Langabeziaren igoera eta gizarte babesaren jatsiera salatzen ditu ELAk

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/10/02

Langabe kopurua 213.816 pertsonatara igo da irailean Hego Euskal Herrian, abuztuan baino 5.339 gehiago eta 2011ko irailean baino 29.292 gehiago. Datu hauek %15,9ko langabezi tasara garamatzate, 27-EBeko %10,5a baino nabarmen altuagoa.

Langabezia da arazo nagusia, eta arduradun politikoak ez dira batere berataz arduratzen. Defizit publikoaren murrizketari ematen diote lehentasuna, horretarako gero eta jende gehiago langabeziara daramaten politikak aplikatuz.

Langabeziaren datuak eta bere bilakaerarenak oso larriak badira ere, langabezian daudenen egoera larria ere azpimarratu nahi du ELAk, langabeen %40,2ak ez baitu inolako langabezi saririk jasotzen. Portzentaje hau %38,1koa zen orain dela urte bete, eta prestaziorik gabeko langabeen portzentajeak igoz jarraitzen duela erakusten du honek. Era berean, langabeek jasotzen duten zenbatekoa gero eta baxuagoa da:

  • Kotizaziopeko prestazioa jasotzen dutenen portzentajea murriztu egin da, eta kotizaziopekoa ez den saria jasotzen dutenena, aldiz, igo. Zehazki, kotizaziopeko saria jasotzen duten langabeen portzentajea %38,5koa izan da, orain dela urte beteko %39,6aren aldean.

  • Etengabeko murrizketek ere eragina daukate langabezi prestazioan: uztailean eta abuztuan onarturiko langabezi sariaren zenbatekoan, lanaldi partziala dutenen langabezi sarian, edo eta langabezia subsidioan murrizketak, honen adibide dira, eta baita 400 euroak jasotzeko mugaketa ere.

Aplikatzen diren politikak langabezia, jendearen zailtasun ekonomikoak eta pobrezia areagotzen ari dira, eta era berean, atzeraldia sakontzen. Sektore finantzarioa saneatzeko helburuarekin gizartearen aurka doazen politika hauek praktikatzea arduragabetasun osoa da, are gehiago, sektore finantziero hau izan dela egoera honetara eraman gaituena kontuan hartzen badugu.

Politiketan erabateko aldaketa eskatzen du ELAk, kalitatezko enplegua sortu eta jendearen lan eta bizi baldintzak hobetzeko. Hau da joan den irailaren 26ko greba orokorraren aldarrikapenetariko bat. Mobilizazioa da politikak aldatzeko bide bakarra.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: