen desbideratzea.

Ikertutako pertsona gehienak finantziar sektoreko arduradun ohiak dira. Beraietako askok herialdea uztea erabaki zuten beraien karrerarekin beste toki batzuetan jarraitzeko, adibidez Luxenburgon.

Gaur egun epai batzuk atera dira. Byr bankuko bi zuzendari 4 urte ta erdiko kartzela zigorra ari dira betetzen. Krisialdi unean finantza ministeritzako gabineteko arduradun ohiak, bi urteko kartzela zigorra jaso zuen informazio pribilegiatua bidegabeki erabiltzearren. Kaupthing bankuko presidente ohia 500 milioi islandiar koro (3,2 milioi euro inguru) bankura bueltatzera zigortu dute eta bere aktiboak izoztu dituzte.

CIGak eta ELAk joan den ekainean Auzitegi Gorenean salatu zituzten Gobernuko presidenteak, Ekonomia ministroak eta BdEko gobernadoreak kontu publikoak arpilatzeagatik.

Izan ere, bi sindikatuek arduradun politiko horiei krisian izan duten erantzukizuna, egin duten kudeaketa eta hartutako erabakiek herritarrei eragin dizkieten kalteak leporatzen baitizkiete. Denuntzia honako hauen kontra aurkeztu zen: gobernuko presidente ohiak eta egungo presidente diren Jose María Aznar, Jose Luís Rodríguez Zapatero eta Mariano Rajoy; egungo ekonomia ministro den, Luis De Guindos, ekonomia ministro ohi diren Rodrigo Rato, Pedro Solbes eta Elena Salgado eta Espainiako Bankuko gobernadore ohiak diren Jaime Caruana eta Miguel Angel Fernandez Ordoñez.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: