UPV-EHUk murrizketak aplikatuko ditu

Iturria: ELA Sindikatua – 2012/10/02

Murrizketak ezartzea gai bakar bezala hartuz UPV-EHUk ordezkaritza sindikala deitu zuen atzo. ELAren iritziz, erabakiak hartuta daude eta ez dute kaleratzen urriko hauteskunde politikoak eta errektoretzarako abendukoak pasatu artean.

ELAren aburuz, oraindik Rajoyek aurkeztutako murrizketen aurrean ez da hartu azken erabakia, Eusko Jaurlaritzak eskatutako argibideak eman bitartean.

Dena den, aplikazio unea iristen denerako gestio guztiak eginik daude:

  1. GABONETAKO PAGA SUNTSITEA: Gozagarriago egiteko, ekaineko nomina aurreratzea edota banaketa proportzionalean deskontatzea urria, azaroa eta abenduan eskaini da .

  2. BAIMEN ETA EGUN LIBRE GEHIGARRIETAN MURRIZKETAk. Eraginarekin arratsaldeko lanaldiaren konpentsazioan, kontu propioak, e.a.

  3. GAIXOTASUN BAJAREN OSAGARRIEN MURRIZKETA: Neurria leuntzeko, osagarriak negoziatzeko prest azaltzen dira kasu “berezietan”: gaixotasun kronikoak, haurdunadiak, ebakuntzak edota ospitalizazioa.

  4. ASTEKO LANALDIA 37,5 ORDUETARA IGOTZEA. Aringarriago izateko, 2012an inposatutako igoera 2013an egitea eta 7,30etan sartzea eskaintzen dute.

  5. KREDITU SINDIKALEN MURRIZKETA Arintzearen alde, funtzionari eta laboral PDI eta PAS kolektibo ezberdinei orduak pilatzeko aukera eskaintzen dute

ELAK MAHAIA UTZI DU SALATUZ GERO

  1. Honelako gai garrantzitsuak mahai gainean jarri eta gero, errektore jaunak aurpegia ez ematea

  2. Bileran, informatu baino gehiago gezur borbilak bota dituztela eta Euskal Herrian murrizketen abangoardia bihurtu direla. Erabakiak hartuta daude eta ez dute kaleratzen urriko hauteskunde politikoak eta errektoretzarako abendukoak pasatu artean.

  3. ELAk ez du negoziatuko inongo murrizketarik ez eta neurri legungarririk. Gainera gehiengo sindikalarekin eta unibertsitae komunitatearekin indarrak metatuz murrizketaren aurka gogor borrokatzeko prest gaude.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: